Izen ematea irekia martxoaren 23tik ekainaren 15ra arte

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2020: Kontaiguzu ondarea! Patrimonio y educación

"Kontaiguzu ondarea! Patrimonio y Educación" goiburuaren azpian Ondarearen Europako Jardunaldiek inoiz baino gehiago, herritarrek gure ingurumenea ezaguraraztera gonbidatzen gaituzte eta gu jaso dugun herentziaz gozatzeko aukera emango digute, hau baita gure nortasunaren oinarria. Baina, ba al dakigu begiratzen? Edo, aurreko belanaudiek egindakoarekin liluratzeko gaitasuna galdu al dugu?

Ondarea hezkuntza baliabide boteretsua da, oraina zalantzan jartzeko eta etorkizuna asmatzeko balio duena; inspiratzailea da. Iraganetik zer erreskatatu dezakezu zure mundua hobeto ulertzeko eta biharkoa proiektatzeko? Zer erakutsi, irakatsi edo transmititu ahal dezakezu? 

Ondarearen Europako Jardunadien bosgarren edizioa jaso duzun ondare baliotsua ezagutarazteko unea eta aukera da. Ezagutzen al dituzu sendatzeko landareak edo antzinako errezetak? Objektuak, oroitzapenak, liburuak eta istoriak gordetzen al dituzu? Erakutsi itzazu! Ezagutzen al dituzu ahaztutako pertsonen edo inguruko istoriak? Kontatu itzazu! 

Nola  parte hartu?

Ikusi aholkuz eta inspirazioz betetako parte hartzeko gida 
 

Nola bidali zure proposamena?

Oso erraza da, jarrian aurkituko duzun formularioa bete ezazu eta Ondarearen festaren parte izango zara!

 

Kontaktua

gipuzkoa.oej@gipuzkoa.eus
 

Nola parte hartu

Ikusi aholkuz eta inspirazioz betetako parte hartzeko gida 

 

Izena eman

Inskripzioa bidaltzerakoan, formulario honen kopia bat jasoko duzu zure posta elektronikoan.

Oharra:  zure inskripzioa bidali eta gero formulario honen kopia jasotzen ez baduzu, korreo bat bidali ezazu gipuzkoa.oej@gipuzkoa.eus helbidera.