Back GORA GLORIA

Egitasmoaren izena : GORA GLORIA

Eragilea : MAITE ARROITAJAUREGI (MURSEGO)

Telefonoa
667084922
Kontaktua
MAITE ARROITAJAUREGI

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Musika

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gaztelania
Musika
Etika
Zein balio sustatzen ditu
Enpatia, errespetua, justizia, ekologia, bakea, feminismoa, genero eta identitate aniztasun afektibo sexuala besteak beste.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

Ekitaldia: 605 € (BEZ barne) eskolak soinu ekipoa izanez gero.

Ekipoa alokatu egin behar bada, 1210€ (BEZ barne).

Jardueraren deskribapena:
Gloria Fuertesek helduentzat idatzitako poema musikatuez osatutako saio/kontzertua. Iraupena: 60 minutu.
Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:
Emanaldi musikal bat aurrera eramateko areto egoki bat. Soinu ekipoa eta teknikaria kokatzeko espacio naikoa izan beharko luke.
Jarduerari buruzko txostena:

JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKO/KULTURALA
Gloria Fuertesen figura eta bere lana aldarrikatu nahi nituzke emanaldi honetan, uste dut bere poesiari ez zaiola eman daukan balioa, ez berari ezta beste emakume idazle askori ere (testu liburuetan ikusi besterik ez daukagu).
Bere poesiaren aberastasuna erakutsi nahi nuke,azaldu nola, artea eta poesia kasu honetan, aldarrikatzeko modu eraginkorra diren, nola erabiltzen zituen irudimena eta umorea Gloriak horretarako.
Erabiltzen zuen lengoaia sinplea,eraginkorra, zuzena, umorea, hitz jokoak, gaiak… uste dut gazteentzat erakargarriak izan daitezkeela.
Bestalde, musikari dagokionez, estilo eta modu desberdinetan uztartuko nituzke poemak, loopeatuz, errezitatuz, abestuz, rapeatuz, dantzatuz, herri musika, pop musika, musika klasiko edo musika esperimentaletik abiatuz.
Mursegoren imaginario sonoroa gertutik ezagutzeko aukera ere izango litzateke.

JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOA
POÉTICA
Me interesa el bienestar, del pueblo.
No me puedo inhibir, del momento.
Con mi trabajo la cultura, aumento.
Critico lo malo y denuncio lo peor
(esto no es poesía lo siento).
Ayudar a todo bicho, intento.
Por amor estoy comprometida,
mi novia no es la muerte,
es la vida.

Idazle, aldarrikatzaile, feminista, lesbiana, ekologista eta bakezalearen lana ezin hobea deritzot, gizarte baloreak lantzeko.
Besteak beste, gerrari, bakardadeari, maitasunari, injustiziari,naturari idatzi zion, gaurkotasuna galdu ez duten poematan.
Giza baloreak lantzeaz gain, literaturarekin zuzenean lotuta dauden kontzeptuak landu daitezke bere poesiarekin noski,hala nola, figura literarioak, hiztegia, errimak, neurria etab.
Horretarako eraginkorra iruditzen zait, nik irakasleei musikatuko ditudan poemen zerrenda helaraztea, emanaldia baino lehen landu ahal izateko.
Bestalde bizipena aberasteko poetaren biografia ere lantzea ondo legoke,adibidez “El libro de Gloria Fuertes” (Blackie Books), liburuko zenbait pasarte irakurriz.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA
• 2001/2002. Biolontxeloan Lizentziatua. Gasteiz: Jesús Guridi Goi Mailako Musika Kontserbatorioa.
• 2004/2005. C.A.P ziurtagiria. Madril: Universidad Complutense.
• 2000-2005. Musikoterapiako postagradua Gasteizko “Instituto de Música Arte y Proceso”.Gasteiz.
• 2005-“DANCE DINAMIC. Una experiencia creativa desde un enfoque transcultural” Wolfang Stange.Ikastaroa.
“GORA GLORIA! Gloria Fuertesi ikastiko poemak” Maite Arroitajauregi “Mursego” -3-
• 2002. “ MUSICOTERAPIA: expresión con la voz,el cuerpo y los instrumentos” Inge Nygaard Pedersen.
• 2003. “Musika pedagogia aktiboari buruzko ikastaro trinkoa”.Jos Wuytack.
• 2013:“Aniztasuna Musika Eskola Inklusiboan”ikastaroa, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak antolatuta.
• Ballet klasikoa eta dantza garaikideko klaseak.
LAN ESPERIENTZIA
• 2002/2005. Musika irakasle bigarren hezkuntzan. Azitaingo Ama –Lasalle Eibar , Mikel Aozaraza –Elkar Hezi Oñati eta San Pelayo eskola Ermuan.
• 2005etik aurrera Musika Eskoletan irakasle, musikoterapia, biolontxeloa, orkesta eta musika tailerra ematen.
JARDUERAREKIN LOTUTAKOA
Mursego eta Gloria Fuertes-emanaldiak:

2014-06-25.Donostia

2015-01-17.Bilbo

2014-12-19.Gasteiz

2017-10-27.Arrasate

2018-01-26.Eibar

2018-10-26.Iurreta

2019-02-15.Markina Xemein

2019-07-05.Madrid

2019-12-18.Soraluze

2015etik aurrera, Harkaitz Canorekin batera, literatura eta musika uztartzen dituen “Porto” ikuskizunaren emanaldia Euskal Herri eta Bartzelonako areto desberdinetan.

IBILBIDE ARTISTIKOA
https://www.facebook.com/Mursego/
https://mursego.bandcamp.com/