Erakusketa | Euskal Itsas Museoa

LEOPOLDINA ROSA: gaur egungo istorio bat

Euskal Itsas Museoak, gaur goizean, “Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat”, erakusketa aurkeztu du, migrazioen iraganari eta orainari buruko hausnarketa bat. Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak ekoiztutakoa eta bertatik ekarria izan dena. Erakusketa honi izena ematen dion “Leopoldina Rosa” fragataren espedizioa Baionatik abiatu zen, euskal migratzailez beteta, eta Uruguaiko kostaldean hondoratu zen 1842an. Bidaia horrek XIX. mendeko euskal migrazioa eta gaur egun indarrean dauden migrazio-prozesuak aztertzeko balio du. Euskal Itsas Museoaren lehenengo solairuan kokatua dagoen erakusketa migrazioak itsas munduko ikuspegitik aztertu nahi ditu. Honela, erakusketak, herrialde ezberdinetatik Gipuzkoako itsasaldeko herrietara migratu duten zenbait pertsonen testigantzak biltzen ditu: marinelak, arrantzaleak, saregileak eta sukaldari bat.