Back Vida Perfecta telesailaren estreinaldiaren inguruko solasaldia

Vida Perfecta telesailaren estreinaldiaren inguruko solasaldia

IKUSI

 

CROSSOVER telesailen kulturari eskainitako jaialdia da eta hainbat ikuspegi, formatu eta gaietatik gerturatzen da telesailetara, betiere publiko zabalarengan pentsatuz, eta dibertsioa eta eztabaida uztartuz, telebista sorkuntza eta kultur kritikaren alorretako gonbidatu nabarmenen eskutik. 

Edukiaren deskribapena: "Vida perfecta" bizitza krisi bete-betean dauden hiru emakumeren istorioa da. Beraien bizitza planteatuta zutenaren oso bestelakoa izan zitekeela ulertzen duten hiru emakume. Leticia Dolerak idatzi, zuzendu eta protagonizatzen duen telesail hau, zeina Movistar+ telebista kateak ekoitzi baitu, Telesail Onenaren Saria jaso du Canneseries jaialdiaren azkeneko edizioan. Lehenengo kapituluaren estreinaldiaren ostean, hiru protagonistak solasean arituko dira. Moderatzailea: María Guerra

Parte-hartzaileak: Leticia Dolera, Aixa Villagrán, Celia Freijeiro, María Guerra

Antolatzailea: Koldo Mitxelena Kulturunea 

Kolaboratzailea: KulturFactory

Grabaketa: Quartan