Back JOLAS EGINEZ IRAKURZALETU

GALTZAGORRI ELKARTEA

JOLAS EGINEZ IRAKURZALETU 2021-2022

Herria: Donostia

Web orria: https://www.galtzagorri.eus/

E-posta: galtzagorri@galtzagorri.eus

Galtzagorri Elkartea

Galtzagorri elkartea 1990ean sortu zen euskarazko irakurtzeko zaletasuna bultzatu eta euskal Haur eta Gazte Literatura sustatu eta ezagutarazteko helburuarekin. Elkartean, horregatik, literaturaren alor horretara modu batean edo bestean lotuta dauden hainbat profesionalek parte hartzen dute, hala nola, bibliotekariek, irakasle eta ikastetxeek, kultur dinamizatzaileek, kultur eta euskara teknikariek, argitaldariek, ipuin kontalariek, idazleek, itzultzaileek edota ilustratzaileek. Azken finean, euskarazko Haur eta Gazte Literaturarekin harremana duen edonork.

Horregatik, Galtzagorri elkarteak ekimen eta programa ugari jarri ditu abian azken 30 urte hauetan. Besteak beste, haurrei bideratutako “literatura aretoak”, zeintzuk haur eta gazte literatura suspertu eta irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburu nagusia duten.

JOLAS EGINEZ IRAKURZALETU: Haur eta gazte Literatura aretoen zirkuitua Gipuzkoan zehar

Areto hauek jolas literarioak dira, non haurrek modu aktibo batean hartzen duten parte, guk proposatzen diegun jolasean. Diziplina artistiko desberdinak biltzen dituzte aretoek eta horregatik hauen sorreran alor desberdinetako profesionalek lan egiten dute: musika, Arte Ederrak, diseinua, ikus-entzunezkoak, animazioa, antzerkia... egiten duten artisten lana biltzen dute aretoek. Hauetako bakoitzak gai zehatz bat jorratzen du, euskarazko Haur eta Gazte Literatura erabiliz.

Herri eta hirietako liburutegi eta kultur etxeetan eraikitzen dira, eta haurrak, taldeka, joaten dira bertako ekintza burutzera.

Orain arte Galtzagorri elkarteak sortu dituen aretoetako batzuk hauexek dira:

  • Haur poesia aretoa
  • Adur, adur, ez naiz zure beldur
  • Animaliek hizketan zekiten garaian
  • Labirintoaren erbestean
  • Letren leihotik aretoa
  • Irudiz, irudi, liburu ibiltari
  • Kontuari Kontu jolas literarioa
  • Itsaspeko bihotzak , genero berdintasuna eta hezkidetzari eskainitako areto literarioa
  • Aliziaren burutazio miresgarriak
  • Hizki Hazka abezedarioari buruzko aretoa

2017tik areto hauek Gipuzkoako eskualde ezberdinetatik bidaiatzen dute “Jolas eginez irakurzaletu” zirkuituaren baitan.  Modu honetan, Gipuzkoako herri ezberdinetako haurrei literaturarekin eta arte diziplina ezberdinekin jolasteko aukera eskaintzen diegu, beti ere hauen irakurtzeko grina suspertzeko asmoz.  Urtero, Gipuzkoako 1.000 haurrek baino gehiagok dute literatura areto hauetaz gozatzeko aukera.

Galtzagorri elkarteak orain arte sortu dituen areto literarioen informazioa aurki daiteke hemen: https://www.galtzagorri.eus/eu/egitasmoak/aretoak