Back Kultura Departamentuak eta Gobernuaren Ordezkaritzak topaketa bat antolatu dute tokiko sortzaile, antzezle eta teknikariei Artistaren Estatutua azaltzeko

Kultura Departamentuak eta Gobernuaren Ordezkaritzak topaketa bat antolatu dute tokiko sortzaile, antzezle eta teknikariei Artistaren Estatutua azaltzeko

Otsailaren 6an, 09:30ean, Donostiako Koldo Mitxelenean egingo den jardunaldian izena emateko epea ireki da. Kultur eragileei Artistaren Estatutuaren inguruko berritasun guztiak azaltzea eta zalantza guztiak argitzea da helburua.

Kultura Departamentuak eta Gobernuaren Ordezkaritzak topaketa bat antolatu dute tokiko sortzaile, antzezle eta teknikariei Artistaren Estatutua azaltzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak eta gobernuaren Ordezkaritza, Kultura eta Kirol Ministerioarekin lankidetzan, saio informatibo bat antolatu dute aurkezteko Diputatuen Kontseiluak urtarrilaren 10ean onartu zuen kulturaren eta artearen sektoreko langileentzako langabeziako prestazio berezia. Halaber, aipatuko dira sektore horretako langileen lan baldintzak hobetzeko lantzen ari diren beste hainbat gai ere.

María José Telleria Kulturako diputatuarentzat, lan saio hau «aukera ona da sektore guztiak zuzenean Kultura Ministerioko arduradunengana jo dezan, bertaratutakoen artean sor daitezkeen kezkei eta proposamenei erantzuteko duen borondateari esker».

«Sektore honetako langileen lan egoera lehentasunezkoa da departamentu honentzat eta oso eskertuta gaude Gobernuaren Ordezkaritzarekin eta Kultura eta Kirol Ministerioarekin, erakutsi duten jarreragatik eta hain azkar onartu izanagatik gure lurraldera etortzea lan saio honetan parte hartzera» adierazi du diputatu sozialistak.

Ekitaldia otsailaren 6an izango da 9:30etatik aurrera Koldo Mitxelena Kulturunean. Bi ordu inguru iraungo du eta streaming bidez jarraitu ahal izango da esteka honetan

https://www.youtube.com/c/KoldoMitxelenaKulturuneazuzenean/featured

Inskripzioak hemen egin ahal izango dira: https://gip.eus/ArtistarenEstatutua_saioa