"Ekintzara jo: kultura 2030 Agendan" formazioaren bideo baliabidea

"Ekintzara jo: kultura 2030 Agendan" formazioaren bideo baliabidea

K bulegoak "Ekintzara jo: kultura 2030 Agendan" formazio saioaren mamia bideoan jaso zuen. Baliabideak agendaren esparru orokorra ezagutarazi eta kultura- eta sorkuntza-proiektuetan garapen jasangarrirako helburuak (GJH) txertatzeko berariazko gakoak eskaintzen ditu.

"Ekintzara jo: kultura 2030 Agendan" formazioaren bideo baliabidea

K bulegoak Ekintzara jo: kultura 2030 Agendan  formazio saioa antolatu zuen 2021eko hondarrean. Santa Teresa komentura 20 eragile inguru hurbildu ziren goiz hotz hartan.

Begoña Guzmánek emandako prestakuntzak hiru atal jorratuko zituen: 2030 Agendaren esparru orokorrerako hurbilketa bat, kultura-jarduera eta -proiektuetan GJHak sartzeko berariazko gakoak, eta gaian sakontzeko baliabideak. Guzmán UNESCO Etxea – Euskal Herriko UNESCO zentroko gizartea eraldatzeko kultura arduraduna da.

Unesco erakundeak kultura eta garapena banaezinak direla iritzi dio, eta aitortzen du "kulturak garapen jasangarria errazten duela, herriei eta komunitateei nortasun eta gizarte-kohesio sendoa ematen baitie. Kulturak laguntzen du garapen-politikak eraginkorragoak eta iraunkorragoak izaten, eta nabarmentzen du kultura-testuinguruak kontuan hartzen dituzten politikek emaitza hobeak, jasangarriak, barneratzaileak eta bidezkoak sor ditzaketela garapenaren arloan".

Formazioaren mamia bideo honetan bildu dugu, kultur eragileentzat baliabide praktikoa, erakundeetan zein proiektuetan garapen jasangarrirako helburuak txertatzeko gakoak barneratzeko xedez.


Ekintzara jo: kultura 2030 Agendan - Begoña Guzmán (Unesco Etxea)

 

Gainera, formazioaren bideoaz gain, saioan erabilitako aurkezpena eta baliabideak jasotzen dituen dokumentua zabaldu zen.