Back IPAR-ORRATZA PROIEKTUA

Egitasmoaren izena : IPAR-ORRATZA PROIEKTUA

Eragilea : IÑIGO ARAMBARRI LARRAÑAGA

Telefonoa
636181208
Kontaktua
IÑIGO

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Euskara
Gorputz hezkuntza
Etika
Zein balio sustatzen ditu
GENERO BERDINTASUNA, INKLUSIOA, ZAINTZA, ERRESPETUA, AUTOESTIMUA, OKUPATUTAKO ESPAZIOAREN KONTZIENTE IZATEA ETA IKASITAKO ARAUEN KONTZIENTZIA HARTZEA.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

1445,73/proiektuko (BEZa barne) talde bat izatekotan.

Jardueraren deskribapena:

Proiektu honek, gazteek dituzten zalantza eta jakin-minei espazioa eskaintzeaz gain, beraiek ikasita eta erabat barneratuta dituzten genero arauak, eta ondoriozko zaintza arrakala, euren inkonstientetik plano konstientera igarotzea luke helburu.

Arau hauek beste hainbat idatzi gabeko gizarte arauek bezalatsu, eguneroko jardunean mugatu egin gaituzte edo besteak mugatzen ditugu gu asko jabetu gabe.

Talde bakoitzaren beharrak identifikatzen eta horren arabera saioak ahal den neurrian moldatzen saiatuko garen arren, hasera batean DBH1-2 eta OLHko taldeei proposamen bat eskainiko zaie eta DBH3-4koei beste bat.

DBH1, DBH2an honakoak landuko ditugu saioka:

OLHn (izandako esperientziengatik nahiko erresistentzia bada genero arrakala onartzeko ere) ikusiz joango gara.

1.SAIOA.MOTXILA / KULTURALA (IKASIA) vs. NATURALA (BEREZKOA) / ESTEREOTIPOAK

2.SAIOA. ESTEREOTIPOAK NORA ARTE SARTUTA / EPAITU / NESKA IZATEA 2.MAILAKO/TERMINOLOGIA

3.SAIOA.DISKRIMINAZIOA / GEURE BIZITZAKO SEXISMO EGOERAK / TEATRALIZATU

4.SAIOA.IKUS-ENTZUNEZKO MEZUAK DESZIFRATU / IRAGARKIAK / ZINE-FORUMA LABURMETRAIAREKIN

5.SAIOA.IKUSGARRITASUNA “Bechdel Test” / SOLDATA ARRAKALA. ESPERIENTZIAK/ MIKROMATXISMOAK / ESTEREOTIPOAK MALGUTU OTE DITUGUN, ISTORIOA KONTATU/ TALLERRAREN INGURUKO HAUSNARRA.

DBH3 eta DBH4an aldiz, segidan ageri diren gaiak:

1.SAIOA.MEMORIAEGIN/GURE BIZIPENAK/ TERMINOAK DEFINITU/ZEREN ARABERA GARA BALORATUAK

2.SAIOA. SEXU-JAZARPENA (AKOSOA)

3. SAIOA. SEXU-JAZARPENAII/ INDARKERIAREN ESKAILERA/ GURE ESKU DAGOENA

4. SAIOA. TALDE BORTXAKETA/ PORNOA/ HETEROPATRIARKATUA

5. SAIOA. ARDURA NORENGAN JARTZEN DA/ AKOSOARI AURRE EGINEZ. TRESNAK / ADIBIDEAK

TAILERRAREN INGURUKO HAUSNARRA.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Lekua, Espazio hutsa, aulki eta mahairik gabea. Lurra ahal izanez gero harrizkoa ez dadila izan, eseritzeko beharra denean lurrean eseriko baikara. Akustika ere garrantzitsua da. Hau guztia ikastetxearekin batera zehaztuko genuke data gerturatu ahala.

Izan liteke, ikastetxeko ekitaldi-aretoa, gimnasioa edo betebeharreko baldintzetara gehien egokitzen den espazioan.

Iraupena: Bost egunez, bi ikastordukoa segidan litzateke talde bakoitzeko. Euren gelatik letorzke ikasleak aukeratutako lekura.

Garraio beharrak: Iruñatik desplazamendua beharrezko dela kontuan izanda, egun bakoitzean ahalik eta talde gehien (3 gehienez) hartzen saiatuko gara ikastetxearekin koordinatuz egingo dugun egutegian.

Jarduerari buruzko txostena:

Jardueraren alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena.

Azken hamabi urteetan antzerkian egindako lana, gizarte eta kultur antropologia lizentziaturan jasotako genero nozioekin uztartzeko ideiatik sortu zen tailer honen kimua. Helburu nagusia, gazteak kulturak gizartearen bidez gugan duen eraginaz kontzientzia har dezaten laguntzea litzateke.  Bestela esanda, jaio orduko zehazten diguten sexuaren arabera esleitzen digutela generoa, honek berekin dakartzan estereotipo eta rolak barne, gure sentimendu eta gustuak kontuan hartu gabe. Lan honetarako erabiliko ditugun erremintak, jolasa, dramatizazioa eta ikus-entzunezko mezuen analisia lirateke.

JOLASA ETA DRAMATIZAZIOA

Goian aipatutako helburuak erdiesten saiatzeko ez da jolasa eta dramatizazioa baino herraminta erabilgarriagoarik. Argi dago jolasaren bidez trebatzen dugun gorputz memoria, ikasgelan eserita lantzea ezinezkoa dela. Proposatutako ideiak geureganatzeko modua erabat aldatzen da lanerako dinamika gorputzetik mugimendu bidez sartzen zaigunean eta jolas baten arau multzoak eskatzen digun kontzentrazioak eguneroko exijentzia psikologikoetatik askatzen gaituztenean. Horrela, jolasa eta dramatizazioa izango ditugu bidelagun errespetua, zaintza, berdintasuna, diferentzia, generoa, diskriminazioa, sexismoa, ikusgarritasuna,erantzunkidetasuna edoautokritikabezalako kontzeptuetara egin asmo dugun gerturaketan.

Dramatizazioak bere aldetik beste pertsona baten azalean jartzeko aukera eskaintzen digu. Mundua eta proposatutako egoerak bestearen begietatik eta prismatik begiratzeko aukera. Horrek enpatia bezalako gaitasunak garatzen laguntzen digu, asertibitatea bezalako kontzeptuen garrantziaz jabetzen garen bitartean. Horrela, rol jolasen arabera, ikasgelako pertsonarik lotsatiena guztiek begiratzen eta miresten duten heroi bihur daiteke, edota indartsu ageri dena ahul izatea zer den jabetu, pertsonaia ahul bat azaleratzean, besteengan inongo botererik kausitu gabe. Modu honetan bizitzan kontziente edo inkontzienteki ikasten edo onartzen ditugun rolen gainetik egotearen plazera sentitu ahalko dugu, geure buruari baimentzen ez dizkiogun posizioetan nahiz egoeren aurrean ikusiko dugularik geure burua.

"Un niño (o una niña) que reciba una formación constante y continuada, desde la primera enseñanza, en expresión corporal, técnicas de relajación y respiración, improvisaciones, dramatizaciones, potencia sus capacidades comunicativas, intelectuales y artísticas, del mismo modo que va superando las barreras de la timidez, liberándose de inhibiciones y de las limitaciones de su realidad, lo que hará de él (ella) un individuo más abierto, dialogante y sensible" (Lavella, 1996).

HELBURU OROKORRAK

Pertsonalak

− Sormena garatzea, espontaneotasuna eta irudimena

− Bakoitzaren konfiantza eta autoestimua indartzea

 

Sozialak

− Taldean lanean aritzen ikastea, kolaborazioaren bidez erreminta sozialak jasoaz.

− Egoera/Testuinguru desberdinetara moldatzen asmatzea, izan benetakoak edo fikziozkoak.

− Gainontzekoen aurrean adierazten ikastea (jendaurrean), ahozkotasuna landuz.

− Elkarrizketa eta eztabaida kalitatezkoan trebatzea, konflikto kasuen aurrean ezinbestekoa.

 

IKUS-ENTZUNEZKO EDUKIEN ANALISIA –ZINEA ETA PUBLIZITATEA

Ikus-entzunezko hedabideek, publizitateak eta komunikazioak orokorrean gure errealitatearen pertzepzioan zuzeneko eragina dute, zenbait balore, portaera-eredu eta bizitza-estiloren inguruko irudi eta mezu errepikapenaren bidez.

Komunikazioan zein publizitatean gizonezko eta emakumezkoekiko baztertzaileak diren rolak naturalizatu eta gizarteratzen dituzten elementu sexistak erabiltzen jarraitzen dute. Duintasun maila desberdinetako pertsonak aurkezten dituzte, beraien sexuaren arabera, zenbaitetan emakumeen aurkako indarkeria banalizatu eta justifikatzera iristeraino.

Eredu eta prototipo hauek gizon eta emakumeen arteko berdintasuna xede duen hezkuntza eta gizarte helburuetatik oso urrun daude, kontrako ertzean ez esatearren.

Eduki mediatikoek emakumeen irudia azpiratu, degradatu eta sutilki bada ere tratu-txarrak bultzatzeari utz diezaioten eskatzea, xede dugun gizarte-errealitatearidagokion emakume eta gizonen irudi bat bultzatuz, lehentasunezko  jomugatzat hartu beharko genuke.

Hauek lirateke iragarkien analisia egitean buruan izango genituzkeen helburuak, publizitatearen bidez eskaintzen dizkiguten emakume eta gizonen estereotipoen inguruko hausnarra bultzatuz.

Zinemari dagokionez, badira analisia merezi duten eta ikasleentzat akuilu lana egin dezaketen edukiak ere (kasu honetan laburmetraia bat), ikasleei saio bateko zine foruma lantzeko eskaintzeak mereziko lukeena. Beraientzat gustagarri izateaz gain, gisa honetako

debateetan erakutsi ohi duten inplikazioa sendoagoa da, gelan teoriei buruz edo testu-analisi baten aurrean erakusten dutena baino. Pelikula bati buruz ari garenez, beraiek aisialdia eta dibertsioarekin lotzen dutena erabat, ederki artxibatzen dute guztia eta ez dute iritzia ematerako orduan jaso duten mezuetako bat bera ere ahazten.

HELBURUAK

  • • Publizitate eta komunikazio moduen inguruko analisia eta hausnarra bultzatzea.

 

  • • Sexista ez liratekeen komunikazio moduen inguruko sentsibilizazioa, kontzientzia piztea.

 

  • • Komunikazioa eta publizitatea errotik aldatzea gure esku ez dagoen arren, nolakoa izatea nahiko genukeen pentsatu eta alternatibak  planteatzea.

Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena.

 

HEZKIDETZA ETA ZAINKETAREN UNIBERTSALIZAZIOA

− Eskolako eta etxeko harremanak: Etxeko lanen eta eskolako lanen arduraknorenak diren eta norenak izan beharko luketenari buruz hausnartu. Etxeko eta eskolako kideen artean aukera berdintasuna etaerantzunkidetasuna(erantzukizun partekatua) bilatzen saiatu.

− Bikote heterosexualen kasuan guraso izatea erabaki ondorensarri ematen direndesberdintasunekin sentsibilizatu. Emakumeek gizonek baino gehiagotan lan espektatibak albora nola uzten dituzten, umeen zaintzaren mesedetan.

− Menpekotasuna duten pertsona helduen zaintzaren kasuan ere emakume edo gizonezko izan, familia eta gizarte presioa modu oso desberdinean jasaten da. Horrekin batera edo horren ondorioz, gizonezkoen inplikazioa modu apalagoan ematea hausnarketa gaia da.

Geure arteko zaintzaren garrantziaz jabetzea, mutilak elkarri maitasuna adierazteko kolpeka edo neskak konpetentziaz harremantzeaz hausnartu eta jatorria aztertzen saiatu.

 

ESTEREOTIPOAK ETA DUTEN BOTEREA

− Kultur eskemak zenbateraino barneratuta ditugun jabetzea Nekanerena istoriaren bidez.  NEKANERENA Joxerra Gartzia, Itsasoan euri [Alberdania, 2003 (Moldatua)].

− Iragarkien bideoak ikusi mezuon bidez eskaintzen zaizkigun estereotipo maskulino eta femeninoakaztertuz.

 

 

Gure identitateak eraikitzen ditugun moduaz pentsatu, zein aldagairen arabera egiten dugun eraikuntza hau hausnartuz, eskaini zaizkigun ereduetatik distantzia hartuaz eta bestelako identitate posibleak proposatuz.− Berdintasunean oinarritutako gizarte baten beharraz kontzientziatu eta guztioi ekarriko lizkiguken onurez jabetzea.

Gatazken konponketarako modu desberdinakbilaketa, biolentzia baztertu asmoz; Genero biolentziaren errotik kentzearen beharraz kontzientzia sortu eta hausnartzea.

Inteligentzia emozionalagaitasun sozial beharrezkotzat hartzea, besteen tokian jarriz, harremanetan harmonia bilatze aldera, kalitatezko komunikazio moduen bila.

Autoestimua eta auto-zaintza indartzekosaiakera, helburu horretarako tratu onekduten garrantziaz jabetuz, denon artean egunerokotasunean ikasgelan giro atsegin, lasai eta konfiantzazkoa izan dezagun saiatuz.

Aniztasuna errespetatu eta baloratzea norbanakoaren hazkuntza pertsonala ahalbidetzen duenaneska edo mutil izaeraren gainetik. Errealitatea bere horretan aztertzen saiatuko gara, honen eta errealitateaz erakusten diguten irudiaren artean dagoen tarteaz erreflexionatuz.

Erantzunkidetasunaren abantailei etabere praktika ezaren kalteezhausnarrarazten saiatuko gara.

 

HEZKIDETZA HELBURUAK

SEXU-GENERO SISTEMA

− Gaiarekin harreman zuzena duten eta jakintzat emandako oinarrizko kontzeptuen esanahiak argitu, hala nola, sexua, generoa eta barnebiltzen dituen identitate aukera anitzak, transexualitatea, transgeneroa. Ikasleek izan ditzaketen zalantza guztien errepasoa egiten saiatzea estigmak ezabatuz, hitzon erabilera naturalizatuz eta izan daitezkeen konfusioak argitzen saiatu.                     

 

Maskulino etafemeninotzat ditugun ezaugarrien zerrenda bana egin guztion artean, genero bakoitzetik gugan sentitzen ditugunak aipatuz. Genero bakarra dugu ala genero arteko muga lausotu egiten da norbere identitateari begira jarrita.

 

BERDINTASUNA ETA DISKRIMINAZIOA

− Gure helburua ez da denok berdinak izan gaitezen lortzea, izan nahi duguna izateko aukera berdinakizan ditzagun lortzea baizik.

Gaur egun gauzei behar bezala erreparatuz gero, ematen diren diskriminaziokopuru altuaz jabetuko gara eta hauetariko ugari sexu arrazoiengatik direla.

 

Hauetatik sutilenak(akaso arriskutsuenak inkontzienteak izateagatik) ikustera/bizitzera ohituen gaudenak dira, mikro-matxismo ere deituak.

− Zenbait kolektibo sozialen ikusgarritasun/ikusezintasunari buruz arituko gara, sexu arrazoiengatik protagonismo gutxiago eskaintzen zaien kolektiboak aipatuz kontzientzia sortze aldera.

Emakumeen aportazioak lehen planora ekarri etamaskulinitate berriak aztertuko ditugu, berdintasunean oinarrituriko harremantzeko moduen bila.Kasu honetan diskriminazio positiboaren beharraz jardungo dugu, egoera dagoen bezala egonda beharrezkoa baita.

 

FEMINISMOA ETA BERE HELBURUAK

− Berdintasun gaien inguruan hitz egin feminismoa, sexismoa matxismoa bezalako kontzeptueta gaiei buruz eztabaidasortuz. Ar/eme dikotomiekin hasita, matxismoaren bikoteaz galdetuta ikasle ugarik feminismoa aipatzen baitu. Gertakari honek oraindik dugun informazio nahasia eta argitasun falta agerian uzten ditu.

Gizarteko kolektibo batzuekberaiei historikoki eskaini zaizkien pribilegio zenbait alboan uztekodituzten zailtasunei buruzhitz egin, eta horregatik kontziente edo inkontzienteki berdintasunaren aldeko hainbat mugimendu desprestigiatu izan direla jabetu erradikal bezala izendatuz. Feminaziak.

− Ikasleek errealitate sozialak zalantzan jartzekoaukera eduki dezan erreminta eta ohiturak eskainibehar dizkiegu. Horrek gehiago lagunduko die ikasketa konkretuak eskaintzeak baino, horrela etorkizun batean munduaribegiratzeko modua beraiek moldatua izan dadin eta berdintasunean oinarritutako gizartea helburu izan dezaten ikuspegi feminista batetik.

Berdintasunaren aldeko lanak guztionabehar duela argi utzi, ez emakumeena soilik. Gizonezkoek feminismoaren izenean sarri lehen planoa hartu izen dutela (dauzkaten eta ez dagozkien pribilegioak askatzen joatea lagungarriago, hipokresian erori gabe).

− Berdintasun lorpenaren pertzepzioari buruz hausnartu eta datu errealekin kontrastatu.

 

 

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Iñigo Aranbarri Azkoitian jaio zen 1983an. Antzerki formazioari ekin zion Donostiako AET/TAE (Arte Eszenikoek Tailerrean). ETBko Goenkale telesailean parte hartu ostean “Pilotari” telesailerako proposamena onartu zuen. EHUn Gizarte eta Kultur Antropologiako ikasketak burutu eta Berlingo Devising theatre & Performance LISPA (London International School of Performing Arts, egungo Berlin Harthaus)en osatuko du bere antzerki formazioa.

Antzerki bueltako lan hauek Antropologia ikasketetan genero gaiak piztu zion interesarekin lotuta, Zaintza eta generoa lantzeko proiektua martxan jarri zuen duela 8 urte. Azken urteetan antzerki eta ikus-entzunezko lanak, aipatutako Zaintza eta genero ikastaroekin uztartu ditu.

IPAR-ORRATZA PROIEKTUA (ZAINTZA ETA GENEROA)

• 2013: ‘ULTZAMA ETA BASABURUA’ 5 eta 6. LH ko 2 talderekin 20 orduko ikastaroa.

• 2014: ‘ULTZAMA ETA BASABURUA’ 5 eta 6. LH ko 2 talderekin 20 orduko ikastaroa.

• 2015: ‘ULTZAMA ETA BASABURUA’ 5 eta 6. LH ko 2 talderekin 20 orduko ikastaroa.

• 2016: ‘ULTZAMA ETA BASABURUA’ 5 eta 6. LH ko 2 talderekin 20 orduko ikastaroa.

• 2017: ‘ULTZAMA ETA BASABURUA’ 5 eta 6. LH ko 2 talderekin 20 orduko ikastaroa.

 

LEITZA ARESO GOIZUETA’ 5 eta 6. LH ko 3 talderekin 20 orduko ikastaroa.

• 2018: ‘ULTZAMA ETA BASABURUA’ 5 eta 6. LH ko 2 talderekin 20 orduko ikastaroa.

 

LEITZA ARESO GOIZUETA’ 5 eta 6. LH ko 3 talderekin 20 orduko ikastaroa.

BARAÑAIN’ DBH 3 eta DBH 4ko 9 talderekin 20 orduko ikastaroa.

5 eta 6. LH ko 9 talderekin 20 orduko ikastaroa.

• 2019: ‘ULTZAMA ETA BASABURUA’ 5 eta 6. LH ko 2 talderekin 20 orduko ikastaroa.

 

LEITZA ARESO GOIZUETA’ 5 eta 6. LH ko 3 talderekin 20 orduko ikastaroa.

• 2020: ‘ULTZAMA ETA BASABURUA’ 5 eta 6. LH ko 2 talderekin 20 orduko ikastaroa.

 

ACTUA Y CREA TU PROPIA HISTORIA’ Genero indarkeria prebenitzeko PIBE metodoan oinarritutako programa DBH3 eta DBH4 eta Batxiler 1 eta 2ko 11 talderekin

LEITZA ARESO GOIZUETA’ 5 eta 6. LH ko 3 talderekin 20 orduko ikastaroa.

• 2021: ‘ULTZAMA ETA BASABURUA’ 5 eta 6. LH ko 2 talderekin 20 orduko ikastaroa.

 

ANTSOAIN’ 4. LH ko 3 talderekin 20 orduko ikastaroa

ACTUA Y CREA TU PROPIA HISTORIA’ Genero indarkeria prebenitzeko PIBE metodoan oinarritutako programa DBH3 eta DBH4 eta Batxiler 1 eta 2ko 8 talderekin

ANTZERKIA

2021: ‘FADOAK ENTZUTEN ZITUEN GIZONA’ Zuz. Getari Etxegarai *Donostia Saria 2020

2019: ‘MACBETH’ Zuz. Alex Gerediaga

2018: ‘TXARRIBODA’ Zuz. Agurtzane Intxaurraga

• 2017: ‘CUANDO UNA PUERTA SE ABRE’ Zuz. Kike Diaz de Rada

2015-16: ‘ARRASTOAK’ Zuz. Dejabu Panpin Laborategia (kolektiboa) *Donostia Saria 2015

2014: ‘MADDI & ANTTON’ Zuz. Iñigo Aranbarri & Itziar Elias

• 2011-12: ‘GURE BIDE GALDUAK’ Zuz. Dejabu Panpin Laborategia (kolektiboa)*Donostia Saria 2012

Dokumentu osagarriak