Atrás

Ikus-entzunezko edukien sorkuntza

 

Ikus-entzunezko edukien sorkuntza

Euskera

EUSKARAZKO IKUS-ENTZUNEZKO PRODUKTUEN HARRERA APALA DELA AZALERATU DU IKERKETAK, GIPUZKOAKO ESKUALDEEN ARTEAN ALDE NABARIAK IDENTIFIKA DAITEZKEEN ARREN

Zer-nolako ezagutza daukate ikus-entzunezko edukiak sortu ahal izateko? Zer-nolako ezagutza dute argazkiarekin ala argazki eta testuarekin lan egiterakoan?

$azpititulua.getData()

Ikasleen %31,5ek kamera bat erabiltzen dakite, ordenagailuan bideo bat edita dezakete eta irudien bitartez istorio bat kontatzeko ere gai dira. Ikasleen %20,9k, ezagutza berezirik ez duten arren, sakelako telefonoaren bidez bideoak eta irudiak graba ditzakete. Bideoa automatikoki muntatzen duten aplikazioak ere erabiltzen dituzte. Ikasleen %19,3k, berriz, kamera erabiltzen jakiteaz gain, bideo bat edita dezakete. Aitzitik, ikasleen %24,3k ez dute ikus-entzunezko edukiak sortzeko adina ezagutzarik.

Ikasle gehienek (%71,7), bada, ikus-entzunezko edukiak -apalagoak edo konplexuagoaksortzeko ahalmena dute. Ez dakiten edo erantzuten ez duten ikasleen portzentajea %4,1 da. Kamera bat erabiltzen jakiteaz gain, ordenagailu batean bideoak editatu eta irudien bitartez istorioak kontatzeko gai diren ikasleak ere nagusi dira eskualde guztietan. Bereziki, Donostialdean. Bertan, portzentajea %35,5era igotzen baita. Beraz, ez da harritzekoa ikus-entzunezko edukiak sortzeko ezagutza nahikorik ez duten ikasleen portzentajerik txikiena (%19,6) bertan ematea. Debagoienean, aldiz, kamera erabiltzen, bideoak editatzen eta irudien bidez istorioak kontatzen dakitenen portzentajea %33,7 da. Donostialdekoa eta gero, emaitzarik onena da. Nolanahi ere, ikusentzunezko edukiak sortzeko adina ezagutza ez duten ikasleak %30,3ra iristen dira eskualde horretan.

Alegia, batezbestekotik sei puntu gora daude. Ezagutza berezirik izan gabe sakelako telefonoaren bitartez bideoak eta irudiak grabatzen dituztenen portzentajerik txikiena (%14,8) ere Debagoienean ematen da. Goierrin, bere aldetik, kamera erabiltzen jakiteaz gain, ordenagailuan bideo bat editatzeko gai ere diren ikasleak %22,3 dira. Eskualde guztien arteko kopururik altuena.

Euskal Herriko Unibertsitateko IMG/MAC taldearen ikerketak nerabe gipuzkoarrek sortu eta kontsumitzen dituzten ikus-entzunezko edukiak ditu ardatz. Eskualdekako diagnostiko sakon honetan hamabi eta hamasei urte arteko gazteen joera eta ohiturak izan dira aztergai, euskarak jokatzen duen paperari arreta berezia eskainiz. Analisiaren lagina 60 ikastetxek osatu dute, banaketa geografikoa eta hezkuntza maila (DBHko lau ikasketa mailak) aintzat hartuta. Orotara, 2.426 inkesta egin dira B eta D ereduetako 120 talderen artean. Ikerketa kuantitatiboan lortutako emaitzak berretsi dituzte lau eskualdetan antolatutako focus group edo eztabaida-taldeek.

Ondoren, ikerketaren beste atalak kontsultatzeko linkak aurkituko dituzu:

AISIALDIA ETA IKUS-ENTZUNEZKO EDUKIEN KONTSUMOA

IKUS-ENTZUNEZKO EDUKIEN KONTSUMOA

EDUKIAK KOMUNIKATZEA, PARTEKATZEA ETA IRUZKINTZEA

HEZKUNTZA EZ OFIZIALA: EUSKARAZKO INFORMAZIO ITURRIEN KONTSUMOA ETA SORKUNTZA

EZTABAIDA TALDEAK