2021eko Anton Abbadia sarirako hautagaiak aurkezteko epea, zabalik

Euskararen erabilera sustatzeko alorrean nabarmendutako pertsona edo erakundeei ematen die saria Gipuzkoako Foru Aldundiak eta hautagaiak aurkezteko epea 2021eko urriaren 22an bukatuko da.

Foto de 
 2021eko Anton Abbadia sarirako hautagaiak aurkezteko epea, zabalik

Anton Abbadia saria banatzen den 22. aldia izango da aurtengoa. Urtez urte, euskararen erabilera babestu, sustatu edo hedatzeko lanetan aritu diren hainbat pertsona eta erakunde saritu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Saria jasotzeko hautagaiak aurkeztu ahal izateko gutxienez bi erakunde edo elkartek batera egin behar dute eskaera eta hautagai bakarra babestu eta aurkeztu behar dute. Horretarako epea 2021eko urriaren 22an bukatuko da. Sari banaketa ekitaldia 2021eko abenduaren 1ean izango da.

Albiste honen bukaeran daude Anton Abadia saria arautzen duten oinarriak eta hautagaiak aurkezteko eredua.

Aurreko sarituak