Atrás Euskal Herriko Makil-dantza zaharberriak

El nombre del proyecto : Euskal Herriko Makil-dantza zaharberriak

Promotor : Garikoitz Otamendi

Telefono
670655175
Contacto
Garikoitz Otamendi

Áreas artísticas que trabaja:

Danza

Materias escolares con las que tiene relación:

Ciencias sociales
Tecnología
Educación física
Que valores promueve
Ikaskuntza kooperatiboa. Enpatia, Aniztasuna, Inklusibitatea, eta Parekidetasuna.
A qué nivel de educación o edad se apunta:
Guztiak
Cuántos estudiantes pueden participar en un evento:
8-16 ikaskide (gomendagarria)
Precio por cada evento:

242€ (BEZa barne) saio bakoitzeko:

  • Gutxienez, 3 saio/ordu jotzen dira proiektua garatzeko gutxienezkotzat
  • Egoki jotzen dira, guztira: 5 saio
Descripción de la actividad:

Gaur egun oso hedatuta dagoen estereotipoa da: euskaldunak ez gara dantzan abilak, eta gure mugitzeko ahalmena enbor baten parekoa da. Estereotipo horren muturrean daude, besteak beste, Gipuzkoako eskualde askotan azken mende erdian sortu diren dantzaerak: ezpata-dantza, agurra... Seriotasunarekin eta zurruntasunarekin lotzen dira.

Proposamen honen helburua da zurruntasun hori haustea, eta atzean dituen sorkuntza eta
bat-batekotasun sistemak eta tresnak ezagutzea. Gozamena erdigunean jarriko dira,
norbanakoaren eta taldearen arteko oreka.

Condiciones y recursos necesarios para realizar la actividad:

Produkzio aldetik, makilak eta musika-ekipo bat beharko lirateke soilik. Makilak irakasleak ekar litzake, edota zentroarekin adostu sorta bat erosteko aukera.

Espazio zabal bat komenigarria da, mugimendua errazteko.

Informe de actividades:

Euskal dantzaren alderdi fisikoa eta gimnastikoa lantzea da jardueraren muina, eta helburu
nagusia zenbait estereotipo irauli eta dantzan gozatzeko tresnak ematea.

Gipuzkoako dantzetan, eta beren baitan duten sisteman oinarrituta, musikarekin eta
erritmoarekin landuko da dantza ariketa fisiko gisa. Hasierako fasean landuko dena da:
erresistentzia, gorputzaren koordinazioa eta malgutasuna.

Behin oinarrizko urratsak ikasita, makilekin landuko dira zenbait mugimendu, eta azkenik
makilekin egindako dantza bat osatuko dute ikasleek. Jarduera osoa eginez gero, sormen kolektiboa landuko da, eta ikasleekin makil-dantza bat sortzeko lanketa bat egingo da.

Alderdi artistiko-kulturala

Proposatzen den jardueraren oinarria dira Juan Antonio Urbeltzek argitaratutako ikerketak, eta ikerketa horiek Argia dantza-taldearekin egindako ikuskizunetarako sortutako koreografiak eta dantza-ereduak.

Mende erdiko ibilbidean, gaur egun dagoeneko tradizionaltzat jotzen diren hainbat dantza sortu ditu Urbeltzek. Axuri Beltza da ezagunenetakoa, baina tokiko hainbat dantzatzat hartzen diren beste hainbat pieza sortu ditu.

Ibilbide horren helburuetako bat izan da edozein herritako dantzariek egin ahal izateko moduko ereduak sortzea. Alde horretatik, ikuskizunetarako koreografia itxiak sortu beharrean, nornahik egiteko moduko dantza-sistemak sortu dira, proposamen honetakoa barne.

Zehazki, Euskal Herriko artzainen makil-borrokak dira jardueraren oinarria. Hemen galdu den arren, Siziliako irlan mantendu dira teknika horiek, eta Berpizkunde garaian nafar soldaduek eramandakoak diren uste osoa dute han.

Berpizkundean dute jatorria baita ere gaur egun Gipuzkoartzat hartzen ditugun dantzek, eta haien oinarria gimnastikoa da erabat. Europa osoan irakatsi zituzten dantzon aldaerak zenbait dantza-maisuk. Esgrima da prestaketa horren gakoa (ezpatarekin nobleziak, eta makila, makil-esgrima, txiroenek).

Arlo pedagogikoa

Jarduera honen bidez landuko dira:
● Gorputz-koordinazioa: ikasle-dantzari bakoitzak bere gorputzaren eta mugimenduen gaineko kontzientzia hartzeko gaitasunak landuko eta ariketak egingo dira.
● Malgutasuna: jardueraren alderdi osagarrietako bat izango da, eta giharren malgutasuna zaintzearen garrantzia (kirolaren munduan sarritan bigarren mailan geratzen dena, eta lesio askoren oinarria) landuko dira.
● Sormena: dantzarako sistema erakutsita, ikasleek beren piezak sortu ahal izango dituzte.

Konpetentziei dagokionez, azken hamarkadan Euskal Herriko dantza-talde askotan egindako lanketa emango dira, parekidetasunaren eta inklusioaren ikuspegitik.
Azken batean, dantzaren funtzio sozialean eta ludikoan jarriko da arreta berezia.

Trayectoria profesional del autor de la propuesta

Hogei urtetik gorako ibilbidea egin dut dantza irakasten, hedatzen eta dibulgatzen. Teknika handia lantzea eskatzen duten ikastaroetatik hasi, eta plazan bat-batean irakasteko moldeak lantzerainoko bidean, haurrak, gazteak eta helduak izan ditut aurrean.

Dantzaren inguruko lanketa eta ezagutza zabaldu ditut musikari eta kudeatzaile gisa, eta Argiako ikuskizunetako sorkuntza eta ikerketa prozesuetan aritzen naiz.