Back Serrulla

Serrulla

R&B / Rock

Herria
Donostia
Facebook
serrulla001

Iñigo Serrulla 1995ean jaiotako musikari eta konpositore donostiarra da. Hamasei urterekin hartu zuen eskutan bere lehenengo gitarra eta YouTubeko bideoetan ikusitakoa imitatuz eta errepikatuz beharrezko tresnak bereganatu zituen bere musika propioa sortu ahal izateko. Pixkanaka, musika elektronikoarekiko zuen interesak gora egin du, baita musika mota honek dagoeneko ezagunak zituen estiloetan izan ditzakeen aplikazioei buruzko gogoetak ere.

Bere lehenengo lana “1/4 Life.” argitaratu berri du SERRULLAren izenpean eta Airakak editatu du.

Serrullaren musika-proiektuko taldekide dira; Andoni Etxebeste Arriandiaga (bateria), Maria Soriazu (baxua), Sergio Villar (gitarra) eta Antxon Sarasua (teklatuak).