Gorputzaldiak

Egitasmoaren izena : Gorputzaldiak

Eragilea : Adierak Dantza eta Hezkuntza Elkartea

Telefonoa
658704004
Kontaktua
Amaia Navascues Alberdi

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Dantza

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Euskara
Musika
Gorputz hezkuntza
Etika
Plastika
Zein balio sustatzen ditu
Norberaren eta besteen gorputzarekiko errespetua. Bizikidetza. Lankidetza. Autoezagutza. Emozioen kudeaketa. Komunikazioa. Sormena.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:


300 € (BEZ-a salbuetsita) saio bakoitzeko
8 saio daude aukeran, ordu 1 eta 30 minutukoak

Jardueraren deskribapena:

ZER
Gorputzaldiak DBH proiektu artistiko-hezitzailea da,dantza eta gorputza proposatzen dituena tresna pedagogiko gisa hezkuntza formalaren curriculumean txeratzeko. Gaitasun fisiko eta motorren, kognitibo- komunikatiboen, sozialen eta afektiboen garapen integrala landu nahi ditu ikastetxeen testuinguruan.
Ekimen hau, Gorputzaldiak proiektu zabalagoaren barruan kokatzen da, eta honen helburu nagusiak partkatzen ditu:  fokua gorputzean jarriko duen ikaskuntza sustatzea, mugimenduaren, esperientziaren eta pertsonen arteko interakzioaren bitartez.

NOLA
Ordu eta erdi iraungo duen saio bakoitzean, gorputzak erdigunean kontzienteki jarriz, hauek entzuten, aktibatzen zein ikaskuntza-prozesuetan modu integratuagoan eta errespetatuagoan parte har dezaten lagunduko duten baliabideak garatuko ditugu. Ariketa eta jolas ezberdinak proposatuko dira horretarako, gorputz eta mugimendu guztiak itegratuko dituztenak, beroketatik hasi eta saioaren itxierara arte. Ekintza bakoitzerako aukeraturiko musika izango dugu langun saio guztian zehar.
Gai ezberdinak ardatz harturik, 8 saio ezberdin daude aukeran, guztiak prozesu oso baten parte badira ere, banaka landu daitezkenak:
1. Saioa: ENPATIA
2. Saioa: KONFIANTZA
3. Saioa: INTEGRAZIOA
4. Saioa: ASERTIBITATEA
5. Saioa: AUTOKONTZIENTZIA
6. Saioa: ELKARRERAGINA
7. Saioa: ARRETA
8. Saioa: EMOZIOAK

ZERGATIK
Neurozientziaren arabera, gorputza eta mugimendua, zentzumenak eta emozioak ezinbestekoak dira ikaskuntza modu esanguratsuan gerta dadin. Nerabezaroan, gainera, gorputza aldaketa handietan murgilduta dago, fisiologiarekin, identitateekin eta autopertzepzioarekin, komunikazioarekin, emozioekin eta autoestimuarekin lotuta
Bigarren Hezkuntzan berez jada mugimenduak ez du apenas lekurik, eta honi gaur egungo hezkuntza egoera gehitu behar zaio, COVID19aren osasun-krisiaren ondorioz gazteenentzako adierazpen-, hausnarketa- eta sorkuntza-espazioak nabarmenki mugatu direlarik, zer esanik ez gorputzari eta mugimenduari loturikoak. Horregatik, uste dugu beharrezkoa dela ikasteko eta sortzeko espazioak eskaintzea ikasleei, baita protagonismo handiagoa ematea ere ikaskuntza-prozesuetan.

Gorputzaldiak DBH zuen ikastetxeetara eramatea proposatzen dugu…
… gorputzak presentzia handiagoa izan dezan ikasgelan.
… ikaskuntza prozesak guztiontzat eskuragarri izan daitezen.
… pentsaera dibergenteak sustatzeko.
… ezarritako inertziak hausteko.
… gorputzak eragile aktibo eta sortzaile bihur daitezen.
… ongizate fisiko/mental/emozionak handiagoaren kontzientzia har dezagun.
… gure mugitzeko modua aldatu nahi dugulako, ikusteko modua eraldatzeko.
 

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Areto zabala eta musika-ekipoa.

Jarduerari buruzko txostena:

Dantza, ikusleen aurrean aurkezteko obren ekoizpenetik haratago, norbanakoaren hezkuntza eta garapen integral eta harmonikorako tresna izan daiteke.

Dantza adierazpen, ezagutza, harreman eta pentsamendu bide bat da eta munduarekiko zein elkarrekintzarako gorputzen sentikortasuna estimulatzen dituen osagaiak biltzen ditu, hala nola: denbora, espazioa, ekintza eta sormena.

Dantza, mugimendu librearen eta jolasaren bidez, adierazpen-eramaile gisa eta besteekin elkartzeko leku gisa enfokatzen da. Dantza tresna pedagogikotzat hartuta, barne- eta kanpo-mundua aztertu, ulertu eta ezagutu dezakegu, gorputzaren bidez. Gure ustez, gorputza modu desberdinetan, aktiboagoetan eta ingurunearekin elkarreraginean erabiltzeak, gaur egungo ikaste eta irakaste prozesuen parte integra izan beharko luke.

Horrela, Gorputzaldiak ekimena esperientziaren bidezko ikaskuntzara bideratuta dago, eta gorputza da gure tresna, ez bakarrik alderdi fisikotik, baita psikologikotik, sozialetik eta emozionaletik ere.

Dantza praktikatuz eta proposatzen dugun material pedagogiko sorta honen bidez gaitasun sozio-afektiboak garatzen lagundu nahi da, hauen bitartez errazten baitira autoezagutza, norberarengan eta besteengan konfiantza izatea, gatazkak konpontzea, pertsonen arteko harremanen hobekuntza komunikazio asertiboa etab. Era berean, autokontzientzia-egoerak sustatzen dira honekin, gainerakoekin enpatizatzea, erabaki arduratsuak hartzea edo arrisku-jokabideak saihestea ahalbidetzen digutelarik, besteak beste. Horrelako trebetasunak ez dira berezkoak, ikasi eta garatu egiten dira, eta, giza garapenaren dimentsio oro bezala, eboluzionatzen doaz denboran zehar. Horregatik, ezin dira batera irakatsi edo garatu; aitzitik, adimen-trebetasunek bezala, estimulazio etengabea behar dute, garapen handiagoko etapetarantz eboluzionatzen joateko.

Arlo pedagogikoa:

Dantzak ahalmen handia du ikasteko modu kooperatibo gisa. Dantza-geletan gertatzen diren dinamika askok ikaskuntza kooperatiboaren oinarri diren printzipioak jasotzen dituzte, hala nola begirada desberdinen arteko trukea, berdinen arteko komunikazioa, rol-aldaketak, ideien eta ezagutzen eraikuntza zein talde-balorazioa. Ikaskuntza kooperatiboaren oinarrian daude baita ere irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren pertsonalizazioa, ikasleen autonomia eta ikaskuntzaren egituraketa, eta berdinen arteko lankidetzatik eraiki nahi du ezagutza.

Horrela, parte-hartze aktiboa, bakoitzaren aukerekiko konfiantza, desberdintasunekiko begirada inklusiboa eta talde-kohesioa sustatzen dira. Tresna pedagogiko honek gaitasun sozioafektiboak garatzen laguntzen du neurri handi batean, autoestimua, malgutasuna, asertibitatea, enpatia edo integrazioa garatzeko aukera ematen baitu, besteak beste.
 

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Adierak Dantza eta Hezkuntza Elkartea

Adierak irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta dantza eta hezkuntzaren artean hibridoak diren proiektuak sustatzeko plataforma izan nahi du. Gaur arte, Gorputzaldiak proiektua bultzatzeaz eta kudeatzeaz arduratu da. Lantaldea dantzako profesionalek osatzen dute, guztiak emakumeak, eta dantzaren zein kultur bitartekarirzaren hainbat arlotan ezagutza zabala dutenak:
Amaia Navascues, Ana Remiro, Maider Urrutia, Oihane Espuñez, Marta Ortega, Uxue Pascual, Idoia Guerrero, Aintzane Usandizaga.
Era berean, taldeak hezkuntzaren eta dantzaren eremuko hainbat eragileren lankidetza estua du.