Atrás IDAZKETA SORTZAILEA Nitik gura idazketa tailerra

El nombre del proyecto : IDAZKETA SORTZAILEA Nitik gura idazketa tailerra

Promotor : Yolanda Arrieta Malaxetxebarria

Telefono
637000501
Contacto
Yolanda Arrieta Malaxetxebarria

Áreas artísticas que trabaja:

Literatura

Materias escolares con las que tiene relación:

Euskara
Que valores promueve
Genero berdintasuna. Bakoitzaren NI-tik abiatuz taldera goaz GU-ra • Inklusioa. Edonork idatz dezake, edonork sor dezake, entrenamendua da giltza. • Autonomia eta Ahalduntzea: «Gai naiz». «Ahal dut». «Nik ere badaukat zer esana». • Ekina da bidea. Pausoz-pauso goaz eraikitzen; pausoz-pauso goaz hobetzen. • Entrenamendua da giltza. Pentsatzeko, sentitzeko eta gogoratzeko gai gara. Gure baliabideak erabiltzen trebatuko gara idatziz sortzeko
A qué nivel de educación o edad se apunta:
12-16 urte bitartean, edozein mailatara molda daiteke.
Cuántos estudiantes pueden participar en un evento:
25 partaideetik behera
Precio por cada evento:

Saio bakoitzaren prezioa: 260€ (BEZa salbuetsita)

Descripción de la actividad:

Zer dago ipuin baten atzean? Zer dago olerkien ostean? Non hasten da sortze prozesua? Zertan lagun dezake, gaur egun, idazketa sortzaileak?

Irakurketari buruzko kontzeptu estatikoari buelta emango diogu. Liburuetako edukiak eta literatur kategoriak norberarengana hurbiltzeko modu dinamikoak frogatuko ditugu, idazketa sortzailearen bidez. Idazle izatera jolastuko dugu, idazle baten zereginak eta jarrera geureganatuz: irakurri, sentitu, gogoratu, imajinatu, idatzi, berrirakurri, aditu, sentitu, berrimajinatu, berridatzi, ozenki irakurri, entzun, berridatzi, komunikatu…

Ordu beteko saio malguak dira, ordu eta laurdenera eta, asko jota, ordu eta erdira luza daitezkeenak.

 

Condiciones y recursos necesarios para realizar la actividad:
  • Gelan bertan egin daiteke, talde naturalak errespetatuz
  • 25 partaidetik behera, elkar entzuteko
  • Ahal dela, borobilean, elkar ikusteko
  • Musika jartzeko entxufea
  • Gela erosoa, argia eta ahalik eta isilena

Fotokopiak ateratzeko aukera

Informe de actividades:

JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALA

Gizarte ereduak eta identitate kontzeptuak aldatzen ari diren garai honetan aberatsa bezain konplexua agertzen zaigu egunerokotasuna; aberatsak bezain konplexuak, banakakoak eguneroko bizimoduari aurre egiteko moduak. Informazioa lortzeko bide anitz daukagu, baina informazio hori norbanakoaren baitatik iragazteko une eta gune gutxi. Idazketa sortzaileak une eta gune horietara hurbiltzen laguntzen digu.

JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOA

Zer da idazketa sortzailea? Zerk bereizten du idazketa mota hau ohiko idazketa arruntatik? Batik bat, helburuak. Helburua ez da emaitza, baizik eta bidea, prozesua, bilaketa, hots, aurkezten den abiapuntu –arazo, egoera, fikzio– bati konponbide idatzi bat ematea, era pertsonal eta original batez. Zer lantzeko? Delako abiapuntu horrentzat bakoitzaren NI-ak antolatzen –eraikitzen, sortzen, eratzen– duen erantzuna. Erantzun hori besteekin partekatzean, bi gauza lortzen baitira: NI ezberdinek abiapuntu berari emandako erantzunak ezagutzea, eta bakoitzaren NI sortzaile horretatik GU sortzaileak eraikitzea.

Idazketa sortzaileak guztiok barruan daukagun ahots gordearekin konektatzen laguntzen digu eta, idazketa tailerrak, bakoitzaren NI-tik datorren ahots propio hori besteekin konpartituz, GU komun bat eraikitzen.    

 

 
 
 
 
 
 
Trayectoria profesional del autor de la propuesta

Yolanda Arrieta Malaxetxebarria Lea Artibaiko Etxebarrin jaio zen 1963an, eta Usurbilen bizi da orain. Irakasletza, Antzerkia eta Kultura eta Gizarte Antropologia ikasi ditu. Ipuinetik bizi da, aspaldiko lemari fidel: jana gorputzerako, lagunak bihotzerako eta kontuak arimarako. Bakarkako lana sormen eta formazio-tailerrekin uztartzen du, ahoz nahiz idatziz. Euskal Herriko hainbat ikastetxetan aritu da, gelan bertan, haurrekin eta gazteekin, idazketa sortzailea lantzen; bai bere kontura, bai Euskal Ikasleen Elkartearen bidez edota Galtzagorri elkartearen babespean. Horrez gain, Liburutegietan eta Kultur Etxeetan ere aritu izan da, Kultura, Hezkuntza edota Euskara Arloetatik jasotako eskaerei erantzunez. Miramar jauregiko Udako Ikastaroetan lau urtez jarraian landu izan du idazketa sortzailearen tailerra, zuzenki hezkuntzara begira, eta Tabakalerako Ubik liburutegian, berriz, Gabonetako oporretan, Irudia abiapuntu hartuta.