Atrás ALKOHOLMIK. KOMIKIA. ALKOHOLA KONTSUMOAZ AUSNARTZEKO TRESNAZ

El nombre del proyecto : ALKOHOLMIK. KOMIKIA. ALKOHOLA KONTSUMOAZ AUSNARTZEKO TRESNAZ

Promotor : Iñaki Martiarena Otxotorena

Telefono
688801999
Contacto
Iñaki Martiarena

Áreas artísticas que trabaja:

Artes visuales

Materias escolares con las que tiene relación:

Ética
Plástica
Que valores promueve
Norberaren ahotsari arreta eskeini. Osasunaz, autozaintzaz eta aisialdi ereduaz ausnartu. Eredu grafiko patriarkalak ezbaian jarri.Kritikotasuna.
A qué nivel de educación o edad se apunta:
DBH3 eta DBH4.
Cuántos estudiantes pueden participar en un evento:
Precio por cada evento:
375 € (BEZa barne)
Descripción de la actividad:

Hizkuntza eta Plastika landuko ditugu. Bi ordutako saioa proposatzen da. Formatoa irekia da,
moldagarria izan daiteke ikastetxe zein irakasleen beharretara.
Gure buruarekin eta besteekin harremantzeko moduaz gogoeta egingo dugu.Alkoholaz mintzatuko
gara.Ez da lantegi terapeutiko bat. Gaiaz mintzatzeko aitzakia komikia izango da.

Helburuak:


Alkoholaren kontsumo desegokiaz ohartarazi.
Alkoholmenpekotasuna sortzeko arriskua aurreikusi.
Hitzezko zein marrazki bidezko hizkuntza ezagutu eta barneratu.
Komunikazioa tresna berriak eskeini. Emozioak adierazteko tresnak eskeini, ikasleak trebetasuna
izan dezan.
Espresio grafikoa landu.
Norberaren ahotsari arreta eskeini.
Adierazpena bultzatu.
Autoestimua indartu.
Gelan konzentratzeko baliabideak eskeini
Sormena, kontsumoari alternatiba gisara aurkeztu
Gure sormen potentziala indartu.
Pedagogia positiboa.Arazoei irtenbideak proposatu.
Grafika ez-sexista: eredu grafiko patriarkalak ezbaian jarri.
Esperientzia atsegina igaro.
Baloreak transmititu: ingurumenaren errespetoa, elkartasuna, osasun egoeraz ohartu, etab..
Norberaren errekurtso komunikatiboak aberastu.
Kritikotasuna bultzatu eredu grafiko desegokiekiko
Ikastetxeko eta etxeko eremuetan eragin positiboa bultzatu.
Norberaren osasunaz ohartu.Autozaintza.

Condiciones y recursos necesarios para realizar la actividad:

Behar teknikoak. Bi modutara marraztu dezake Mattinek:


Tradizionala: papera eta errotulagailuz, arbelan edo kaballete batean itsatsita.
Digitala: Ordenagailu eramangarri bat eta tableta grafikoa erabiliz. Monitore bati atxikia.
Ikasleek hauxe erabiliko dute:

  • Arkatza beltza
  • Errotulagailu beltza.Mehea.Pilot tankerakoa adibidez.
  • Txorroskiloa.
  • Borragoma

Lekua. ikasgelan edota ikastetxeko balioanitzeko gelan, liburutegian, etab.
Kontutan hartuko dugu mogikortasunean behar bereziak dituzten ikasleak, eremu eta sarbide
egokitua eskeiniz.
COVID 19: Osasun segurtasuna kontutan hartuz, segurtasun neurri guztiak zorrotz jarraituko
ditugu.ONLINE moduan ikastaroa ematea ere plantea daiteke.
Garraio publikoa lehenetsiko da ikastetxera joateko.Autoa ere badugu.
Ingurumenarekiko

Informe de actividades:

JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKO KULTURALARI BURUZKO TXOSTENA


Alfabetatze bisual bat proposatzen da. Tresna grafikoak eskeini.Ikusmena eta begirada kritikoa eragin. Norberaren burua gizartean kokatzeko marko bat proposatu, kontsumotik haratago. Sormenari garrantzia eman.Ondare grafikoa gorde, berritu eta berrikusteko proposamena.

Egitura narratiboak barneratu.Komikiak beste adierazpide artistikoekin duen harremana adierazi: ikusentzunezkoarekin, musikarekin, etab…Zubi lana hitza eta irudiaren artean. Komikigintzak eta orohar sormenak gizarteko hainbat alorretan eragiteko potentziala erakutsi.

 

JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA


HEZIBERRI 2020 eredu pedagogikoa kontutan hartuko dugu. DH3 eta DBH4 mailetara zuzenduta
dago egitasmoa.

Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia.
Nork bere burua, bere taldea eta bere mundua ulertzeko konpetentzia gizarte-zientzien ezagupideak eskuratuz.Bizitzarako ohiko egoeretan modu autonomo batean aritzeko gaitasuna izatea.Gizarte solidario, inklusibo eta demokratiko bat garatzen laguntzeko. Era berean, talde lana ere aintzat hartzen da, ezagutzak partekatu. Ikasleen beharrak antzeman.Egoera komunikatibo erreal batean trebetasuna lortu.


Hizkuntza eta literatura-komunikaziorako konpetentzia landuko da.Hitzezko eta idatzizko
testuak egokiro erabiltzea, bizitzako hainbat alorretan.Literatura hezkuntza garatu ere bai, nork
bere mundua eta ingurukoa hobeto ulertzeko.


Arterako konpetentzia

Hainbat arte eta kultura adierazpen ulertzea eta kritikoki baloratzea, garai eta erabilera askotarikoak. Faktore estetikoak pertsonengan eta gizartearengan duten garrantziaz ohartaraztea.


Artearen hizkuntza ezagutu eta bere kodeak erabili mezu artistikoak ezagutzeko.Haien bitartez
komunikatu eta adierazi.Ekimena, sormena eta irudimena erabili. Ikaslearen iharduna aberastu.

Trayectoria profesional del autor de la propuesta

FORMAZIO AKADEMIKOA

Informazio Zientzietan Lizentziatua EHU


IBILBIDEA ( Laburpena)

Sormen lantegiak liburutegi eta kultur etxeetan 2020
NEKATOENEA artisten egonaldia 2018 Kamishibai egitasmoa sortzeko beka.
Irakurketa eta ilustrazio tailerrak ikastetxe, areto eta liburutegietan 1990- 2019
MUXUAK sentikaria Ainara Maia Urrotzekin 2018-2020
IRUDIPUINAK jendeaurreko saioa. Ixabel Agirresaroberekin 1998 ezkeroztik.
RIIRU XOL egonaldi artistikoa SENEGALen.Estanpazio lantegia. Mikelazulo Elkartearekin. (2003)
DANA LANBROTUTE IKUSTOT (1999)sentikaria hainbat idazle eta musikariekin.
Euskaldunon Egunkariko langilea, diseinu eta ilustrazio lanak eginez (1990 2003)
Hainbat komunikabide eta aldizkarietan kolaboratzaile:
AIZU, Argia, BERRIA, NAPARTHEID, Irutxuloko Hitza (1990-2003)
ERAKUSKETAK ( Egin berriak)
ALKIZA FAGUStora (2020)
TABAKALERA Musika Musuka (2017)
Kaxilda ( Donostia) 2019

 

SARIAK (Batzuk)
Komikia, Eusko Jaurlaritza 1990
Portugaleteko Komiki lehiaketa
Euskadi Sarai ( 2017 finalista)
ARGITARATUTAKO LANAK ( Azken urteetakoak)
KLAK! Editions Zortziko (2019)
Amona Tomaxaren abenturak Ixabel Agirresarobe ( Noaua 2019)
Belardo.Ba al zatoz? Iñaki Martiarena (Berria 2019)
Muxuak Ainara Maia Urrotz ( Zortziko 2018)
Altza Porru. Askoren artean ( Argia 2017)
Denboraren joan etorrian. Altzako Historia Mintegia ( 2017)
Zarrakamalda. Iñaki Martiarena "Mattin" (Txalaparta, 2016).
Txoriak ezkutatzen zuena Ainara Saez, Iñaki Martiarena "Mattin" (2015).
Haixe adina. Edad del pavo. Kristina Enea Fundazioa, Iñaki Martiarena
"Mattin" (2014-2015-2018-2019).
Sua itzali, hiria piztu. Donostia Sutan 1813-2013 Elkartearekin batera (2013)