Atrás

SORTUTAKOAK: "Iruinkokoa" eta "Herrixa Dantzan" dira Sortutakoak Tradizionalerako hautatuak

SORTUTAKOAK: "Iruinkokoa" eta "Herrixa Dantzan" dira Sortutakoak Tradizionalerako hautatuak

Iruñeko hainbat eragilek aurten plazaratu duten Iruinkokoa osatzeko proiektua eta plazako dantzaldietan eta irakaskuntzan urte asko daramatzan Patxi Monterok aurkeztutako Euskal herriko plazetarako dantza berriak sorta dira Sortutakoak Tradizionalaren zortzigarren deialdian hautatutako proiektuak.

Foto de SORTUTAKOAK:

Iruñeko hainbat eragilek aurten plazaratu duten Iruinkokoa osatzeko proiektua eta plazako dantzaldietan eta irakaskuntzan urte asko daramatzan Patxi Monterok aurkeztutako Euskal herriko plazetarako dantza berriak sorta dira Sortutakoak Tradizionalaren zortzigarren deialdian hautatutako proiektuak. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza tradizionalaren alorrean sorkuntza sustatzeko eskaintzen dituen diru-laguntzak jasoko dituzte bi proiektu hauek. Proiektu bakoitzak 2.000€ jasoko ditu, 2020an zehar bere proiektuak garatzeko laguntza gisa. Maite Irizar (Oñatz), Jexux Larrea (Ikerfolk), eta Izaskun Salazar (Aurtzaka, Beasain) euskal dantza tradizionalaren alorreko adituek osatutako epaimahaiak hautatu ditu Iruinkokoa eta Herrixa Dantzan-en proiektuak Sortutakoak Tradizionala zortzigarren deialdi honetarako.