Back Arkeolan Fundazioa

Arkeolan Fundazioa

@oiassomuseoa: App móvil Oiasso

Herria: Irún

Web orria: www.oiasso.com

E-posta: agoenaga@irun.org

Oiasso Museoa

Oiasso museoa 2006an inauguratu zen, eta erromatarren garaiko hondakin arkeologiko garrantzitsuenak biltzen ditu, azken hamarkadetan eremuan egindako indusketen bidez berreskuratu direnak. Ikerketa arkeologikoari esker, identifikatu ahal izan dira portua eta bertako biltegiak, termak, nekropolia eta inguruko meatze ustiategiak.

Bilduma arkeologikoek erakusten dute, hartan material organikoak dira nagusi, larruan eta zurean landutako objektuekin, gure aroko lehen mendeetan garatu zen finkamendua zela portuak zuen jarduerari, ibilbide atlantikoan baitzegoen, eta inguruetako meatzeei esker.

Bildumak hiru gelatan antolatuak daude: Erromatarren eragina, Portua eta Oiasso. Erromatarren eragina gelak baskoien mundu indigena erakusten du eta haren eta erromatar kolonizatzaileen artean izandako lehen harremanak. Portua gelan, berriz, merkataritzaz eta arrantzaz hitz egiten diguten material arkeologikoak biltzen dituzte beira-arasek, portuarekin loturiko bi jarduera ekonomiko nagusiak, hain zuzen ere. Azkenik, Oiasso gelak Goi Inperioaren garaiko erromatar hiri baten eguneroko alderdiez hitz egiten ditu: dieta, jantziak, idazkera, aisia edo erlijioa.

@oiassomuseoa: App móvil Oiasso

Oiasso museoak pausu bat gehiago eman nahi dugu ondare arkeologikoa gizarteari hurbildu eta partekatzeko. Museoaren Irisgarritasun Planak mugikor aplikazio baten garapena proposatzen du, OIASSO APP deituko dioguna, museoaren edukin guztien irisgarritasuna hobetu dadin, ikusentzutezkoak, grafikoak, testuak, objtuak edo multimedia izanda ere. Tresna elkarreragile berri bat museoaren erakusketa iraunkorrean ardaztuta eta esperientzia egokituak eskainiko dituena.

APP OIASSO mugikor aplikazioaren garapena @OiassoMuseoa egitasmo orokorraren barne dago, museoaren edukinak era desberdin, aberats eta aberasgarri batean partekatu egingo duelako, bisitari fisikoarentzat nahiz Internet edo sare sozialetan Oiassoren jarraitzailerentzat, eta museoaren egokitzapena eta irisgarritasuna indartzearen balore gehigarria izanda.