Ezkioko Museoak,beste ikuspuntu batzuetatik, bere bildumak eskuragarri jartzen ditu, gastronomiaren bidez, bere ondarea esploratzen du. Guztiei museoa dastatzera gonbidatzen die.

Igartubeiti Baserri Museoak “ Dastatu Museoa” ekimena sustatzen du Museoen Nazioarteko Eguna online ospatzeko

Igartubeiti Baserri Museoak bat egingo du ICOMek antolatutako Museoen Nazioarteko Egunarekin, 2020ko maiatzaren 18an, aurtengo leloa “Berdintasunaren aldeko museoak: aniztazuna eta berdinatasuna” da. Igartubeitik, “¡Saborea el Museo!-Dastatu Museoa!” online ekimenaren bitartez bere bilduma eskuragarri jarriko du gastronomia eta ondarea lotuz. Igartubeiti baserrian lokarrien museoa esploratzen dugu denboratik eta espaziotik harantz. Museoaren bilduman arakatzen dugu “Astoa”, artoa lantzeko, zehazki aletzeko erabiltzen zen pieza ezagutzera emanez. Elikagai honek iraultza ekarri zuen ez bakarrik garaiko dietan eta bizitzan. Gaur egun arto irinak egungo sukaldaritzan bidea egin du. Produktu honen bitartez, museotik oso hurbil daogen Ezkioko Argindegi ostatuko sukaldariarekin, Josu Landarekin solasten dugu bideoan. Horrela bildumatik aukeratutako piezen bitartez, iraganeko eta egungo jakintzak uztartzen ditugu...Eta gonbidapena publikoari luzatzen diogu, errezeta berbera beraiek prestatzeko lehiaketa sustatuz eta beraien proposamenak bideoen, argazkien, audioen, sorkuntzen, irudien...bitartez bidaliz. Errezeta proposamenak bidaltzeko epea Maitzak 31ean bukatuko da ¡Dastatu Igartubeiti baserri museoa!