Back Juan Kruz Igerabide

Juan Kruz Igerabide

ENTZUN

 

KOLDO MITXELENA Kulturuneak aurrera darama “Poetika” izeneko egitaraua, poesiaren kanpora eta barrura egiteko. Horretako, hilean behin, errezitaldiak antolatuko dira Areto Nagusian, euskaraz nahiz gazteleraz, bertako eta kanpoko poeten eskutik, gaur egungo poesiaren arrastoak aurkitzeko. 

Parte-hartzaileak: Juan Kruz Gerabide. Felipe Juaristi. Aurkezpena, Jose Luis Padron. 

Biografiak:

Juan Kruz Igerabide (Aduna, Gipuzkoa, 1956) haur eta gazte literaturako autore bat da, itzultzailea eta poeta. Irakasle ikasketak egin zituen, eta Filologiako doktoretza lortu zuen. Gaur egun, EHUko Mikel Laboa Katedrako zuzendaria da. Hogei lan baino gehiago argitaratu ditu; besteak beste, helduentzat idatzitako poesia-liburu hauek: Notre-Dameko oihartzunak (Elkar, 1984), Mailu isila (Kritika sariduna, Alberdania, 2002), Lainoa janez (Erein, 2015) eta Maite poemak hasiberrientzat (Denonartean, 2016). Igerabidek Espainiako Haur eta Gazte Literaturako Saria irabazi zuen 2018an, Abezedario titirijario (Abecedario titiridario) obragatik. 2017an, bere hirugarren aforismo liburua aurkeztu zuen: Labur Txintan (Brevario Perplejo). Haren lan batzuk ingelesera eta frantsesera itzuli izan dira, baita katalanera, galegora eta gaztelaniara ere.

Felipe Juaristi (Azkoitia, 1957), poeta eta narratzailea; Informazio Zientzietako lizentzia lortu zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta irakaslea izan da Euskal Herriko Unibertsitatean, non euskarazko literaturaren inguruko lana egin duen. Euskadi Irratiko zuzendaria ere izana da. Bi Literaturako Euskadi Sari irabazi ditu, eta euskarazko bost Kritika sari, azkena 2015ean Piztutako etxea poema-liburuagatik. Haren nobela berriaren izena da Erbesteko elurra (La nieve del exilio).

Beste linkak:

https://es.wikipedia.org/wiki/Juan_Kruz_Igerabide

https://es.wikipedia.org/wiki/Felipe_Juaristi