Back Sagastitik sagardotegira

Sagastitik sagardotegira

Telefonoa
943 88 22 90

Herria:

Ordizia

Aktibitate mota:

Bisita komentatua

Egokitutako ezgaitasunaren arabera:

Desgaitasun kognitiboa duten pertsonentzat eskuragarri

Garapen jasangarrirako helburua:

Osasuna eta ongizatea
Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
Irisgarritasun neurriak

Ukimen bidezko elementuak

Data eta ordua:
Urriak 9 eta 23 Igandea Hasiera: 10:00tan / Bisitaren iraupena: 2 ordu eta erdi
Elkargunea:
Oianguren Parkea
Prezioa:
7,50€ / helduak eta 3,50€ (6-12 urteko haurrak).
Hizkuntza
Euskara + Gaztelania
Erreserbak
Aldez aurreko izen-ematea, Helduak eta haurrak
Aktibitatearen deskribapena:

Bisita gidatu honetan Ordiziako udal-sagastia ezagutuko dugu; bertan biologo baten eskutik, sagar motak, sagarrondoaren bizitza, intsektuek polinizazioan duten garrantzia... ezagutuko ditugu; eta prozesu hauek gure osasunean eta ongizatean duen garrantzia ikasiko dugu. Ondoren, Ordizian garai baten zeuden sagardotegiak ezagutuko ditugu. Bisita amaitzeko, eskuz eginiko sagardoa eta sagar-zukua dastatuko dira. Produktu hauek famili sagardotegi batean egiten dira ekoizpen arduratsu eta jasangarri baten bitartez.

Oharrak

Oinetako eta arropa egokiak eraman. Bisita ia osorik aire librean egiten da

Antolatzaileak

Ordiziako Udala

 
 
#
#
#