Back MAITE LARBURU

MAITE LARBURU

Musikari Polifazetikoa

Herria
Hernani

[ Zirkuituaren aukeraketa prozesu propiotik “Katapulta Tour Gipuzkoa 2020 zirkuiturako autatutako artista.]

MAITE LARBURU musikari polifazetikoa da. Biolin jotzaile profesionala izateaz gain (Europa erdikaldeko antzinako musika zirkuitoan egiten du lan), kantu sortzailea ere bada. Neighbor bikotearekin kaleraturiko bi diskek egin zuten Larbururen kantautore alderdia ezagun Euskal Herrian (“Ura patrikan”, 2013 eta “Hau”, 2016).

2019an, ordea, bere lehendabiziko bakarkako diska eman du aditzera: “Hezurren azpian”. Honoko hau adierazi zuen Ricardo Aldarondok 2019ko ekainean Rockdelux aldizkarian: “un disco delicado y vigoroso, original y acogedor. Ineludible”.

18 urtez Amsterdamen bizi ondoren, Maite Hernanira itzuli da. Zuzeneko kontzertuetan Carlos Taroncher (klarinete baxua) du lagun.