Atrás ARGIA KAMARA AKZIOA. FILM LABURREN FAKTORIA

El nombre del proyecto : ARGIA KAMARA AKZIOA. FILM LABURREN FAKTORIA

Promotor : Lur Korta eta Maitri Ugalde

Telefono
651701987
Contacto
Lur Korta Redin

Áreas artísticas que trabaja:

Audiovisuales

Materias escolares con las que tiene relación:

Euskara
Tecnología
Música
Plástica
Literatura
Que valores promueve
Irudimena, ahozkotasuna. Norberaren artegintzetan konfiantza izatea, besteenak errespetuz baloratzea eta horiek egitean gozatzea. Berdintasunaren balorea: inork ez gutxiesteko eta besteez ez barre egitearen balorea. Zintzotasunaren balorea. Konpromezua eta iraunkortasunaren balorea. Erabakigarria izatea. Komunikazioa. Taldelanean sortzearen erronka.
A qué nivel de educación o edad se apunta:
Bigarren Hezkuntzako edo Oinarrizko Lanbide Heziketako maila guztietara zuzendua. 12-16 urte.
Cuántos estudiantes pueden participar en un evento:
12ko taldeak izango dira eta gela osoak parte hartzen badu, bi taldetan banatuko da.
Precio por cada evento:

FORMATU LUZEA

  • Ordu t´erdiko 11 saio: 3080 € (BEZ barne): 2 bidelagun. 

FORMATU MOTZA

  • Lau orduko saio beraiekin eta edizioa guk bukatuko genuke:  800 € (BEZa barne): 2 bidelagun.
Descripción de la actividad:

ARGIA - KAMARA - AKZIOA film laburren faktoria tailerraren helburu nagusia, taldearekin laburmetrai bat sortzea da.

Abiapuntutzat, taldearen nahia kontutan izango duguna eta guztien partaidetza bultzatuko duena. Taldekideek funtzio desberdinak hartuko dituzte eta antzerkia, kamara lanak, edizioa, eszenografia, produkzioa… landuko dituzte.


Aurretik egin izan ditugun esperientzietan era desberdinetako
laburmetriak sortu ditugu:

 

  1. historio biografikoak
  2. fikzioa
  3. video clipak
  4. iragarkiak

Taldeak erabakiko du laburmetraiaren nondik norakoa.
12ko taldeak izango dira eta gela osoak parte hartzen badu, bi taldetan banatuko da.


SAIOEN ANTOLAMENDUA

FORMATU LUZEA:

Tailerra aurrera eramateko, bi bidelagun arituko gara lanean. Bakoitzak  taldearen ardura ezberdinak hartuko ditugularik. Guztira 90 minutuko 11  saio izango dira ikasleekin.

SAIOEN ANTOLAMENDUA:

  1. AURKEZPENA ETA TALDE DINAMIKAK
  2. IDEIA PENTSATU ETA ZEHAZTU
  3. GIDOIAK ETA KOORDINAZIOA
  4. GIDOIAK ETA KOORDINAZIOA
  5. GRABAZIOAK
  6. GRABAZIOAK ETA EDIZIOA
  7. GRABAZIOAK ETA EDIZIOA
  8. EDIZIOAREN PLANGINTZA
  9. EDIZIOA
  10. BERAIEI AURKEZPENA
  11. AVANT PREMIERE

 

FORMATU MOTZA

  1. EKINTZAREN AURKEZPENA
  2. NON KOKATZEN DIREN DEFINITU KAMARA ATZEAN EDO AURREAN
  3. BI LAN TALDEAK LANEAN JARRI, PROBAK, ENSAIOAK
  4. GRABAKETA
  5. ASTE BETEN BIDESOA BIDALIKO GENIEKE BERAIEK IKUS DEZATEN

Tailerraren antolamendua:
Tailerra aurrera eramateko, bi bidelagun arituko gara lanean. Bakoitzak taldearen ardura ezberdinak hartuko ditugularik.


Lur Korta, antzerkia, gidoia eta aktore lanez arduratuko da. Maitri Ugalde, kamara, grabazioa, eszenografia, lokazioak eta edizioaz arduratuko da.

Condiciones y recursos necesarios para realizar la actividad:

Gela handi bat. Altuera badu hobe. Ordenagailuak ( Adobe Premiere programa erabiliko da ediziorako).

Informe de actividades:

Jardueraren emaitza ikasleek egindako film laburra izango da eta prozesuaren irudiak biltzen dituen bideoa gure eskutik.

PROIEKTUAREN BALIOAK:
Gure proiektuaren filosofiaren oinarriak honako marko teorikoan
gorpuzten dira, antzerkia, audiobisualak, arte plastikoak, euskera,
teknologia, literatura, musika, elkarlana, irudimena, ahozkotasuna besteak beste.


Has gaitezen beraz oinarritik: Ikus-entzunezkoak eta Antzerkia.


Definizioak definizio, antzerkia hitzez eta imitazioz egindako ikuskizun bat da eta ikus-entzunezkoa sistema teknologiko baten bitartez ematen den pertsonen arteko edozein mezu trukaketa da.


Antzeztea, zalantzarik gabe, guztion haurtzaroan eta gaztaroan egon beharko lukeela sinisten dugu. Praktika, gure saioetan, hauetako baloreak argi eta garbi antzemango dira:

  • Berdintasunaren balorea: inork ez gutxiesteko eta besteez ez barre egitearen balorea: gure saioetan partaideek hartuko dituzten funtzio guztiak baliagarriak eta beharrezkoak direla sinisten dugu, hots, pelikulako protagonista bezain garrantzitsua izango da grabaketarako behar diren tramankuluak bermatuko dituen ikaslea.
  • Pertsonen arteko errespetua: errespetuaren balorea bereziki zainduko dugu, epairik gabeko gunea sortuz. Aske sentitu daitezen laneko prozesu guztian, hots, norbanakoaren nahiak entzungo ditugu eta erabakiak taldean hartuko dira.
  • Zintzotasunaren balorea: antzerkiaren eta ikus-entzunezko tresnez baliatuko gara, zintzotasunaren balorea haintzat hartzeko.
  • Konpromezua eta iraunkortasunaren balorea: behin eta berriz saiatuz, azkenean, gure ametsak eta proiektuak egi bihurtu daitezkeelaren balorea.
  • Erabakigarria izatea: Sorkuntza prozesuan eta lantaldeak, hemen eta orain erabaki behar diren momentu askorekin topatuko garenez, taldeak erabakigarria izaten ikasi behar du.
  • Komunikazioa: Beraien arteko komunikazio argia eta ulergarria lortzea, funtsezko balore bat dela uste dugu.

Prozesuak berak aberasten du eskolako hezkuntza, sortzaileagoa eginez, partaidetza sustatuz, berdintasuna eta aniztasuna elkarlanean biziz, sortzen diren aliantzetatik eta bai eta gatazketatik ere ikasiz.

GAINERA, ANTZERKIA ETA IKUS-ENTZUNEZKOEN BITARTEZ GAZTEEK BIZITZAREN FUNTSEZKO ALDERDIAK LANTZEN DITUZTE: BORONDATEAREN KONTROLA, ARRETA, KONZENTRAZIOA, IRUDIMENA, SORMENA, ENTZUTEA, ADIERAZTEA, HIZKUNTZA, MEMORIA, ANTOLAKETA.

Trayectoria profesional del autor de la propuesta

LUR KORTA REDIN
2001ean bukatu zituen ARTE DRAMATIKOKO ikasketak. Orduz geroztik antzerki talde ezberdinetan lan egin du Txalo, Trokolo,
Ditirambo, Pai animacion... Ipuinkontaketan eta antzerkian murgiduta dago bere ibilbide profesionala. Ipuin kontalaria 2003tik hona. Antzerki erakusten 2004tik gaur egun arte haur gazte
eta helduen tallerrak gidatu ditu.


MAITRI - Idurre Ugalde Olaskoaga
Arte Ederretan Lizentziatua eta Diseinu Grafikoan Teknikaria.
Erakustaretoetan bisita gidatuak eta material pedagogikoa sortzen aritu zan 10 urtez KM Kulturunean; Arte irakasle bezala eskola, institutu eta kultur etxetan; eta baita diseinatzaile grafiko gisa ere zenbait udaletxetan. Transpatioa Prozesu Sortzailean talde motorean ari da lanean, Altzariak diseinatzen ditu Paleiken; We Barakan, sorkuntza artistikoa egiten du etA tailerrak antolatzen ditu, artea eta egunerokotasuna batuz.