Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Elias Querejeta zine eskola
Gordailua
HI, ZERTAN ARI HAIZ? UPV/EHU. Gipuzkoako Campusa. Donostia / San Sebastián 2021 / 10 / 05-06
Zikloak, programak, ezagutza… KOLDO MITXELENA Kulturunean (KMK) ekoiztua, zure eskura entzun, irakurri, ikusi KULTURA!
Ezagutu konposatzailean urteurrenerako prestatutako kontzertu guztiak.
Ezagutu sortzaile honen bizitza eta lana
Iraganean eta orainean sortu dituzten argazkien biltegi eta erakuslehioa
On line kontsultatu Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumaren katalogoa
Aktibitateak martxan
Joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan, Andorran, Homes de Ferro ibilbide lokala sortu zen Andorrako eta Pirinioetako burdinaren historia testuinguruan kokatzeko xedez
Ezagutu Proiektuaren erakusketa digitala
K bulegoa kultur eremura bideratutako kontsulta eta doako bidelaguntza zerbitzua da. Gipuzkoako pertsona, talde eta entitate amateur zein profesionalei irekita dago.
Proiektuen sorkuntzan eta garapenean suertatzen diren beharrei erantzuteko jaio den zerbitzua da eta, besteak beste, egitasmoen iraunkortasuna eta sektorearen profesionaltasuna sustatzea ditu oinarrizko helburutzat.
K bulegoko lantaldeak kultur proiektuen garapenean bide-laguntza eskaintzen du eta tramiteen kudeaketan laguntzeko informazioa errazten du. Bestalde, sorkuntza eta garapenerako lagungarriak diren euskarriak ere sortzen ditu. Askotariko beharrei erantzuteko informazioa bilatzen eta aztertzen du etengabe.
Bitartekariak dira kultur eragileen artean, baita eragileen eta Administrazioaren artean ere.
Gipuzkoako kultur-ehunaren aberastasuna ikusgarri egiteaz gain, sektorearen lan saretzea, sinergien bilaketa eta erakundeekiko komunikazioa sustatzen ditu.
Informazioa behar baduzu, zalantzaren bat baduzu edo zure proiektuaren garapenean laguntza behar baduzu, bulegora etorri, deitu ala idatz dezakezu.
Ondorengo gaiei buruzko informazioa eman: deialdiak, dirulaguntzak, baliabideak...
Proiektuak sortu eta garatzeko bidelaguntza eskaini. Era berean, profesionaltasuna, sinergien bilaketa eta sektorearen lan-saretzea sustatu.
Gipuzkoako kultur-ehunaren aberastasuna ikusgarri egin.