Irekita dago Anton Abbadia sarirako hautagaiak aurkezteko epea

Euskararen erabilera sustatzeko alorrean nabarmendutako pertsona edo erakundeei ematen die saria Gipuzkoako Foru Aldundiak eta hautagaiak aurkezteko epea 2020ko irailaren 17an bukatuko da.

Foto de 
 Irekita dago Anton Abbadia sarirako hautagaiak aurkezteko epea

Anton Abbadia saria banatzen den 21. aldia izango da aurtengoa. Urtez urte, euskararen erabilera babestu, sustatu edo hedatzeko lanetan aritu diren hainbat pertsona eta erakunde saritu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Saria jasotzeko hautagaiak aurkeztu daitezke, gutxienez bi erakunde edo elkartek batera hautagai bakarra babestu eta aurkezten badute. Horretarako epea 2020ko irailaren 17an bukatuko da. Sari banaketa ekitaldia 2020ko abenduaren 2an izango da.

Albiste honen bukaeran daude Anton Abbadia saria arautzen duten oinarriak eta hautagaiak aurkezteko eredua.

Orain arte saritutakoak