Back Flavio Bánterla

Flavio Bánterla

Pop mistikoa

Herria
Tolosa
Facebook
flaviobanterla

[“Katapulta Tour Gipuzkoa 2019″ zirkuitorako aukeratutako artista.]

Verona probintziako herri batean jaioa, Flavio Bánterla txikitatik hasi zen musika ikasten eta 18 urterekin, ingeniaritza informatikoa ikastera, Paduara joan zen.  Erasmus beka bati esker, Euskal Herrian bukatu zituen ikasketak. Bertakoa zein beste kultura batzuk behatu eta ondo mamitu ondoren, betiko galdera dauka uneoro buruan: “NOR NAIZ NI?”     
Adimen artifizialaren arloan lan egin ondoren, 2007an gisa portaera ikertzeko erreminta informatikoak garatzeko enpresa sortu zuen. 2015ean, enpresa utzi ondoren,  monasterio batera alde egin zuen hausnartzeko asmoz .  Rock progresiboa ardatz zuen “l’ombreraya” formazioan hasi zuen ibilbidea Flaviok eta “Trainsalpine Boys” izeneko folk taldearekin 2009ko Donostia Hiriko Pop Rock irabazi zuen. Aurreko taldeekin bezala, pop musika sentikor eta sutsuz betetako “El octavo arbol” proiektuan ere, bakarlari gisa hasi baino lehen izan duen proiekturik pertsonalena izandakoan, Flavioren musika sortzeko eta idazteko erak aurrera egin du, doinu alaiak eta harmonia klasikoak aurkitu nahian, orkestrak eta sintetizadoreak lagunduta.  Bakarlari gisa grabatutako aurreneko diskoak, “Mystic Pop” (Warner / BMG 2018) izenekoak, zabaltzen du Flaviok bilatzen duen estetikaren zein norbanakoaren indar guztia, edozeinen eskura dagoen zoriontasunarekin batera. Berriki, Siglo21 irrati saioan aurkeztu du Flaviok bere diskoa. Radio 3-ek Museoen nazioarteko egunaren inguruan antolatutako ospakizunetan ere jo du autore italiarrak, eta BMG-The New Music Company ekoiztetxearekin sinatuta dauka kontratua.