Euskararen erabilera sustatzeko 2021eko dirulaguntza deialdia, argitaratuta

Lau lerro izango dira aurtengo deialdian eta eskaerak aurkezteko epea martxoaren 18tik apirilaren 19ra artekoa izango da. Guztira 962.218 euro bideratuko dira dirulaguntzetan eta Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak kudeatuko ditu.

Foto de 
 Euskararen erabilera sustatzeko 2021eko dirulaguntza deialdia, argitaratuta

Euskararen erabilera sustatzeko 2021eko dirulaguntza deialdia eta oinarriak argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2021eko martxoaren 17an. Aurtengo deialdian lau lerro jasoko dira eta 962.218 euro bideratuko dira lerro horietara. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 18tik apirilaren 19ra izango da eta, ohi bezala, eskaerak egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dira. Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak kudeatuko ditu dirulaguntzak.

  • Euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak (elkarteak)
  • Euskararen erabilera soziala normalizatzeko tokiko planak (udalak)
  • Itzulpen praktikak egiteko bekak
  • Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz sortu eta hedatzeko proiektuak (IKT eragileak)

Horrez gain, gogoan izan behar da herri edo eskualde mailako euskarazko hedabideentzako dirulaguntza deialdia (2019-2021) dagoela indarrean. 

2020ko hainbat datu. Euskara sustatzeko helburuarekin Aldundiak urtez urte bideratzen ditu dirulaguntzak eta, iaz, esaterako, emaitzak honakoak izan ziren:

  • Euskara sustatzeko proiektu eta jardueretan 40 programa onartu ziren eta, batez beste, 10.486 euro jaso zituzten.
  • Euskararen erabilera soziala normalizatzeko tokiko planei dagokionez, 71 udalek jaso zuten laguntza eta, batez beste, 4.577 euro jaso zituzten.
  • IKTak erabiliaz edukiak euskaraz hedatzeko proiektuen kasuan, 36 proiektuk jaso zituzten laguntzak eta, batez beste, 5.895 eurokoak izan ziren laguntza horiek.