Back Itzal-Antzerkia, emozioen hizkuntza
Lantzen dituen arlo artistikoak:
Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:
Eskolaren kontura:
Gure kontura:
Ikasle bakoitzari jarduerarako behar duen materiala emango zaio. Amaitu ondoren, soberako materiala itzuliko da.
JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALARI BURUZKO TXOSTENA
Antzerkia eta Itzalak konbinatzeak plastika, interpretazioa, gorputza eta ahozkoa lantzeko aukera ematen digu, hizkuntza horien bidez beren beharrak landuz eta adieraziz. Hainbat esparru artistikotan itzala erabiltzeak garai eta kultura desberdinetan zehar bidaia historikoa egiteko aukera ematen digu.
Sinbolismoa eta erabilera hainbat eremutan. Itzala, bere ezaugarri iradokitzaileengatik, eremu askotan inspiratu eta erabili izan da: margoan, arte-garaikidean, argazkilaritzan, zineman, animazioan, publizitatean eta filosofian. Kontzeptu horietan sakonduko dugu adibide bisualekin, proiekzioekin eta narrazioekin.
JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA
ANTZERKIA ETA ITZALAK ADIMEN EMOZIONALA LANTZEKO TRESNA GISA. Interpretazio eta mugimendu tekniken bidez, eta inprobisazioetan oinarrituta, ikasleek bizitza errealarekin lotutako muntaia dramatiko laburrak sortuko dituzte, emozioak eta horiek inguruan duten eragina lantzeko.
Kontzientzia emozionala, erregulazio emozionala, autonomia emozionala eta trebetasun sozialak landuko ditugu.
Itzalen antzerkiarekin lan egitearen onura ugarien artean, honako hauek nabarmentzen ditugu:
Patata tropikala Antzerki Laborategia 2008an jaio zen Judith Poves eta Iker Etxarriren eskutik. Bere jarduera ikuskizunak sortzera eta ekoiztera bideratuta dago, nahiz eta Hezkuntzari tarte garrantzitsua eskaini dion beti, haurrentzako eta helduentzako ikastaroak eskainiz. 2009. urteaz geroztik klaseak ematen ditugu eta hainbat ikastetxerekin lan egiten dugu: Atalaia Ikastola (Hondarribi), Katramilla (Andoain), Kukuka (Lasarte), Badia Eskola (Pasaia), Aleka (Pasai San Pedroko antzerki taldea) eta Lizeo Santo Tomas ikastola (Donostia).
Gure helburu nagusiak honako hauek dira: