Back IDOIA ASURMENDI

IDOIA ASURMENDI

Musika + Poesia

Herria
Aramaio, Donostia, Zarautz

[Kutxa Kultur Musika 2019-2020 programak, “Katapulta Tour Gipuzkoa 2020′′ zirkuitorako aukeratutako artista.]

IDOIA ASURMENDI-ri musikarekiko zaletasuna familia girotik datorkio eta txikitatik hasi zen etxeko musika-instrumentuekin esperimentatzen. Aisialdia ere horretan eman du urte luzez, abesbatza ezberdinetan parte hartuz eta piano ikasketak burutuz. Bestalde, aurten hasi ditu Musikako ikasketak pedagogiako espezialitatean Musikenen.

Duela urte batzuk, inguruko herrietan kontzertuak ematen hasi zen bakarlari bezala. Hasieran, euskal abestien zein kanpoko pop-rock eta soul estiloko abestien bertsioak egiten zituen bakarrik, baina orain kantuak ere konposatzen ditu eta hainbat kasutan poesia egiten duen Maria Oses-en lanak berearekin uztartzen ditu.

Aurten hasi duen proiektuaren izena «Ilun eta abar» da eta honen helburu nagusia arte ezberdinekin fusio bat egitea da; hala nola, poesia, edota ilustrazioa, musika tresna nagusia izanik.
Bere lehen diska grabatzen ari da eta horretarako, orain dela gutxi sortutako musika talde baten laguntza jaso du; Oriol Flores (bateria), Joanes Ederra (baxu elektrikoa eta konteabaxua), Andoni Garcia (gitarrak) eta Idoia Asurmendi (pianoa, gitarra akustika eta ahotsa). Zuzenekoetarako, Karlos Aranzegui-rekin ere kontatzen du (bateria).