SORTUTAKOAK: Sortutakoak 15eko lau proiektuak aukeratuta
Sortutakoak 15eko epaimahaiak, aukeratu ditu programaren barruan lagunduko diren lau proiektuak, aurkeztu ziren 23 lanen artean.
- 242
Sortutakoak Tradizionala 8 ebatzita, Sortutakoak 15eko epaimahaiak, Bertha Bermudez, Oskia Ugarte eta Carmen Larrazek osatutakoak, aukeratu ditu programaren barruan lagunduko diren lau proiektuak, aurkeztu ziren 23 lanen artean. Honako hauek dira:
- Hiru, Myriam Perez
- Mientras llueva, Altraste Danza
- Cómo puede...?, Melissa Rivadeneira
- Itzuli, gero galdu, Nerea Gurutxaga
Proiektu bakoitzak 3.500€ko laguntza jasoko du, Gipuzkoako Dantzagunean egingo duten egonaldian laguntzeko. Orotara, 2019an Gipuzkoako Dantzaguneak 21.000€ bideratu ditu Sortutakoak programaren bidez dantzako sorkuntza-prozesuak laguntzeko.