Atrás Dantzak sortu, gizartea eraiki

El nombre del proyecto : Dantzak sortu, gizartea eraiki

Promotor : Oihane Vicente Aguirrezabal

Telefono
617031659
Contacto
Oihane

Áreas artísticas que trabaja:

Danza

Materias escolares con las que tiene relación:

Ciencias sociales
Educación física
Ética
Que valores promueve
Bereziki (genero berdintasuna, inklusioa…): Harreman osasuntsuak, elkarbizitza, aniztasuna, integrazioa, feminismoa, .
A qué nivel de educación o edad se apunta:
Bigarren Hezkuntzako edo Oinarrizko Lanbide Heziketarako zein mailatara edo zein adinetara dago zuzendua: DBH 1 eta 2. maila.
Cuántos estudiantes pueden participar en un evento:
20 pertsona (gela bat)
Precio por cada evento:

Ikastaro osoa guztira (4 saio): 800 € (8 ordu) BEZ barne.

Descripción de la actividad:

 

Konfiantzazko espazio seguru batean, sormen dantzaren inguruko gerturapen saio batzuk egitea da helburua. Dantza ikasleei gerturatzea modu irisgarri batean eta talde bakoitzaren erritmora.

Saio guztiek alderdi teorikoa eta praktikoa izango dute. Helburua da dantzaren bitartez taldeko lana eta harreman osasuntsuak bultzatzea. Horretarako dantza eta jolas dinamika ezberdinak egingo dira.

Ez dira dantzak erakutsiko, ikasleak sortzaile aktiboak izango dira. Ikasleek beraiek sortuko dituzte beraien dantzak eta hauek, prozesuan zehar egiten ditugun mugimendua ikertzeko dinamiken ondorio izango dira.

Hausnarketa prozesu bat izango da, ikasleek ikus dezaten dantzak gizartea eraikitzeko balio duela, ideologia, emozio edota kultura ezberdinak adierazteko tresna baliagarria dela.

  1. Saioa: DANTZA EZAGUTZEN
  2. Saioa: EMOZIOAK DANTZAN
  3. Saioa: IRUDIMENA ETA SORMENA DANTZAN
  4. Saioa: TALDEA DANTZAN                                                         

EGUNEROKOA: Ikastaroan zehar eguneroko bat osatuko dute esperientziaren inguruan ikasitakoa eta sentitu dutena bertan idazteko. Egunero bakoitzak bere hausnarketa pertsonalak idatzi ahal izango ditu bertan.

Condiciones y recursos necesarios para realizar la actividad:

Mugimendua eta dantza librea ahalbidetuko duen gela handi bat. 

Musika entzuteko aparailuak eta interneterako sarbidea musika bilatzeko.

Informe de actividades:

Jardueraren alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena. 

Jarduera honek bi alderdi uztartzen ditu. Alde batetik alde artistikoa dago, dantzarena. Dantza modu irisgarri batean ikasleei gerturatzea izango litzateke helburua, eta dantza ez dela emakumeen eta gizon gutxi batzuen gauza eta dantza estiloak ez luketela egon behar sexuaren arabera banatuta. Horregatik oinarrituko gara dantza librean.

Mugimenduaren esperimentazio eta ikerketa indibidual eta kolektiboan oinarrituko gara, gorputz adierazpen eta dantza inprobisazioko dinamika ezberdinak erabiliz.

Bakoitzaren mugimendu proposamenak baliatuko dira, adierazpen artistiko honetako edukia eratzeko.

Dantza sorkuntza honen oinarria prozesua izango da, dantza baliabide bat izango delarik euren ideiak adierazteko. Hau da, adierazpen artistiko bat izango da, euren esku jarriko dena, nahi duten bezala adierazteko barruan dituzten ideiak eta emozioak.

Alderdi sozialari dagokionez, tailer hauek lagundu dezakete harremanen inguruan hausnartzeko. Sormen proiektu honen bidez, apurtzen saia gaitezke gela barruan dauden pertsonen arteko mugak. Eta eskola bakoitzaren errealitatea ezberdina izango denez, interesgarriena izango da beraiek egunerokotasunean bizi dituzten egoeren inguruan hausnartu eta ondoren erantzun artistiko bat ematea.

Guzti honetan nire papera, gidari, behatzaile aktibo eta laguntzailearena izango da. Alde batetik, gidaria izango naiz, hausnarketa bultzatuz eta bestetik, dantzak sortzeko baliabideak eskainiz, gorputzarekin eta mugimenduarekin sortu eta jolas dezaten ikasleek.

 Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena.

Ikasleek beraien ideiak adierazi ahal izango dituzte dantzaren bidez. Garrantzitsuena ez da izango sortzen duten dantza pieza horren emaitza, baizik eta prozesuan zehar izandako bizipenak, gogoetak, zailtasunak eta ikasketak. Horregatik asko zainduko da prozesua eta honen jarraipen bat egingo dugu. Tailer bakoitzaren amaieran, ikasle bakoitzak adierazi ahal izango du nola sentitu den egun horretan, bai egunerokoan baita taldearen aurrean ere.

Ibilbide honetan talde lana landuko dute ikasleek, zailtasunen aurrean irtenbide bat aurkitzen saiatu beharko dira eta taldekide guztien proposamenak entzunak izan beharko dira. Ikuspuntu honek aniztasuna lantzen lagunduko die, baita partaide guztien ahotsa eta iritzia berdin baloratzen ere.

Aurretik aipatutako gaien inguruko pautak emango zaizkie ikasleei abiapuntu bezala, eta ondoren beraiek izan beharko dute iniziatiba, adierazi nahi dutena sortzeko. Sormen prozesu guztian lagunduko zaie baina ez zaie zuzenean esango zer egin behar duten.

Talde osoaren sormena izango da prozesu guztian bidelagun.

Trayectoria profesional del autor de la propuesta

FORMAKUNTZA

Dantza Mugimendu Terapiako Masterra. Universidad Autónoma de Barcelona. Bartzelona. 2019ko urtarrila.

Emakume eta gizonen Berdintasunaren Gaineko Masterra: Berdintasun Agentea. EHU. 2015eko ekaina.

Gizarte lanean Diplomatua. EHU. Vitoria-Gasteiz. 2006ko Iraila - 2010eko Otsaila

FORMAKUNTZA OSAGARRIA

El cuerpo como herramienta expresiva, creativa y centro de bienestar. 10 ordu. 2023ko uztaila. Instituto de musicoterapia de Gasteiz.

Articulating desorientation. Workshop. Jeremy Wade. 25 ordu. Danzálava. 2023ko uztaila. Gasteiz.

Senegal eta Guinea Conakryko dantza tradizionalak eta perkusioa. 2022ko abendua-2023ko urtarrila. Saly Nyanyhall. Senegal.

Afro Urban. 2022ko abendua-2023ko urtarrila. Saly Nyanyhall. Senegal.

Dantza garaikidea. 2015eko iraila-Gaur egun.

· Nuta espazioa. Hernani. Irakaslea: Arantza Iglesias.

· Jaiki elkartea. Aretxabaleta. Irakalea: Zuriñe Benavente.

· Hernaniko kultur etxean. Irakaslea: Txaro Unzilla.

· Zumaiako musika eta dantza eskolan. Irakaslea: Garazi etxaburu.

Antzerkia

· ESCENIA 2021-2022. Dramaturgia, mimo eta clown formakuntza eta sorkuntza topaketak naturan. 80 ordu.

· Pailazo ikastaroa Tortell Poltronarekin. 13 ordu.

· ENCUENTROS DE TEATRO DEL NORTE 2015-2019. Antzerki formakuntza eta sorkuntza topaketak. 64 ordu.

· ANTZERKI FEMINISTA. 2013-2014. Formakuntza eta kale antzerki baten sorkuntza. 24 ordu.

Euskal Dantzak: tradiziotik sorkuntzara. EHU. Bilbo. 2017Ko uztaila. 250 ordu 

Que mi silla no te eclipse el espectáculo: La inclusión de personas con diversidad a través de la danza. 2016Ko iraila. EHUko uda ikastaroa. Miramar jauregia. 20 ordu.

Areto Dantzak. 2010-2016. Zumarraga eta Beasain. Dantzaki Eskola.

· Salsa, Cha-cha-cha, Merengue, Bachata, Tangoa, Samba, Rock & Roll, Balsa.

Biodantza. 2013-2016. Urretxu.

Murgil zaitez Verdiniren filosofian. 2016Ko azaroa. Donostia 2016 egoitza. 9 ordu.

Mintegia: Emakumeak euskal dantzetan. Ikerfolk. (3 ordu). 2013.

Genero Indarkerian Espezialista. INEFOC. (500 ordu). 2011.

Immigrazio teknikaria. Inmaculada Ikastetxea. (200 ordu). 2010.

LAN ESPERIENTZIA

Dantza mugimendu terapeuta

· 2023ko ekaina-gaur egun. Mixtura zentrua. Urretxu.

· 2017ko Iraila-2018ko maiatza. Argixao Zentro Gerontologikoa. 300 ordu.

· 2016ko iraila - 2017ko maiatza. Gainzuri ikastetxea. 300 ordu.

Sormen dantzako irakaslea haurrekin.

· 2023ko Urria-gaur egun. Ananda Yoga Eskola. Legazpi.

· 2023ko Urria-gaur egun. Urretxu-Zumarraga Ikastola. Urretxu.

· 2023ko Urria-gaur egun. Gainzuri ikastetxea. Urretxu. · 2019ko Urtarrila – 2023ko maiatza. Ezkioko Eskola. Ezkio.

· 2017Ko Otsaila eta martxoa Gainzuri Ikastetxea. Urretxu.

Emakumeak Mugimenduan ikastaroko dinamizatzailea.

· 2019ko Urria- Gaur egun. Urola Garaiko Emakumeen Etxea. Urretxu.

· 2023ko Urria-Abendua.Oñatiko jabetze eskola.

· 2024ko Martxoa-Apirila-maiatza. Bergarako jabetze eskola. Bergara.

· 2020ko urtarrila – martxoa. Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzua. Legazpi. Neska gazteei zuzendutako “dantza feminista” ikastaroa, Martxoaren 8an kalean dantzan bukatu zen prozesua.

Dantzak sortu, gizartea eraiki. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eskola proiektua

  • 2022ko otsaila-apirila. Altzako Institutua. Donosti.
  • 2024ko otsaila. Elgoibarko Institutua. Elgoibar.

Land(artea) Familian. 2023ko otsaila. Igartubeiti baserria. Ezkio.

· Natura testuinguru izanik eta bertako baliabideak erabiliz, artea eta dantza uztartzen dituen familientzako tailerra.

DANTZA GIRA ikuskizunean dantzaria. 2022ko Urria. Zumarraga.

· Dantza, musika eta poesia uztartzen dituen ikuskizuna. Tradizioaren eta sorkuntzaren arteko talkaren inguruko hausnarketa sakona da.

Dantza irakaslea udalekuetan.

· 2023ko ekaina. Urretxu-Zumarraga Ikastolan. Urretxu.

· 2022 eta 2023ko uztaila. Ikudea. Musiketxea. Gasteiz.

· 2019ko uztaila. Sekundino Esnaola Musika eskola. Zumarraga.

Gorputz adierazpena eta pintura tailerra.

· 2022ko azaroa. Baratza Aretoa. Gasteiz.

· 2022ko maiatza. Zelai Arizti Kultur etxea. Zumarraga.

Euskal Dantzako irakaslea.

· 2017ko Iraila - Gaur egun. Lagun Artea Dantza Taldea. Aramaio.

· 2018ko Urria- 2023ko ekaina. Beheko Errota Musika Eskola. Eskoriatza.

· 2018Ko Maiatza – 2020ko ekaina.Zelai Arizti Kultur Etxea. Zumarraga.

· 2015eko urria-2016ko ekaina. Irrintzi Dantza Taldea. Zumarraga.

Giza eskubideak landuz gorputz adierazpena eta pinturaren bidez. 2022 eta 2023ko apirila-ekaina. Legazpiko Domingo Agirre Eskola.

· Giza eskubideak oinarri hartuta, 6. Mailako ikasleekin dantza sormen prozesu bat aurrera eramatea beste sortzaile batekin elkarlanean.

Kolorekultura proiektuko dantza arduraduna. 2021eko martxoa-ekaina. Beasaingo Ikastola.

· Arteria bilatzailearen barnean, sortzaile ezberdinekin elkarlanean eta 2. DBH-ko ikasleekin batera, genero indarkeriaren inguruko hausnarketa prozesu bat aurrera eramatea, diziplina artistiko ezberdinak uztartuz.

Emakumeentzako Autoestima eta komunikazio ikastaroko formatzailea. 2016ko Urria-2017ko ekaina. Lahar elkargoa. Irun.

Giza eskubideetako teknikaria. 2015eko uztaila-iraila. Giza Eskubideen Atala. Donostiako udala.

Gizarte langilea.

· 2015eko ekaina- Abendua. Aiztondo Mankomunitatea.

· 2014ko martxoa – ekaina. Zumarragako udaleko Gizarte Zerbitzuak.

· 2011ko uztaila –2012ko ekaina eta 2012ko iraila – 2013ko urtarrila. Donostiako Udaleko Adineko Pertsonen eta Ezgaitasuneko Saila.

· 2011ko martxoa - 2012ko apirila. Donostiako udaleko Gizarte Zerbitzuak.

· 2010. AGIPASE Gipuzkoako Guraso bananduen Elkartea. Donostia. Haurtzaroko teknikaria. 2015eko apirila.

Haur eta Nerabezaroaren Arrisku eta prebentzio ataleko teknikaria. Donostiako udala.

Berdintasun teknikaria. 2015eko urtarrila – martxoa Urola Garaiko Berdintasun Sailean praktikak.

Kulturaniztasun teknikaria. 2014ko ekaina – azaroa.Donostiako udaleku Kultur Aniztasunaren Bulegoa.

Garapenerako lankidetzako teknikaria. 2013ko urtarrila – 2014ko urtarrila. Haurralde Fundazioa.

Animatzaile soziokulturala.

· 2010eko iraila –2011ko otsaila. Urretxuko Adineko Pertsonentzako Eguneko Zentroa eta Zumarragako Gure Txoko jubilatuen zentroa. Lahar Elkargoa.

· 2017-2018. Urretxuko adineko pertsonen eguneko zentroa.