Back EGIA

Egitasmoaren izena : EGIA

Eragilea : B-EGIA ZINEMAGINTZA ELKARTEA

Telefonoa
620187467
Kontaktua
Nuria Casal

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Ikusentzunezkoak

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Ingelesa
Teknologia
Etika
Plastika
Zein balio sustatzen ditu
Jakinmina eta sormena, ikuspuntu eta iritzi aniztasuna, malgutasuna, autonomia, ekintzailetza, lankidetza, erantzukizuna eta gardentasuna sustatzen ditu. Genero-berdintasuna bereziki zaintzen da taldeen barruko eginkizunen banaketan eta jardueraren garapen osoan, parte-hartze aktiboa bermatuz.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Bigarren Hezkuntzako edo Oinarrizko Lanbide Heziketarako maila guztietara, 12 eta 16 urteetako adinen artean.
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

Prezioa : 1.200 €
BEZ (%21) : 252 €
Koste osoa: 1.452 €
 

Jardueraren deskribapena:

Jardueraren helburua ikasleei beharrezko baliabideak ematea da, ikus-entzunezko kontakizuna beren kabuz egiten ikas dezaten. Jarduera euskaraz egiten da, edukiak eta tailerrak nahitaez ingelesez edo frantsesez lantzen dira (aukeran), eta lau (4) saiotan antolatzen da, eskola-orduetan (oinarrizko hiru saio eta azken bat aukeran).

1. Sarrerako saioa: kontakizunaren planteamendua eta grabaketaren planifikazioa (2 eskola-ordu jarraian)

Film laburren adibideak erabiliz, istorio baten jatorria aztertuko dugu. Fikzioa edo dokumentala izanda, zerbait kontatzeko grina edo desioa dago beti hasieran. Hezitzaileek bost lan gai proposatzen dituzte, gizarte-errealitatearekin lotuta: giza eskubideak, gizarteratzea, genero-berdintasuna, ingurumenaren babesa, etab. Taldeka banatuta, ikasleek gai horietako bat aukeratzen dute eta kontakizunaren gidoia sortzen dute, narrazioa egituratuz.

Hurrengo saiorako beharrak identifikatzen dituzte, eta grabaketa planifikatzen dute, talde lanaren barruan funtzioak banatuz. Mugikorreko kameraren erabilera ikasten dute elkarrizketak egiteko eta narratiba osatzeko.

2. Grabazio tailerra (2 eskola-ordu jarraian)

Hezitzaileek lagunduta, ikasleek aurreko saioan ikasitakoa erabiltzen dute, planteatutako kontakizuna grabatzeko. Ikastetxean eskuragarri dauden espazioak eta baliabideak erabiliz, talde bakoitzak laburmetrai bat (3-5 minutu) sortzen du azken saioan aurkezteko.

3. Edizio tailerra (2 eskola-ordu jarraian)

Hezitzaileek mugikorrerako software libreak aurkeztu eta azalduko dute. Software hoien bidez, ikasleek bideoaren eta soinuaren edizioa modu praktikoan deskubritzen eta ikasten dute, aurreko saioan grabatutako materiala editatuz.

4. Hautazko saioa: egindako lanak elkarrekin ikusi (eskola-ordu 1)

Talde bakoitzaren lanak erakutsi, aztertu eta modu lagungarrian komentatzen dira. Antolaketa errezteko, azken saioa jardueraren hezitzaileekin edota ikastetxeko irakasleekin egin daiteke. Edozein kasutan, hezitzaileek egindako lanen balorazioa helaraziko diete parte hartu duten ikasleei.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

datak

Hiru data gutxienez ezarri behar dira jarduera-unitate bakoitzerako, eskola-orduetan. Hiru data horietan saio bakoitzak bi (2) eskola-ordu jarraian izatea gomendatzen da. Azken saio bat, ordu batekoa, proposatzen da lanak ikusi eta hetzitzaileekin baloratzeko; saio hau hautazkoa da, ikastetxearen antolaketa beharren arabera.

eskola orduak eta irakasgaiak

Saio horiek atzerriko hizkuntza (frantsesez edo ingelesez), plastika edo IKTetako orduetan egitea proposatzen da. Edukiera herritartasunerako hezkuntzarekin, hitzezko komunikazioarekin eta komunikazio digitalarekin, kulturarekin eta artearekin ere lotu daiteke (ikus 5. atala).

gela

Proiektorea eta pantaila dituen gela bat behar da. Bigarren saioan (2 eskola-ordu), hezitzaileek eta ikasleek grabaziorako jolastokia (euririk egiten ez badu), gimnasio (euria egiten badu) eta espazio
komunak izango dituzte eskura. 

maiztasuna

Astean saio bat edo bi egitea proposatzen da, gehienez ere bi asteko tartea utziz saio batetik hurrengora.

mobila

Bigarren eta hirugarren saioan, ikasle bakoitzak bere mugikorra eramatea proposatzen da, hegaldi moduan mantenduz.

Irudi-eskubideak lagatzea

Beharrezkoa da ikastetxeak edo institutuak irudi-eskubideak lagatzeko orri bat sinatuta izatea jarduera zuzentzen zaien ikasleen gurasoen aldetik. Ikasgelako ikus-entzunezko lanak institututik kanpo inolaz ere zabaltzen ez badira ere, orri honek legez ikaskideek grabatzeko aukera ematen die ikasleei. Orri hori eskuragarri ez badago, hezitzaileek kopia edo eredu bat helarazi diezaoikete ikastetxeari.

Jarduerari buruzko txostena:

JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALARI BURUZKO TXOSTENA

Ikasleei proposatzen zaie beraien ikus-entzunezko piezak sortzea, fikzioa edo dokumentala izanda.

"Post-egia"ren garai hauetan, dokumentala edota ez-fikziozko zinema, begirada objektiboa defendatzen duen tresna informatiboa da. Gaur egun, tresna hau Euskal Herriko kultur espektroaren parte da: Oskar Tejedor, Fermin Muguruza, Lara Izaguirre, Maider Fernández, Maider Oleaga bezalako errealizadoreek; Zazpi t 'Erdi, Gariza Films, Señor y Señora bezalako produktoreek; eta Zinebi edo Donostiako Giza Eskubideen Jaialdia bezalako jaialdiek argi eta garbi markatzen dute kultur joera.

Errealitatearekin eta, beraz, egiarekin lotura du ezaugarri zinema dokumentalak edo ez-fikziozkoak. Hemen aurkezten den jarduerarekin, ikasleek kontakizun bat sortzeko estrategia narratibo eta artistikoak aurkitu eta praktikan jartzen dituzte.

Horrela, inguruan dituzten errealitateei modu kritikoan heltzeko tresnak eskuratzen dituzte. Fikziozko zinemak ere aukera ugari eskaintzen ditu. Errealitateko gai edo alde bati
heltzeko aukera ematen du, harreman eta analogia berriak bilatuz, ezagutzan eta errealitaterako hurbilketa kritikoan sakonduz. Horrela, gertakari historikoetara, gure familia-historietara, gaurkotasuneko gaietara edo gai intimoagoetara hurbil gaitezke, eta horien guztien artean harreman berriak ezar ditzakegu.

IKTei esker, gainera, informazioa eta materialak (ikusizkoak eta entzunezkoak) eskuratu ditzakegu, gure narrazioan sartu eta eraldatzeko. Dagoeneko existitzen diren errealitateak eta materialak berrinterpretatzeko aukerak biderkatu egiten dira horrela.

Beraien fikziozko edo ez-fikziozko narrazioak eraikitzeak, gainera, manipulaziorako mekanismoak hobeto identifikatzeko aukera ematen du (zentzu hertsian, narrazio orok barne hartzen ditugun elementuak manipulatzea dakar), eta, beraz, kontsumitzen ditugun ikus-entzunezko edukiak hobeto ulertzeko eta egiarekin dituzten loturak bereizteko tresnak ematen dizkigu.

Azken helburua ikasle bakoitza ikusle aktiboa bihurtzea da, hau da, filmaren azken zentzua interpretatzen, osatzen eta definitzen duena.

JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA

Proposatutako jarduera indarrean dagoen hezkuntza-curriculumean zeharka sartzen da. Lehenik eta behin, ikasleen hainbat diziplina-gaitasun lantzen ditu: hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako gaitasuna, teknologikoa, soziala eta zibikoa, artistikoa, kontzientzia eta kultura-adierazpenak. Bigarrenik, jarduera atzerriko hizkuntza, IKT edo plastikako eskolen ordutegian egitea proposatzen bada ere, zeharkako beste gaitasun batzuk ere lantzen dira: hitzezko komunikaziorako, hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako gaitasuna, ikasten eta pentsatzen ikasteko gaitasuna, ekimenerako gaitasuna eta espiritu ekintzailea.

Kalitatezko emaitza lortzeko, ikasleek, alde batetik, behar bezala informatu behar dute landu nahi duten gaiari buruz (egiaren kultura eta informazio-bilketa), eta, bestetik, taldean lan egin behar dute, sormenez eta modu ekintzailean, beren mikro-kontakizuna nola garatu nahi duten jakiteko. Jarduera horrek, beraz, ikasle bakoitzaren inplikazioa eskatzen du, bakoitzak ahal duen neurrian, kide den taldean, eta bere irudimena eta sormena lantzea eskatzen dio, bai eta taldearen barruan lankidetza lantzea eta, horren barruan, autonomia lantzea ere, zeregin espezifiko baten arduradun den aldetik.
Prestatzaileek Informazioaren Teknologiaren eta ikus-entzunezkoen teknika praktikoak irakasten dituzte: nola grabatu elkarrizketa bat, zein formatutan grabatu daitekeen mugikorrarekin, eta egindako bideoak nola editatu aplikazio erabilerrazen medio. Horrela, gazteek egunero esku artean duten tresna bat modu profesionalagoan eta nobleagoan erabiltzen irakasten dugu: mugikorra.

Jardueraren hezkuntza-helburu nagusi gisa, ikasleek:
1. Ikus-entzunezko narratiba zer den jakin eta horretaz gozatzen ikasten dute
2. Talde-lana garatzen dute, eta hainbat balio lantzen dituzte, hala nola lankidetza, jakin-mina, sormena, malgutasuna, autonomia, ekintzailetza, erantzukizuna eta gardentasuna.
3. Beren intereseko gai sozial bati buruz informazioa bildu eta ikasten dute.
4. Egiaren inguruan pentsamendu kritikoa garatzen dute.

Bigarren mailako helburu tekniko gisa, ikasleek:
5. Gailu mugikor bakoitzaren aukerak ezagutzen dituzte.
6. Mugikorrarekin grabatzeko teknika desberdinak ikasten dituzte.
7. Mugikorrerako ikus-entzunezko postprodukzioko aplikazioak praktikatzen eta erabiltzen dituzte.
8. Kontakizun txiki bat sortu, grabatu, editatu eta ekoizten dute.
9. Gailu mugikorraren erabilgarritasun profesionalagoa eta nobleagoa aurkitzen dute.
10. Gozatu eta pozik ikusten dituzte beren kezka kultural batzuk.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Hezitzaileak B-Egia Zinemagintza Elkarteko kide dira. Irabazi-asmorik gabeko elkartea da, nun fikziozko eta dokumental ikus-entzunezkoak garatzen dituzte, eta gizarte eta ingurumen gaien inguruan.

Cesare Maglioni (Italia, 1977) dokumentalista eta ikus-entzunezko errealizadorea da lanbidez, eta sarritan hitzaldiak ematen ditu eskola, ikastola eta ikastetxeetan (8-18 urte) edo helduekin, ingurumen-gaiei eta ikus-entzunezko errealizazioko ikastaro profesionalei buruz.

Nuria Casal (Galiza, 1965) Informazio Zientzietan lizentziatua, fikziozko film laburren eta dokumentalen ekoizlea eta errealizadorea da.

Olatz Beobide (Donostia, 1964) gidoilari, aktore eta zuzendaria da. Bai telebistan, bai zineman eta antzerkian ibilbide luzea du. Coach bezela ere formazioak ematen ditu.