Back Igartubeiti Baserri Museoak, Zumalakarregi Museoa eta Euskal Itsas Museoak bere ateak zabalduko dituzte ekainak 2an

Igartubeiti Baserri Museoak, Zumalakarregi Museoa eta Euskal Itsas Museoak bere ateak zabalduko dituzte ekainak 2an

Zentroa egokitu egin dira da eta COVID aurrean prebentzio neurriak hartu ditu

Igartubeiti Baserri Museoak, Zumalakarregi Museoa eta Euskal Itsas Museoak bere ateak zabalduko dituzte ekainak 2an

Euskal Itsas Museoa, Igartubeiti Baserria eta Zumalakarregi Museoa ekainaren 2an irekiko dira berriro, programa berrituta, publikoak segurtasun osoz goza dezan haien eskaintzaz.  Nola museoak hala bisitaldien eta jardueren formatuak COVID-19ari aurre egiteko segurtasun irizpideetara eta prebentzio neurrietara egokitu dira. 

Kultura suspertzeko planaren barruan (Piztu Kultura) Piztu Museoa hainbat publiko motari egokitutako jarduera programa bat da, eta 3. fasean berrekingo zaio. Aire zabaleko jarduerak eskainiko dira, formatu murriztuan, eta bisitaldiak nahieran. Ibilaldi gidatuak egingo dira museoen inguruan, baita pista-jokoak eta ginkanak ere;  banaka egin ahal izango dira eta horietarako gidak museoan jaso ahal izango dira. Bestalde, museoaren barnean Mikromuseoak ekimena proposatzen da: istorio handiak hitz gutxitan, talde txikitan eta formatu murriztuan gozatzeko aukera emango duten topaketak. 

Segurtasun neurriak

Museoek hainbat neurri hartu dituzte, besteak beste, edukiera erdira murriztea, instalazioak maiz higienizatzea eta desinfektatzea, pertsonen artean bi metroko distantzia bermatzeko ibilbideak markatzea, leihatilan metakrilatozko panelak jartzea, eta hainbat gunetan gel hidroalkoholikoak eskura jartzea. Orobat, entzungailuak eta bestelako elementu ukigarri guztiak erretiratu dira, eta QR kodeengatik ordeztu, informazioa norberaren gailu mugikorretan deskargatu ahal izateko.

Horrez gain, museoek elementu grafikoak jarri dituzte sarreran eta eremu komunetan, bisitaldian errespetatu beharreko araudia gogorarazteko: maskara erabiltzea eta pertsonen arteko bi metroko distantzia mantentzea kasu.

EUSKAL ITSAS MUSEOA

Euskal Itsas Museoak ordutegi zabalagoa eskainiko du, eta etenik gabe irekiko da 10:00etatik 19:00etara. Donostiako kaian kokatutako museoak «Elkano. Lehenengo Mundu Bira» erakusketa eskaintzen jarraituko du, doan.

Mikromuseoen eskaintzaren barruan, 15 minutuko topaketak egingo dira, eta bertan aldi baterako erakusketari buruzko istorio harrigarriak ezagutzeko aukera izango da, gehienez ere zortzi laguneko taldeetan. 

Bestalde, ibilaldi horietan, bisitariek aukera izango dute museoko lantaldeak gidatuko dituen ibilaldi kontatuetan Jarana izenez ezaguna den Donostiako portuko sekretuak esploratzeko.

IGARTUBEITI BASERRI MUSEOA

Igartubeiti Baserri Museoak aldi baterako erakusketa batekin ekingo dio denboraldiari: Emakume Sagardogileak. XVI. eta XVIII. mendeen artean emakume sagardogileek izan zuten betekizun garrantzitsua aztertzen da bertan.  Erakusketa honen osagarri, emakumeek gaur egun sagardoaren munduan duten rola erakutsiko da online formatuan, astez aste, museoaren web orrian. 

Gainera, Igartubeiti baserriaren inguruan Areago soinu ibilaldiak ere eskainiko dira; euskarazko ibilbide honetan, bisitariak fikzioaren bidez ezagutuko du Igartubeiti Baserria, Maialen Lujanbio bertsolariaren eta Arantza Iturbe kazetariaren kontakizunek gidatuko bisitaldi batean. 

ZUMALAKARREGI MUSEOA

Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak «Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat» aldi baterako erakusketa eskainiko du aurrerantzean ere.

Erakusketa hori Mikromuseoen eskaintzaren barruan ikusi ahal izango da, talde txikitan, erakusketaren komisario Mikel Alberdik dinamizatutako bisitaldietan. Iraganera begira –XIX. mendeko euskal emigrazioari lotutako gertakari bat oinarri hartuta–, gaur egungo migrazio fenomenoei buruz hausnartzea du helburua. 

Konfinamentua hasi aurretik zaharberritu genuen pieza Musealiak gunean ikusi ahal izango da. Gordailuko bildumetako haize emailea, objektu beraren edertasunaz gain, honen jabea zen Eulalia de Borbon infantaren bizitza interesgarriagatik ere ikusgarria da.   

Iparragirre ibilbidearen bisitei berriro ekingo zaie, poeta eta musikari ezagunaren jaio zeneko  bigarren mendeurrenean, XIX. mendeko gora beherak ezagutu, bere ibilbide migratzailea aurkeztu eta gerra karlistetan izan zuen parte hartzea kontatuz.