Atrás BALBEA, nabigatzea da garrantzitsua, bizitzea ez.

El nombre del proyecto : BALBEA, nabigatzea da garrantzitsua, bizitzea ez.

Promotor : ATX TEATROA (Iñaki Ziarrusta)

Telefono
657 712 844
Contacto
Naia Muñoz Murua

Áreas artísticas que trabaja:

Teatro

Materias escolares con las que tiene relación:

Euskara
Tecnología
Ética
Que valores promueve
Giza-harremanak, Nortasuna, Ausnarketa, Enpatia, Heriotza
A qué nivel de educación o edad se apunta:
DBH3-DBH4
Cuántos estudiantes pueden participar en un evento:
Precio por cada evento:

1.200€ + BEZ %10

Descripción de la actividad:

BALBEA ikuskizunaren emanaldia (45 minutu) eta ondoren hausnarketa-eztabaida saioa (40 minutu).

Condiciones y recursos necesarios para realizar la actividad:

Konpainiak areto ez konbentzionaletan ikuskizuna eszenaratu ahal izateko material tekniko guztia dauka.
Eskolaren kontura:

  • Espazio diafanoa altzari gabekoa , hala nola gimnasioa edo klase handia. Espazioa: Neurriak: 4m zabal / 3m sakon / 2,5m altu, Erabateko iluntasuna.
  • Argi indarra, entxufe arrunt bat 220v/16A dituena.
  • Karga-deskargarako erreztasunak

Konpainiaren kontura:

  • Soinu-ekipoa
  • Argiztapen-ekipoa
  • Kutxa beltza
  • Muntaia eta desmuntaia (Muntaia 3 ordu - desmuntaia ordu 1)

Herriko antzokia prest egonez gero posible izango litzateke antzezpena   antzokian bertan egitea.
 

Informe de actividades:

Jardueraren alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena BALBEAren argumentua:

Gregorio aulki gurpildun batean iltzatuta bizi da. Bere bizitzaren azken egun horietan delirio eta errealitatearen artean borrokan dabil. Haserre dago, suminduta, badakielako hilko dela eta berarekin bizitza ez da samurra izan, eta oraindik baditu gauza asko egin nahi dituenak, eta oraindik baditu gauza asko esan nahi dituenak.... Baina ez dauka denbora gehiagorik... amaitzear dago.

Bere burua prestatu nahi du jokaera horrekin ez hiltzeko, Heriotza datorrenean bere kontu guztiak konponduta ikusi nahi ditu. Sekula ez dugu jakingo, dagoeneko hilda dagoen edo ez, edota agertzen diren bestelako pertsonaiak egitan existitzen diren edo ez.... Horren lainoak dira-eta gure azken eguna....

BALBEAren aurrekariak:

Zenbat bider ikusi dugu lagun bat edo senidea, harro egoteko moduko bizitza izan duean eta hala ere, hiltzeko zorian dagoelarik, bere izaera lainotu, ilundu eta azkenean, mundu hau haserre bizian abandonatu duena. Arrazoiak milaka izan daitezke, egoerak ere anitz.... Ez gaituzte azken momentu horretarako prestatzen, baina aktoreok suerte ikaragarria daukagu; gertau baino lehen antzeztu dezakegulako.

BALBEAren sinopsia:

Egunen batean, momentu bat ailegatzen da non bizitza amaitzen den. Baina prest al gaude hiltzeko? Ez edozein modutan, ez. Duintasunez hiltzeko, egin dugun bizitzarekin konforme, bizitzaren arintasunez kontziente. Hementxe dugu Gregorio, buru eta gorputz ahalmenak gainbehera, bere egunerokotasuna delirio eta errealitatearen artean bizitzen... Munduak ez dio poztasun handirik eman, suminduta dago eta amets bakar bat dauka: badaki bere azken momentua ailegatzear dagoena eta ez du haserre hil nahi.

Hauxe izango da Atx Teatroaren formatu txikiko laugarren bakarrizketa (Gabriel-Gabrielle, Bihotz Salataria eta Tomiris ikuskizunen atzetik datorrena). Baina lehenengo aldiz zuzendari bat eta aditu bat, txontxongiloetan, egongo dira Iñakirekin elkarlanean, sorkuntzan.

Espazio eta izaeraren aldetik ia-ia edozein lekutan antzezteko egokia (Eskolak, tabernak, gaztetxeak, oholtza txikiak, kultur etxeak, antzokiak, liburutegiak eta abar...). Helburuetako bat kultura edonora eroatea baita.

Teknikari dagokionez, erraztasun handia eskaintzen du. Ekipamendu guztia (argi aparailuak, argi-mahaia, dimmerrak, kableak, soinu kutxak, soinu-mahaia eta horrelako gauza guztiak) konpainiak berak ekartzen duelako eta eskatzen den bakarra edozein lekutan egon daitekeen 10 anpereko entxufe bat da. Potentzia kontsumoa 2000 watiotik behera dago. Honek ikerkuntza eta lanketa sakona du, guztia informatizatuta joan behar baita, eta froga asko egin behar direlako.
Horrelako ikuskizunetan berezitasun tekniko-artistiko bat dago; antzezteaz gain aktorea berak kontrolatzen ditu argiak eta soinu efektuak, beraz ez da beste inor gehiago obra hau taularatzeko. Pertsona bakar batek aktore eta teknikari lana betetzen duelako.

Guretzat oso inportantea da ikuskizun berri bat sortzean erronka baten aurrean aurkitzea geure burua.Oraingo honetan, helduentzako antzerki bakarrizketa bat da, tragikomedia bat, non txotxongiloak ere agertuko diren.Hiru txotxongilo izango dira gure pertsonaia lagunduko dutenak.

Orain arte Atx Teatroan sekula ez dira txotxongiloak erabili. Beste helburuetako bat da txotxongiloen erabilera ikusgai jartzea eta gazte-helduentzako euskal antzerkian txotxongiloak txertatzea.

Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena.

EGITASMOAREN HELBURUAK

Balbea egitasmoarekin hauek dira ikasleen artean eta ikastetxe zein herrian garatu nahi diren helburuak:

  • Antzerkigintza, kultur adierazpide bezala identifikatzea eta oinarrizko ezagutza izatea.
  • Antzerkiarekiko eta euskal kultur adierazpideekiko jarrera positiboa izatea.
  • Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako konpetentzia garatzea.
  • Heriotzaren inguruko hausnarketa sustatzea.
  • Norbere nortasun sortzaileaz jabetzea eta arterako joera sustatzea.
  • Kulturarako ohitura eskuratu eta ikasleria kulturan heztea.
  • Antzerkigintza sustatzea.

Antzerki emanaldiaren ondoren burutuko den solasaldiaren bidez,  zalantzak, ekarpenak, sentimenduak, argibideak etab. sortzailearekin batera  eztabaidatu eta partekatuko dira eta izandako bizipenak azaleratzea da helburua.
 

Trayectoria profesional del autor de la propuesta

Atx Teatroa Bilbon sortu zen 2010ean.

Euskal antzerkia egiten dugu, gure hizkuntzan, gure herrian eta gure egungo gizartearentzat. Eguneroko euskal jarduerak soilik, euskal kultura dakar; eta euskal kulturak soilik, geure buruak begiratzeko ispilu bat.

Kulturaren balorea gainbeheran doan mundu globalizatu hontan, kulturaren zentzua, beharrizana eta erabilgarritasuna mahai gainean jarri nahi ditugu.
Edertasun eta perfektuen mundu honetan, ilunean dagoena kanporatu nahi dugu. Mundu distopikoak, arrarotasunak, minak, iluntasunak, zatarrak, zikina… argira atera ikusleek gurekin batera atx egin daien.

Areto ikuskizunak zein espazio ezohikoetan egiteko ikuskizunak sortzen ditugu. Azken hauen barruan egongo litzatekez aurretik egindako BIHOTZ SALATARIA, TOMIRIS eta BALBEA orain. Hauen helburua da antzerkia publiko ezberdinetara hurbiltzea, eta ikuskizunak barrutik erakustaraztea, hausnartzea.