18:00

KRIMENAREN PAISAIA + FILMIN AURRESTREINALDIA: LAËTITIA

Astelehena, 19.04.2021 , 18:00
Gaztelera
INFORMAZIO GEHIAGO

Genero poliziakoa eta suspentsea beti egon dira serieekin lotuta, eta azken urteetan, badirudi aldaera bat izan dela: bista ederreko krimenak. Paisaia berezietan, sarritan oso ederretan, egindako ikerketak ilunduta agertzen dira inguruan izandako ekintza izugarrien ondorioz.

Hain bitxia den genero horri buruz eta salmenta-zerrendetan arrakasta handia duten eleberri beltzekin dituen antzekotasunei buruz hitz egingo dute eztabaida-mahai honetara gonbidatutako idazleek.

Mahaiaren ostean, eta Filminen eskutik, Laëtitiaren lehen bi atalak estreinatuko dituzte, Ivan Jablonkaren true crime maisulanean oinarritutako fikziozko telesaila.

Ibon Martín, Mikel Santiago, Noelia Lorenzo Pino

Moderatzailea: Ruth Pérez de Anucita

GONBIDAPENAK LORTU

18:30

ENTZUTEKO SERIEAK

Asteartea, 20.04.2021 , 18:30
Gaztelera
INFORMAZIO GEHIAGO

Formatu berri bat da, irratisail klasikoen oinordekoa, eta mota guztietako publikoak erakartzen ari da. Entzuteko serieek formatu berri bat eskaintzen diete serializatutako fikzioen zaleei, eta plataforma handiak, eskaerari kasu eginez beti, unean uneko aktore arrakastatsuenen ahotsak dituzten lanak ekoizten ari dira.

Horri buruz hitz egiteko, formatu berri horrekin lotutako aditu talde bat elkartu dugu.

Isabel Cadenas Cañón, José A. Pérez Ledo, María Jesús Espinosa

Moderatzailea: Jorge Carrión

GONBIDAPENAK LORTU

18:30

KOLAPSOA HEMEN DAGO JADA?

Asteazkena, 21.04.2021 , 18:30
Gaztelera
INFORMAZIO GEHIAGO

Garai nahasiak bizi ditugu eta, dirudienez, serieak tematuta daude egoera hori islatzeko; izan ere, ekoizpen azkarreko formatua dutenez, aukera ona dute, kasu askotan, gaurkotasuna berehala erakusteko. Hala ere, ispilu fidagarri bat eskaintzen digute edo, besterik gabe, irudi hutsala eta sinplifikatua erakusten digute? Apokalipsi desfile hori biziko dugunaren aurrerapena al da? edo pertsona hunkiberenak atsekabetzeko pentsatutako ariketa distopikoak dira?

Hitzaldiaren aurretik, “El colapso” serieko bi atal proiektatuko dira, STUDIOCANAL enpresaren kolaborazioari esker.

Rosa Belmonte, Sergio Del Molino

Moderatzailea: Laura Fernández

GONBIDAPENA LORTU

18:30

GENEROA SERIEETAN

Osteguna, 22.04.2021 , 18:30
Euskara
INFORMAZIO GEHIAGO

LGTBI komunitateko pertsonaien eta sortzaileen presentzia minoritarioa da oraindik serie eta horien produktuen industriaren barruan. Hala ere, ukaezina da hori aldatzen hasi dela, eta azken denboraldietako estreinaldietan gero eta ohikoagoa da kolektibo horiek ordezkatzen dituzten ahotsak aurkitzea, eta, askotan, serie horiek kritikaren eta publikoaren harrera ona dute.

Lucía Baskaran
Moderatzailea: Gaizka Izagirre

GONBIDAPENA LORTU

18:00

ARRAKASTA BATEN GAKOAK

Ostirala, 23.04.2021 , 18:00
Gaztelera
INFORMAZIO GEHIAGO

Urte gozoak dira ikus-entzunezkoetarako Gipuzkoan. Gure lurraldeko talentua disziplina guztietan nabarmentzen ari da: zuzendaritzan, interpretazioan, gidoi arloan, ekoizpenean … Eta hemen sortutako serie eta filmek arrakasta dute nazioarteko lehen mailako jaialdi eta plataformetan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak omenaldia egin nahi dio sektoreari, Goya, Feroz eta Forqué sarietan lortu dituen azken errekonozimenduen harira.

Ekitaldi honetan protagonistetako batzuk elkartuko dira, eta arrakasta horren arrazoiei buruzko ikuspegia emango digute, bai eta Gipuzkoako eta Euskadiko ikus-entzunezkoen hurbileko etorkizunari buruzko iritzia ere.

Ane Gabarain, Diego San José, Koldo Zuazua

GONBIDAPENA LORTU

19:30

ATRESMEDIA TV: SARE SOZIALAK ETA SERIEAK

Ostirala, 23.04.2021 , 19:30
Gaztelera
INFORMAZIO GEHIAGO

Sare sozialak oinarrizko elementu bihurtu dira, eta eragina dute gure arteko harremanetan, eta, jakina, baita serieak gozatzeko dugun moduan ere.

Sareetan emandako babesari esker, benetako fenomeno sozial bihurtu dira By Ana Milán, Veneno eta Luimelia serieak, besteak beste, eta Crossover-etik harreman hori modu kritikoan aztertzen saiatuko gara, alde onak eta txarrak sakontasunez aztertuz.

GONBIDAPENA LORTU

19:30

TELESAILEN BURUZ-BURUKOA: THE SOPRANOS VS. BREAKING BAD

Larunbata, 24.04.2021 , 19:30
Gaztelera
INFORMAZIO GEHIAGO

Klasizismoa modernitatearen aurrean. Ekialdeko Kostako mafia italiar mitikoa eta Nuevo Mexiko eguzkitsuko metanfetaminaren mafia berria aurrez aurre. Bi pertsonaia ahaztezinak, serie zale guztien oroimenean dauden bi izen: Tony Soprano eta Walter White.

Lau adituk ahalegin guztia egingo dute bakoitzaren hautagaia goraipatzeko, baina publiko subiranoak erabakiko du zein den irabazlea.

Enric Albero, Gaizka Izagirre, Aloña F. Larretxi, Victor M. González
Moderatzailea: Maitena Salinas

GONBIDAPENA LORTU

18:00

URTEKO SERIEA, BERRIZ?

Larunbata, 24.04.2021 , 18:00
Gaztelera
INFORMAZIO GEHIAGO

Esaldia maiz errepikatzen da: astero “urteko seriea” estreinatzen da. Baina, benetakoa al da edo publizistek eta komunikabideek sektorearen ekoizpen zabalaren artean estreinaldi bat nabarmentzeko sortutako maniobra?

Galdera horri erantzuteko, serie-kritikari talde bat izango dugu gure artean eta, aldi berean, urteko seriea izateko aukera duten hautagaiak aurkeztuko dizkigute.

Aloña F. Larretxi, Enric Albero, Victor M. González

GONBIDAPENA LORTU