DANTZAN IKASI: "Sorkuntzaren bideak, Argiaren Martin Zalakain", en Beasain el 26 de noviembre, y el 10 y 12 de diciembre

Hiru atalez osatutako formazio saioa prestatu dugu urtea amaitu aurrerako; pandemiaren zulo beltzaren ostean Argiak 2017an estreinatu zuen Martin Zalakain ikuskizuna berriz ikusgai izango da Beasainen abenduaren 12an; eta horren aitzakian, ikuskizunarekin berarekin borobilduko diren aurretiko bi saio teorikoak zein praktikoak prestatu ditugu.

Foto de 
 DANTZAN IKASI: "Sorkuntzaren bideak, Argiaren Martin Zalakain", en Beasain el 26 de noviembre, y el 10 y 12 de diciembre

 

Ikastaroa eta ikuskizuna: Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain

I- Hitzaldia: Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain

  • Hizlariak: Juan Antonio Urbeltz, Iñaki Arregi eta Mikel Urbeltz / Argia euskal dantzari taldea
  • Data: 2021eko azaroaren 26an, ostirala
  • Ordutegia: 19:00-21:00 
  • Lekua: Beasain, Igartza Jauregia

II- Mintegia: Dantza soltea askatzeko ahalegin bat

  • Gidariak: Oier Araolaza eta Josu Garate / Argia eta Kezka dantzari taldeak
  • Data: 2021eko abenduaren 10ean, ostirala
  • Ordutegia: 19:00-21:00 
  • Lekua: Besaingo Antzizar Kiroldegia (Igartza Oleta, 3)

III- Ikuskizuna: Argiaren Martin Zalakain

  • Data: 2021eko abenduaren 12an, igandea
  • Ordutegia: 19:00etan
  • Lekua: Besaingo Antzizar Kiroldegia (Igartza Oleta, 3)

 

Prezioa: 15 € (ikuskizunerako sarrera barne)
Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen

Lehen saioak, hitzaldi formatuan, Martin Zalakain ikuskizunaren atzean dagoen proposamena, lanketa eta helburuak ekarriko dizkigu Igartzako Jauregira Argia taldeko Juan Antonio Urbeltz, Iñaki Arregi eta Mikel Urbeltzen eskutik. Tradizioa eta sorkuntzarekin Argiak lan-egiteko duen modua aurkeztu ondoren, bigarren saioan horren aplikazio praktiko bat ikusteko aukera izango da, hain zuzen ikuskizuneko pasarteetako baten bidez, Arkaleko tabernan gertatzen den dantza solteko festaren bidez. Hirugarren atalean aurreko saioetan garatutako ideiak ikuskizunean bertan nola gorpuzten diren ikusteko aukera izango da.

Martin Zalakain kanpotik barrura, Arrasate 2020. Argazkia: Ekaitz Zillarmendi

 

I- Hitzaldia: Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain

  • Hizlariak: Juan Antonio Urbeltz, Iñaki Arregi eta Mikel Urbeltz /  Argia euskal dantzari taldea
  • Data: 2021eko azaroaren 26an, ostirala
  • Ordutegia: 19:00-21:00 
  • Lekua: Beasain, Igartza Jauregia

 

Nola uztartzen dira tradizioa eta sorkuntza? Tradizioak ba al du sortzeko ahalmenik? Zeintzuk dira sorkuntza prozesu horren gakoak? Galdera horien inguruko gogoeta egin nahian Argia dantzari taldeko Juan Antonio Urbeltzek, Mikel Urbeltzek eta Iñaki Arregik euskal dantza, tradizioa eta sorkuntzaren inguruko gogoeta saioa egingo dute, Argia dantzari taldearen baitan mende erdi luzez egindako ikerketa, lanketa eta sorkuntza ibilbidea azalduko dizkigute. Haiek egindako hausnarketetatik abiatuta, sorkuntza prozesuetako esperientziak eta estrategiak elkarbanatuko dituzte. Hiru hankadun mahai honetan sorkuntza, dantza eta musika uztartuko dira, besteak beste. Juan Antonio Urbeltzek Argiaren ibilbidean oinarrizko izan diren heldulekuen eta helburuen berri emango digu; Iñaki Arregik sorkuntza eta proposamen koreografikoez arituko zaigu, eta Mikel Urbeltzek, berriz, haren ama Marian Arregik jorratutako bideari jarraiki, musikari eta errepertorioari dagokionez landutako ereduak gerturatuko dizkigu.

Argia euskal dantzari taldea

Juan Antonio Urbeltz (1940) eta Marian Arregi (1944-2018) Goizaldin aritu ondoren 1965. urtean sartu ziren Argia taldean. Landa-lan sakonaren ondorioz hamaika dantza eta melodia bildu dituzte, Euskal Herriko folklore-dialektoei eskainitako programa monografikoak eszenaratuz, eta bildutako material eta ezagutza oinarritutako dantza ikuskizun gogoangarriak prestatuz. Euskal kultur tradizionalaren transmisiora begira jantziak, instrumentuak, forma orkestralak eta koreografiak jorratu dituzte. berreskuratzen aritu da. 1978an Euskadiko Kutxak editatutako Dantzak liburuaz gain beste hainbat liburu idatzi ditu eta hamaika hitzaldi, irrati-programa, egunkarietako artikulu, disko-edizio eta abarretan ere jardun du.

Jardun-eredu bera mantendu dute gaur arte: dantzaren eta haren sinbologiaren sakoneko ikerketa, eta horien gaineko proposamen eszenikoak egitea. Beti ere, Euskal Herri osoko taldeekin elkarlanean. Ibilbide luze horretan egin dituzte ondorengo ikuskizunak: Irradaka (1987), Zortziko (1988), Alakiketan (1992), Kondharian (1997), Pas de Basque (2003), Axeri Boda (2008), Axuri Beltza (2009), Aunitz Urtez (2011), eta Besta Berri (2012). Argia dantzari taldeko dantzari, musikari, jantzigile eta dantza-maisu lan-talde zabalako kide diren Iñaki Arregi (1956) eta Mikel Urbeltz (1969) arituko dira Juan Antonio Urbeltzekin batera beraien eskarmentua eta gogoetak partekatzen. 

II- Mintegia: Dantza soltea askatzeko ahalegin bat

  • Gidariak: Oier Araolaza eta Josu Garate / Argia eta Kezka
  • Data: 2021eko abenduaren 10a, ostirala
  • Ordutegia: 19:00-21:00 
  • Lekua: Besaingo Antzizar Kiroldegia (Igartza Oleta, 3)

Dantza-soltea eszenaratzeko ez-ohiko bidea jorratu da Martin Zalakain ikuskizunean eta ahalegin horren oinarriak eta aplikazio praktikoak azalduko dira saio honetan.  Proposatzen den eredua hobeto ulertzeko testu inguruaz sarrera egingo zaio saioari, dokumentazio historikoak utzi dizkigun testuetatik abiatuta gaur egungo dantzakerara iritsi arte. Ondoren, hitzak mugimendu bihurtzen ahaleginduko gara, musikatik bertatik eta erritmotik, ezinbestean, abiatzen den dantza proposatuz. Dantza-solte eredua berrikusteko ahalegina Juan Antonio Urbeltzek diseinatu eta musikalki Mikel Urbeltzek apailatutakoa da. Mintegi honetan Josu Garate (1975) eta Oier Araolaza (1972) arduratu dira horren aplikazio praktikoa gidatzeaz. Martin Zalakain kanpotik barrura, Arrasate 2020. Argazkia: Ekaitz Zillarmendi

 

III- Ikuskizuna: Argiaren Martin Zalakain

  • Data: 2021eko abenduaren 12a, igandea
  • Ordutegia: 19:00etan
  • Lekua: Besaingo Antzizar Kiroldegia (Igartza Oleta, 3)

Pio Barojaren Zalakain abenturazalea klasikoa baliatu du Juan Antonio Urbeltzek bere ikuskizun berriaren argumentua harilkatzeko. Narrazio dramatikoa duen dantza ikuskizuna da, eta antzerkiaren alderdia lantzeko Artedrama konpainiarekin elkarlanean ari dira Argiako dantzariak. Ildo horretan, Josu Camara aktoreak jokatuko du Pio Barojaren papera, eta zuzeneko narrazioa egingo du, donostiar idazle ezagunaren rolean. Harkaitz Cano idazleak egokitu ditu Barojaren eleberriko hainbat pasarte eta gertaera. Hirugarren Karlistadan kokatuta dago kontakizuna, eta haren baitan sortutako gatazkak eta gertaerak irudikatuko dituzte dantzariek.

80 dantzari eta musikari

Ohikoa duen moduan, Euskal Herri osoko dantzariak bildu ditu Argiak ikuskizun honetan. Hala, ondorengo taldeetako dantzariak ari dira prestatzen ikuskizuna Iñaki Arregi, Jexux Larrea eta Fernando Aristizabal dantza-maisuen gidaritzapean: Argia (Donostia), Duguna (Iruñea), Maritzuli (Biarritz), Elai-Alai (Portugalete), Kezka (Eibar), Haritz (Elgoibar), Gure-kai (Deba), eta Arkaitz (Añorga).

Zalakain abenturazalea eleberrian gertatzen den moduan, Martin Zalakainen eta Kattalin Ohandoren maitasun istorioaren harian egituratzen da ikuskizuna. Mikel Urbeltz eta Marian Arregi arduratu dira musika-konposizio eta konponketa guztiak egiteaz; Argiako musikariekin batera ariko dira Ezpelurreko gaiteroak, Dugunako musikariak, eta Plectro soka-taldea. Jantzigintza-lanetan Amaia Bueno ari da.

Ikastaroa eta ikuskizuna: Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain

Informazioa: Dantzan Ikasi