Back AURKEZTU ZURE PROPOSAMENAK KULTURA ESKOLA KATALOGORA

AURKEZTU ZURE PROPOSAMENAK KULTURA ESKOLA KATALOGORA

Bidali zure proposamena maiatzaren 15a arte kulturaeskola@gipuzkoa.eus helbidera. Horretarako informazio guztia Kultura Eskolaren webgunean aurkituko duzu

AURKEZTU ZURE PROPOSAMENAK KULTURA ESKOLA KATALOGORA

Maiatzaren 15a arte jasotzen diren proposamenak programako hurrengo deialdian ikastetxeei eskainiko zaien katalogoari gehitu ahal izango zaizkio, 2022-2023 ikasturtean garatu beharreko jarduerak aukeratu eta programatu ahal izan ditzaten.

Hala ere, egun horretatik aurrera, katalogoak irekita jarraituko du, kultura- eta arte-eragileek etorkizunean egingo diren deialdietan sartzea eska dezaten uneoro.

Gipuzkoako bigarren hezkuntzako (12-16 urte) ikastetxeei zuzendutako Kultura Eskola programak hainbat arlotako (antzerkia, dantza, musika, arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak, literatura eta kultur ondarea) sortzaile eta eragile kulturalen proposamen artistiko-kulturalak biltzen ditu.