Atrás Mugimendutik artisten unibertsora

El nombre del proyecto : Mugimendutik artisten unibertsora

Promotor : Sorkume

Telefono
627470530
Contacto
Maider

Áreas artísticas que trabaja:

Danza

Materias escolares con las que tiene relación:

Educación física
Ética
Plástica
Que valores promueve
Sortu. Hezi. Eraldatu. Sormenaren balorea, hezkuntzan, esperimentazioan eta pertsonaren ahalduntze prozesuetan kokatzen dugu.
A qué nivel de educación o edad se apunta:
Guztiak
Cuántos estudiantes pueden participar en un evento:
Gela bat (20-25 partaide)
Precio por cada evento:

2300€ (BEZa salbuetsita)

Descripción de la actividad:

Laborategi honek, tokian tokiko naiz kanpoko artisten lanen unibertsoa ezagutu eta  behaketa lana egitea  du helburu.
Behaketa lana, esperimentazioa eta prozesua izango dira  ardatz nagusiak.
Artistaren ibilbidea eta obra konkretu baten  inguruan lanketa egingo dute.
Obra honekin izango duten hartu emana gorputzetik izango da.
Gorputzetik bizitutakoa gerora norberak  hausnarketa eta bizipen  propioak aterako ditu hauek kolektiboan ere partekatzea proposatuko zaie.
Laborategiaren amaieran performance bat egitea proposatzen dugu.

Oharra: kasu honetan eskultura bat aukeratu dugu, baina tokian tokiko artistek eskeintzen
dituzten artelanekin  landuko da, eskulutra, marrazkiak, pinturak, kuadroak, abestiak, bertsoak, ...artista desberdinen lana ezagutzea da helburua eta ezagutza hau euren gorputzetik garatzea.
Mugimendua-dantza zentzu zabalean ulerturik.
Honetarako 10 ataletako (saioko) gorputz esperientzia bat proposatzen dugu:

1. Atala: Gorputz kontzientziatik mugimendu askera ( sentsazio fisikoak, autokonzientzia).
2. Atala: Gorputz mugimendutik plano desberdinak lantzen (ikuspegi aniztasuna, enpatia,
aitortza, entzumena).
3. Atala: Gorputz mugimendutik proposatzen  (partaidetza, iniziatiba, erabakiak hartu).
4. Atala: Gorputzetik zuzentzen (lidergotza, sormen koreografikoa).

5. Atala: Artistaren obraren ezagutza eta ibilbidea.

6. Atala: Artistaren obrarekin kontaktatzen (ikusmena, entzumena, sentsazioen lanketa).

7. Atala: Kanpo estimuluetatik irudia sortzen (kanpo eta barne konexioen lanketa).
8. Atala: Performancearen sorkuntza lana  ( partaidetza, lantaldea, antolakuntza).
9. Atala: Performancearen sorkuntza lana  ( partaidetza, lantaldea, antolakuntza).
10.Atala : Performancearen sorkuntza lana  ( partaidetza, lantaldea, antolakuntza).

Hernaniko kasuan Gotzon Huegun eskultorearen Continium edo Norabide guztiak izeneko eskultura aukeratzen dugu adibide gisa.rmancearen sorkuntza lana  ( partaidetza, lantaldea, antolakuntza). (Hernaniko ikasle taldea  eskulturara gerturatu, (osasun egoera larrialdiak oztopatuko balu, eskulturaren argazki eta irudiak erabiliko genituzke). Ikusitakoak haiengan zein ohiartzun duen, erreflexioa eta perzepzioa landu gorputzera ekarri eta gorputzetik eskultorearen unibertsoan arakatu. Ikasle bakoitzaren barne prozesua kolektiboan, taldeka, partekatu eta haien arteko begirada, ikuspuntu eta ondorio desberdinen aitortza eta onarpena landuko dira taldean).

Prezioak 2 irakasle, 75 minutuko 10 saio eta prestaketa lanak barne hartzen ditu.

Condiciones y recursos necesarios para realizar la actividad:
  • Gela diafano bat zeinak ikasleek behar duten segurtasun tartea bermatuko duen. (Egurrezko lurra edo lur goxoa izatea, ezinezkoa bada dagoenarekin moldatuko gara).

Espazio irekietan lantzea ere aurreikusten da, hala nola, naturan, ikastetxeetako
kanpo eremuetan... Momentuko segurtasun neurriak kontuan izanda.

  • Musika ekipoa edo aparatua.
  • Erakusketa antolatzeko plastikazko materiala erabiltzeko aukera.

OHARRA : Bizitzen ari garen egoera berezia  dela kontutan izanik, aurreko ikasurtean
bezala,  ikasleak etxeratzea eskatuko balu, ikastaro laborategi hau on line eskeintzeko
aukera dugu.

Informe de actividades:
Sorkumeko kideek berebiziko garrantzia ematen diogu, artista zein disziplina artistiko
desberdinen arteko elkarlanari, pertsonen  behaketa, erreflexio, ahalduntzea eta norbanakoa eta kolektiboaren ezagutzan sakontzeko asmoarekin.
  • Begirada eta ikuspegi zabalak sortu.
  • Aniztasunean hezitu.
  • Kultura praktikak eraldatu.

Gure ardatz nagusietan zaintza, generoa, inklusioa,  ekologia,  jasangarritasuna eta  iraunkortasuna lantzen ditugu, alegia funts kulturala zein soziala. Modu honetan, integrazioa eta pertsonen ahalduntzea sorkuntzaren bidez sustatzen ditugu. 

Gorputza esperimentazio eta ikasketarako giltza dela defendatzen dugu.

Esperimentaziotik bizitutakoa, pertsonengan duen ikasketa prozesuan eragin zuzena
duelako.

Gizartean, pertsona autonomoagoak kritikoagoak, enpatikoagoak, askeagoak,
zoriontsuagoak eta konpetenteagoak hezitu nahi baditugu,  gorputzaren
autokonzientziaren lanketa ezinbestekoa dela deritzogu.

Oinarri pedagogikoak:

  • Norbanako eta taldearen zaintza
  • Errespetua
  • Enpatia
  • Inklusioa
  • Berdintasuna
  • Jasangarritasuna eta ekologiaren zainketa.

Helburuak:

  • Praktika artistikoen bitartez heziketa eraldatzaile bat sustatzea.
  • Sormenetik pertsonen ahalduntzea garatzea.
  • Sormena gaitasun gisa demokratizatzea.
  • Norbanako eta kolektiboaren arteko ikuspegi zabalagoa garatzea.
  • Aniztasunean hezitzea.

Metodologia:

  • Esperimentazioan oinarritzen gara.
  • Tailer praktikoak proposatzen ditugu.
  • Praktika kreatiboen eta hezkuntzaren artean loturak indartzen ditugu.
  • Tokian tokiko behar eta nahiak entzuten ditugu, praktikarako bideak eta moduak eskeiniz.
Trayectoria profesional del autor de la propuesta

Idoia Telleria Maritxalar

Erretratuan oinarritua, pertsonak barrutik  kanpora argazkitzen ditu. IDo photographyren sortzaile (2015) eta argazkilaria. Gaur egun, ekintzaile, pertsonak nor diren eta nola ezagutuak izan nahi duten metodologia berrien bitartez argazki saio bereziak egiten ditu. Emakumearen ahalduntze tailer saio fazilitatzaile eta Euskal Kulturaren eta sormenaren
eragile talde ezberdinetako partaide da.

Maider OIartzabal Ziganda

6 urterekin  hasi zen euskal dantzetan geroztik beti egon da dantzari lotua. Mugimendutik pertsonen ahalduntzea lantzen du bere saioetan. Mugimendua, ongizatea eta autoezagutza ardatz berdinean kokatzen ditu. Sorkuntza  koreografikoak inprobisazio
tekniketan lantzea gustoko du.  Proiektu artistiko hezitzaileak martxan jartzea  eta gauzatzea da bere xedea  Euskal kultura eta sormenaren eragile diren taldeetako partaide da.