Saltar al contenido
Abrir menú ES
Buscar
Atrás

Nerabeen kontsumo eta sorkuntza ohiturak aztertu ditu EHUk euskarazko ikus-entzunezkoen esparruan

Euskera

Euskarazko ikus-entzunezko produktuen harrera apala dela azaleratu du ikerketak, Gipuzkoako eskualdeen artean alde nabariak identifika daitezkeen arren

Euskal Herriko Unibertsitateko IMG/MAC taldearen ikerketak nerabe gipuzkoarrek sortu eta kontsumitzen dituzten ikus-entzunezko edukiak ditu ardatz. Eskualdekako diagnostiko sakon honetan hamabi eta hamasei urte arteko gazteen joera eta ohiturak izan dira aztergai, euskarak jokatzen duen paperari arreta berezia eskainiz. Analisiaren lagina 60 ikastetxek osatu dute, banaketa geografikoa eta hezkuntza maila (DBHko lau ikasketa mailak) aintzat hartuta. Orotara, 2.426 inkesta egin dira B eta D ereduetako 120 talderen artean. Ikerketa kuantitatiboan lortutako emaitzak berretsi dituzte lau eskualdetan antolatutako focus group edo eztabaida-taldeek.

$azpititulua.getData()

Gipuzkoako nerabe euskaldunak: ikus-entzunezko edukien kontsumoa eta sorkuntza ikerlanak, lurraldearen erradiografia zehatza eskaintzeaz gain, adin tarte eta esparru horietan gailentzen diren joera nagusiak identifikatzea ahalbidetu du. Izan ere, teknologia berriek gailuen eta kontsumo zein sorkuntza ohituren aldaketa esanguratsuak eragin dituzte gazteen artean. Halaber, euskarak kontsumo ohitura berri horietan duen presentzia ere aztertu da.

Nerabeek kultur produktuetara iritsi eta ingurukoekin harremanak saretzeko darabilten gailu nagusia smartphone edo sakelako telefonoa da. Gainera, ikus-entzunezko edukiak sortzeko ezinbesteko tresna bilakatu da. Ondorioz, banakako kontsumoa nagusitzen doa sare sozialetan –WhatsApp eta Instagramen, gehienbat– eta Youtuben. Telebista tradizionala, smart telebista leku gehiago bereganatuz doan heinean, familiaren esparrura mugatzen da.

Ikerketak Interneteko edukien kontsumo altua islatzen duen arren, ikus-entzunezko produktuak sortzeko ohitura urria dute Gipuzkoako nerabeek. Sortzaile baino gehiago, beraz, kontsumitzaile lirateke.

Ikus-entzunezkoen kontsumo eta sormenari dagokionez, gaztelania nagusi da alde handiz. Joera hori, orokorrean, adinean gora egin ahala nabarmenduz doa. Hau da, zenbat eta helduago, euskaraz eduki gutxiago ikusten dituzte nerabeek. Sare sozialetan eta Interneten partekatzen dituzten materialen kasuan ere antzeko emaitzak jaso dira.

Analisiak, ordea, Gipuzkoako gazteen artean euskarazko ikus-entzunezkoen paradigma arrakastatsu bat identifikatu du: Go!azen telesaila. Harrerarik onena duen ETB1eko saioa izanik, nerabeen %43k ikusten dute, eta bere ikusleriaren gehiengoa neskak dira. Telesailaren eragina sare sozialetara eta WhatsApp plataformara ere hedatzen da, hizketagai gogokoenen artean kokatzen baita.

Nerabeen oniritzia lortzen duten euskarazko ikus-entzunezko produktuak badira ere, Gipuzkoako eskualdeen artean arrakala sakona dagoela egiaztatu da eduki horien kontsumo, sorkuntza eta partekatzean. Finean, euskara oinarri hartuta, bi eremu geografiko arras ezberdin bereizten dira. Alde batetik, hizkuntzarekiko afektibitate handiagoa duten eskualdeak daude: Tolosaldea, Goierri, Urola Kosta, Debagoiena eta Debabarrena. Eta, bestetik, euskararekiko jarrera apalagoa dutenak: Donostialdea eta Oarso-Behe Bidasoa.

Eremu geografikoarekin batera, genero-ezberdintasun nabariak ere aurkitu dira ikus-entzunezko edukien kontsumo eta sorkuntzan. Hortaz, neskek eta mutilek jarrera desberdinak hartzen dituzte pelikulak, saioak edota Youtubeko tutorialak ikusteko, bideoak sortu eta partekatzeko zein gailu elektronikoak erabiltzeko orduan.

Aurreko guztia kontuan izanda, smartphone sakelako telefonoa ardatz harturik, nerabe euskaldunei zuzendutako ikus-entzunezko edukiek multipantaila eta transmedia behar dute izan. Eta, orobat, euskararen kontsumo eta sorkuntza sustatze aldera, aipatu bi eremu geografikoko gazteen gustuak aintzat hartu eta hauek erakarri beharko lituzkete.

Ondoren, ikerketaren beste atalak kontsultatzeko linkak aurkituko dituzu:

AISIALDIA ETA IKUS-ENTZUNEZKO EDUKIEN KONTSUMOA

IKUS-ENTZUNEZKO EDUKIEN KONTSUMOA

EDUKIAK KOMUNIKATZEA, PARTEKATZEA ETA IRUZKINTZEA

IKUS-ENTZUNEZKO EDUKIEN SORKUNTZA

HEZKUNTZA EZ OFIZIALA: EUSKARAZKO INFORMAZIO ITURRIEN KONTSUMOA ETA SORKUNTZA

EZTABAIDA TALDEAK

Contenidos con Temática Euskera .

CONTENIDO RELACIONADO

Hi Gazte! Lehiaketaren sari banaketa

Hamabi hilabetez lurraldeko sei ikastetxetako 300 bat ikaslek formazioa jaso dute ikus-entzunezkoen sorkuntzan, gero beren lanak sortu, ekoiztu eta sareratu ahal izateko.

Saber más

Abre sus puertas 2deo

Tabakaleran kokatzen den euskarazko ikus-entzunezkoen laborategiak eta Etorkizuna Eraikiz ekimenak aurreikusten dituen sei erreferentziazko zentroetako bat ireki da.

Saber más

Congreso Etorkizuna Eraikiz
Tabakalera. 19/10/2017

Egun bat gogoeta egiteko, esperientziak partekatzeko, besteengandik ikasteko, elkar ikusteko, prozesuak aztertzeko eta aberasteko, egitasmoak ezagutzeko... Azken finean, egitasmo guztiek dute aurrera egiten jarraitzeko egun bat.

Saber más

Tendencias audiovisuales británicas

Garazi Goia, experta en estrategia audiovisual y con amplia experiencia en el mercado televisivo anglosajón, ha hablado sobre las tendencias de los contenidos audiovisuales británicos y las oportunidades de los producidos en euskera.

Saber más

¿Qué oportunidades tienen los contenidos producidos en euskera?

Telebista publikoak ikus-entzunezkoen aro digitalean: zein erronken aurrean aurkitzen dira?

Elena Puigrefagut Europako telebista publikoen elkarteko (EBU) teknologia eta berrikuntza arduraduna da. Telebista publikoak ikus-entzunezkoen aro digitalean: zein erronken aurrean aurkitzen diren eta horrek edukien sorkuntzan nola eragiten dien.

Saber más

JarriON, euskarazko ikus-entzunezkoen chromecast-a.

Luistxo Fernandezek JarriON euskarazko ikus-entzunezkoen chromecast-a aurkeztu du. JarriON

Saber más

Gipuzkoako nerabeen ikus-entzunezko kontsumo ohiturak

Ainhoa Fernandez de Arroyabe EHUko ikerlariak Gipuzkoako nerabeen (12-16) ikus-entzunezko kontsumo ohiturei buruz egindako azterketen emaitzak azaldu ditu.

Saber más

Nerabe-istorioekin nola asmatu?

Ingvill Marie Nyborg ekoizle norvegiarra, Skam telesail entzutetsuaren sortzailea eta haren aurrekaria izan zen Mia telesail arrakastatsuaren ekoizlea