Back Saio irekia: Irisgarritasuna eta inklusioa

Saio irekia: Irisgarritasuna eta inklusioa

K bulegoak bosgarren saio irekia aurkezten du: "Irisgarritasuna eta inklusioa sorkuntza prozesu eta proiektu kulturaletan". Hausnarketarako saioa Gipuzkoako kultur arloko pertsona eta kolektiboei zuzenduta dago, irisgarritasuna eta inklusioa praktikara eramateko ditugun zailtasunez eta aukerez jardungo gara elkarrekin. Azaroaren 16an da hitzordua.

Saio irekia: Irisgarritasuna eta inklusioa

K bulegoak bosgarren saio irekia aurkezten du: "Irisgarritasuna eta inklusioa sorkuntza prozesu eta proiektu kulturaletan". Hausnarketarako saio bat da, Gipuzkoako kultur arloko pertsona eta kolektiboei zuzenduta, eta bertan, irisgarritasuna eta inklusioa terminoen gainean ulertzen dugunari buruz eta gure sorkuntza prozesu eta proiektuetan praktikara eramateko ditugun baldintza, zailtasun, desio eta aukerei buruz hitz egingo dugu.

Elkarrizketa ireki bat proposatzen dizuegu. Guk gaia mahaigaineratuko dugu eta parte-hartzaileok kezkak eta beharrak adierazi ahal izango dituzue. Elkarrekin lagungarriak izan daitezkeen ideiak landuko ditugu saioan. Erraztatzailea K bulegoko Enara Garcia izango da.

Saioa online izango da, Zoom plataformaren bidez. Azaroaren 16an, asteartea, egingo da, bi txandatan: 12:00etatik 14:00etara (euskaraz) eta 16:00etatik 18:00etara (gazteleraz).

Edukiera mugatua da. Esteka honetan eman dezakezu izena, zein saio interesatzen zaizun adieraziz.