Back Kresala zinekluba

Kresala zinekluba

2021. urteko jarduerak

Herria: Donostia

Web orria: https://kresalazinekluba.com/

E-posta: info@kresalazinekluba.com

Kresala zinekluba

Kresala Zineklubak 1972-ko urrian hasi zuen bere ibilbidea, gaur egun funtzionamenduan dagoen estatu espainiarreko zineklub zaharrenetako bat delarik.

Elkartearen helburu nagusia zinema kultura zabaltzea da. Gure eginkizun funtsezkoena jatorrizko bertsioan pelikulak proiektatzea da, gehienetan Donostian estreinatu gabeko filmak, klasiko handiak, egile-zinema eta sortzaile berrien lanak izanik.

Helburu nagusiaz gain urtez zinea proiektatu eta ondoren solasaldiak edukitzeak gizartea eraldatu eta kontzientziatzeko erraminta ezin hobea direla frogatu ahal izan dugu, horregatik gizarte justu eta parekideago batengatik lan egiten dugulako, gainerako helburu hauek gehitu genizkion elkarteari:

• Euskal sortzaileen lana bultzatzea, ahal den neurrian bertan ekoitzitako lanak proiektatuz.

• Genero berdintasuna lortzea, zinemagintza eta emakumeek egindako ekoizpenak proiektatuz

• Garapen bidean dauden herriekiko elkartasuna bultzatzea, bertako zinema bultzatuz.

• Kultur aniztasuna erakutsi eta zabaltzea, errealitate desberdinak islatzen dituen zinemagintzak proiektatuz.

 

Gure lan lerroak

Elkartearen bizkarrezurra irailetik ekainera bitartean astero antolatzen ditugun saioak dira. Bertan estreinaldi komertzialik izan ez duen filmak eskaintzen ditugu baita ikasturte bakoitzean zuzendari bati eskeinitako atzera begirako bat.

Bagera zineforuma proiektuarekin euskal ekoizpenen ikusgarritasuna bultzatzen dugu, saio hauetara zuzendariak etorri ohi izaten dira.

Urte amaieran Kresala saria ematen diogu bizitza osoa zinemari eskaini dion pertsona bati, normalean publikoak ezagutzen ez duen zinemagintzako ofizioak izaten dira.

Zinekluben saretzea bultzatzeko asmoz K sariak jarri ditugu martxan Gipuzkoako zine jaialdi desberdinak eta zineklubekin batera. Zinema jaialdi bakoitzean zineklubeetako kideek osaturiko epaimahai batek film onenak aukeratzen ditu eta ondoren film horiek gipuzkoako zineklub desberdinetan eskaintzen dira.