Back GIZA EBOLUZIOA

Egitasmoaren izena : GIZA EBOLUZIOA

Eragilea : Jesus Tapia Sagarna

Telefonoa
676 49 01 43
Kontaktua
Jesús Tapia

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Ondarea

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Zein balio sustatzen ditu
Bioaniztasuna, Ezagutza anatomikoa, Ingurumen baldintzak baloratzea, Giza espeziearen ezagutza, Gizatasunaren ulermena
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

363 € (BEZa barne)

Jardueraren deskribapena:

Hasiera fasea (30'): Oinarrizko kontzeptuak, materialak eta irizpideak azalduko dira.


Garapen fasea (60'): Lau espezie hartuta (haragijaleak, belarjaleak, goi primateak eta gizakiak), bakoitzeko bi atal tematiko aurkeztuko dira: lokomozio sistema eta garezurra.

  • Azterketa errazteko diagrama anatomikoak (hezurduren eskemak) emango zaizkie.
  • Ikaslegoa 2 taldetan banaturik, atal tematiko eta hezur guztiak aztertu behar dira eta ondorio orokor batzuetara iritsi: zein da kasu bakoitzeko diseinu anatomikoa, diseinu horien logika (egokitzapenaren ikuspuntutik), eta nola erlazionatzen dira atal guztiak elkarren artean (lokomozioa eta garezurra espezie batengan eta espezieen artean).

Amaiera fasea (30'): Azterketa bukatzean emaitzak aurkeztuko dira denon artean eztabaidatzeko.

  • Jolas eta adibide praktikoen bitartez diseinu anatomiko desberdinen nondik norakoak argituko dira: lokomozio sistemak, ikusmen frontala, erpuru oposagarria, okzipitala eta bizkarrezurraren arteko artikulazioa, garun edukiera, sistema mastekatzailea eta aurpegiaren diseinu biomekanikoa.
Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Ikastetxeak bete beharreko baldintzak

  • Areto zabal bat behar da (gimnasioa edo antzekoa). Hezurren azterketarako bi mahai handi behar dira; ondorioak eztabaidatzeko orduan, ikasleak lurrean eseri daitezke korroan; eta saio eta jolas praktikoak egiteko, aretoak toki nahikoa izan beharko du.
  • Ikasleek paperezko orriak eta boligrafoak beharko dituzte oharrak eta ideiak idazteko.

Tailerraren arduradunak bete behar dituenak:

  • Hezur eta erreplika bilduma: garezurrak (oreina, lehoia, gorila eta gizakia), beso eta eskuetako hezurrak (oreina, lehoia, gorila eta gizakia), fitxa anatomikoak/hezurduren eskemak , jolasetarako materialak (metroa, pilota, puxikak, kaskoa, etabar).
  • Garraioa eta muntaia: Tailerraren arduraduna arduratuko da bildumen eta material osagarriaren prestaketaz eta muntaiaz.

Tailerraren iraupena: 2 ordu

Jarduerari buruzko txostena:

Jardueraren alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena.

Planteamendua: 
Giza eboluzioa prozesu natural baten ondorioa da, hautespen naturalak milloika urtetan bultzatu duen egokitzapenaren emaitza, eta gaur egun ere indarrean dirauena. Gure espeziean, gainerako espezietan bezala, ingurumenak eta gizarteak eragin handia izan zuten (eta badute oraindik) gure gorputzaren diseinuan. Norberaren izaera ezagutzeko ezinbestekoa da jakitea, espezie bezala, ZER garen, NONDIK gatozen, eta ZERGATIK garen, gu, garen modukoak.

Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena.

Tailer honen helburuak dira:

  • Autokontzientzia garatzea.
  • Gorputz ezagutza.
  • Gizatasunaren kontzientzia hartzea, norbanako naiz espezie mailan.
  • Ingurumenak eta gizarte-testuingurak gugan daukaten eraginaz konturatzea.
  • Gizakion arteko berdintasunak azaleratzea, eta, aldi berean, aniztasunarekiko errespetua sustatzea.
  • Ingurumenaren eta Gizatasunaren zaintza.

Metodologiaren aldetik:

  • Ikastetxeetara zientzia bildumak eta baliadideak hurbiltzea (diagramak, hezurrak eta erreplikak)
  • Gazteei zientzia eta maila teknikoko kontzeptuak ulertzen laguntzea
  • Jarduera praktikoen bidez kontzeptu teknikoak azaltzea
Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Jesus Tapia arkeologo profesionala da eta esperientzia zabala dauka Historiaurrea eta Arkeologiari buruzko hitzaldiak eta tailerrak ematen. Dozenaka tailer eman ditu Euskal Herriko udal, ikastetxe eta Kultur Etxeetan, Altamirako Museoan, eta Common Cultural Connections proiektuan (Creative Europe-Culture Sub-programme 2014-2020)