Back PORCELANAS DEL BIDASOA ENPRESAREN DOKUMENTU-FUNTSA, GIPUZKOAKO ARTXIBO OROKORREAN

PORCELANAS DEL BIDASOA ENPRESAREN DOKUMENTU-FUNTSA, GIPUZKOAKO ARTXIBO OROKORREAN

GIPUZKOAKO ARTXIBOEN ATARIAN KONTSULTA DAITEKE JADA PORCELANAS DEL BIDASOA ENPRESAREN DOKUMENTU-FUNTSA, GIPUZKOAKO ARTXIBO OROKORREAN GORDETZEN DENA.

PORCELANAS DEL BIDASOA ENPRESAREN DOKUMENTU-FUNTSA, GIPUZKOAKO ARTXIBO OROKORREAN

GIPUZKOAKO ARTXIBOEN ATARIAN KONTSULTA DAITEKE JADA PORCELANAS DEL BIDASOA ENPRESAREN DOKUMENTU-FUNTSA, GIPUZKOAKO ARTXIBO OROKORREAN GORDETZEN DENA.

 

Gipuzkoako Artxibo Orokorrorrak  dokumentu-funts hori antolatu eta instalatzeko lanak amaitu ditu, eta dagoeneko eskuragarri dago Porcelanas del Bidasoa (Irun, 1935-2009) enpresaren dokumentu-funtsa, euskaraz eta gaztelaniaz.  Kontsulta on line egin daiteke, Gipuzkoako Artxiboen Atarian (http://dfg.odilo.es/jopac /) edo aurrez aurre, Gipuzkoako Artxibo  Orokorrean (Tolosan).

Porcelanas del Bidasoak baxera, baxera-piezak eta objektu artistikoak ekoizten zituen. Ospe  handiko enpresa izatera iritsi zen, bai portzelanaren kalitateagatik, bai haren objektu, eta horien diseinu eta dekorazioagatik. Kalitate eta berrikuntzen etengabeko bilaketak, bai produkzioan bai produktuen sormenean (birziklatzea, produktuen pertsonalizazioa…), portzelana-ekoizle esklusiboenekin lehiatzeko aukera eman zion. Era berean, hainbat lehiaketa martxan jarri zituen, hala nola “Figura de Arte” (1948) lehen lehiaketa nazionala edo 1996an sortutako sari bikoitza —“Plato de Oro de la Gastronomía Española” y “Plato Joven de la Cocina Española”, azken hau etorkizun oparoko gazteei zuzendua. Azken urteotako aldaketa sozial eta kulturalek, besteak beste, eta low cost produktuak erosteko joerak bereziki, enpresa ospetsu honen itxieran eragin handia izan zuten.

Bere bezeroen kalitateak (Juan M. Arzak, Ferran Adria, Martin Berasategui Taldea, Londresko  Harrod’s dendak…), eta bai ekoizpen-prozesuan (Rosenthal, Vista Alegre….) eta bai diseinuan (Gerald Gulotta, Oscar Tusquets, Andre Ricard, Javier Mariscal, Andres Nagel, Agatha Ruiz de la Prada, Pedro Torrent ‘Peret’, Rafael Munoa, besteak beste) zituen kolaboratzaileek ere enpresak merkatuan zuen ezarpena eta garrantzia azpimarratzen dute. Izen ezagun horiek ez diote garrantzirik kentzen Concepcion Laca, Pedro Saiz edo Francisco Catala bezalako langileek egindako lanari. Enpresak gainera, nazioarteko sari garrantzitsuak irabazi zituen, aipatzekoak dira, adibidez: 1963ko “Primer Premio de Vicenza” eta 1993ko “Premios Principe de Asturias” sarietan enpresa-bikaintasunean finalista geratu izana.

2011. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historiko-artistikoaren, Artxiboen eta Museoen Zerbitzuak fabrika eraitsi aurretik  dokumentazioa berreskuratzea lortu zuen. Dokumentazio hau garrantzi handikoa da bere balio kultural eta uzten duen testigantzagatik: Irungo hiriaren historiaren parte delako eta egun Gipuzkoaren nortasun-ezaugarri izaten jarraitzen duen industria-jardueraren erakusgarria delako. Babeste-tratamenduak egin ondoren, funtsa Gipuzkoako Artxibo Orokorrean utzi zen, hau da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Artxibo Historikoan. Urte berean, enpresa horren materialen bilduma garrantzitsu bat —piezak, moldeak, tresnak, makineria, baxerak, kafe-jokoak, etab.— GORDAILUAN utzi zen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumaren Zentroan (Irunen).

2019an dokumentu-funtsa handitu egin da, Bilboko Euskal Museoan gordeta zeuden hainbat dokumenturekin. Eskerrak eman nahi dizkiegu museo horretako langileei, dagoeneko desagertuta dagoen enpresa honen dokumentuen sakabanaketa saihesteagatik.

Gipuzkoako Artxibo Orokorrak dokumentu-funtsa antolatu eta deskribatu ondoren, jendearen eskura jartzen du, betiere indarrean dagoen legeriak ezarritako mugekin. Dokumentuen artean, besteak beste, honakoak nabarmendu ditzakegu: urteko memoriak, salmenta-katalogoak, langileek eta nazioarteko diseinatzaileek egindako diseinuak eta hainbat argazki.

Gure omenaldia enpresa horretako langile ohi guztiei eta haien kolaboratzaileei, eguneroko bizitza kalitatez eta edertasunez inguratuta egon zedin lortu baitzuten.

 

Enlace: Gipuzkoako Artxibo Orokorra: http://www.artxibogipuzkoa.gipuzkoakultura.net/index.php