Back Kudeaketa kolektiboaren bitartez Ondare arkitektonikoa hiri sisteman txertatzen laguntzeko gida aurkeztu da

Kudeaketa kolektiboaren bitartez Ondare arkitektonikoa hiri sisteman txertatzen laguntzeko gida aurkeztu da

Ondarearen kudeaketan adituak diren pertsonen parte-hartzeari esker egin den gida aurkeztu dute gaur goizean Gipuzkoako EHAEOk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Kudeaketa kolektiboaren bitartez Ondare arkitektonikoa hiri sisteman txertatzen laguntzeko gida aurkeztu da

Gipuzkoako ondare arkitektonikoan esku hartzeko gidaliburua, talde kudeaketa baterantz, liburua aurkeztu da Euskadiko Arkitektura Institutuaren egoitzan, Donostian. Gida hau, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzak sustatu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura sailaren laguntzarekin. Ondarearen kudeaketan adituak diren pertsonen parte-hartzea izan du proiektuak eta lau urteko lan prozesuaren ostean argitaratu da. Argitalpenaren helburua Ondare arkitektonikoaren elementuak hiri sisteman txertatzeko prozesuetarako erreminta izatea da, kudeaketa kolektiboa eta eremu jasangarrian bultzatuz, kultura, gizarte eta ekonomiaren ikuspuntutik.

Aurkezpen ekitaldian Josean Medina Murua, Euskadiko Arkitektura Institutuko zuzendaria; María José Tellería, Gipuzkoako Foru Aldundiaren kultura departamentuko zuzendaria; Juana Otxoa-Errarte, Gipuzkoako EHAEOren presidentea eta Claudia Pennese, gidaren egilea Mikel Diaz de Ilarrazak hartu dute parte.

Josean Medina Muruak pozez hartu du argitalpena kontzeptuak argitzeko eta ondarea nola babestu behar den jakiteko balioko baitu. Bestalde, María Jose Telleriak adierazi du:Erreminta honek gure ondarea balioan jartzeko eta ditugun baliabideak aprobetxatzen jarraitzeko balioko digu. Juana Otxoa-Errartek parte-hartzaileen lan desinteresatua eskertu du eta azpimarratu nahi izan du zeinen garrantzitsua den gure lurraldeko ondare arkitektonikoa zaintzea eta balioan jartzearen hiri-garapeneko estrategia jasangarri gisa, beste batzuen artean. Azkenik, Claudia Pennesek hartu du hitza eta gida hau herritarrentzat erabilgarria izateko sortu dela esandu, herriko ondare arkitektonikoa analizatu eta ondare hori nola berrerabili dezaketen ezagutzeko.  

Gida, euskaraz eta gaztelaniaz idatzita, liburu-dendetan eskuragarri dago.