Hizkuntza aukeratu, zerbitzu bikaina hartu

Ogasunarekin dituzten harremanetan euskarazko zerbitzua aukeratzeko kanpaina abiatu du Ogasunak. Helburua 2023rako 100.000 herritarrek euskarazko harremanak aukeratuta izatea da.

Foto de 
 Hizkuntza aukeratu, zerbitzu bikaina hartu

Martxan da aurtengo errenta aitorpen kanpaina eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hilabete horiek baliatu nahi ditu herritarrei gogorarazteko Ogasunarekin harremanak euskaraz eska ditzaketela. Dagoeneko 80.000 gipuzkoar baino gehiago dira Ogasunarekin dituzten harremanetarako euskara aukeratu dutenak eta helburua 2023rako 100.000 herritar izatera iristea da. 

Euskararen aldeko hautu hori bideratzeko hiru bide daude:

- Gipuzkoatarian: Foru Ogasunarekiko harremanak euskaraz egin nahi dituztela adierazita.
- Ogasuneko bulegoetan edo Aldundiko erregistro zentralean: 030 eredua aurkeztuta.
- Errenta kanpainan: autolikidazio proposamenaren bidez, errenta mekanizatuko bulegoan, Zergabidean edo gestorietan.

Ogasuna prestatuta dago herritarren beharrei erantzuna euskaraz emateko eta, beraz, herritarrak animatzen ditu euskara aukera dezaten Ogasunarekiko komunikazio hizkuntza modura. Horretarako, gipuzkoarrak sentsibilizatu eta animatzeko, Ogasunak "Euskara aukeratu, zerbitzu bikaina hartu" ekimena jarri du martxan.