Udaltop, maiatzaren 14an eta online
COVID-19aren pandemiaren ondorioz Udaltop maiatzaren 14ko goizera mugatu behar izan dute antolatzaileek. Saioa online jarraitu ahal izango den arren, izena eman beharko da aurrez. Arlo sozioekonomikoa izango da aurtengoan hizpide.
- 256
COVID-19ak sortutako osasun larrialdia dela eta, erabat aldatu behar izan dute antolatzaileek 2020ko Udaltop (Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketak). Hasiera batean, ohi bezala, bi eguneko egitaraua antolatuta bazegoen ere, goitik behera moldatu behar izan dute guztia eta maiatzaren 14ko goizera mugatu behar izan dute jardunaldia. Formatua ere aldatu egingo da eta online emango dira hitzaldiak. Hala ere, aurrez eman beharko da izena eta doakoa izango da. izena hemen eman ahal izango da, apirilaren 24tik aurrera.
Aurtengo edizioan landuko den gaia eremu sozioekonomikoa euskalduntzea izango da, Ireki leiho bat lan munduari izenburupean. Antolamendutik adierazi dutenez, "gure asmoa eremu sozioekonomikoari atea parez pare zabaltzen bazen, leihoa baino ez diogu zabalduko. Eta, jakina, leihoetako sarrera ateetakoa baino mugatuagoa da. Eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko gakoak eman nahi genituen, eta planteamendu berrian lan mundua euskalduntzeko beharraz ariko gara modu filosofikoago batean":
Egitaraua: (10:00-13:00)
10:00 |
Ongi etorria |
Pilar Kaltzada |
10:05 |
Apustu baterako arrazoibideak eta ohar batzuk |
Jon Sarasua |
10:40 |
Ohar batzuk apustu baterako |
Leire Cancio |
10:55 |
Atsedena |
|
11:00 |
Mahai ingurua: Euskara eremu sozioekonomikoan: egingo dugu apustu? Zer eta nola egin beharko genuke? |
Bingen Zupiria – Eusko Jaurlaritza |
12:15 |
Etxealdi garaiko zenbait ekimen interesgarri |
Aritz Martinez – Alea |
12:30 |
Kultur jarduera |
Antolamendu batzordea.
Antolamendu batzordean euskara presente dagoen lurralde guztietako ordezkaritza instituzionalak parte hartu du: Euskal Hirigune Elkargoak; Nafarroako Gobernuak; Eusko Jaurlaritzak; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek; eta, Lasarte-Oriako Udalak.