Jardueraren alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena.
Kultura ez zen kultura izango musikarik gabe. Musika elektronikoa, estigma guztiak kanpo utzita, entzuten dugun gaur eguneko musikan oso presente dago. Dantz-en argi dugu gure aniztasuna arte eta kulturarekin, bat egiten sortzen ditugun ebentu guztietan eta barne, noski, gure musika elektronikako
klase ezberdinetan ere.
Musika elektronikoa kultura gisa kontsideratzen da bere izate artistiko, adierazpen forma, gizartean duen inpaktua, komunitate globalaren eta sorkuntza teknologikoaren oinarrian dagoelako.
Ikasleen sorkuntza kreatiboa eta pertsonala bultzatuz eta artistiko-kultural alorreko irizpideak kontuan izanda, eskolen Musika Ekoizpen klaseak gauzatzeko aukeratutako moduak hauek dira:
. Kontzeptualak: Ikasleek musika elektronikoan eta bere ekoizpenaren tekniketan oinarritutako kontzeptuak ulertzeko eta aplikatzeko gaitasuna aztertuko da, abestien estruktura, tempoa, harmonia eta konposaketa.
. Interpretatiboak: Ikasleek beren estilo eta ikuspegi artistiko propioa interpretatzeko eta adierazteko gaitasuna aztertuko da; musika egiteko hautapenaren, soinuak maniplulatzearen eta nahasketa erakargarrien sortzearen bidez.
. Artistikoak: Originaltasunaren balidazioa egingo da sorkuntzan eta musikaren aurkezpenean, baita estilo eta genero musikalen artean esperimentatzean ere.
. Narratiboak: Abestiak sortzerakoan istorioak edo emozioak eta mezuak transmititzeko gai gara.
. Ekoizpenekoak: Ikasleek beren identitatezko konposaketa egitearen gaitasuna baloratuko da.
. Historikoak: Musika elektronikoaren historia eta garapenaren ezagutza eta ulermenaren balioazioa egingo da, baita DJ eta musika ekoizpenaren kulturaren garapenean eragiten duten izen nagusiak, artistak eta gertaerak ere.
Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena.
Alderdi pedagogikoan, laburbilduz, lantzen diren balioak; inklusioa, berdintasuna, parte hartzea, praktika, arazo azterketa eta konponketa, talde lana, teknologia, kultura eta espresio pertsonala dira.
Inklusioa, Berdintasuna eta Partehartzea: Musika Ekoizpen ikastaroak inklusiboak dira eta berdintasuna lantzen dute, guztien arteko parte hartze ingurunea sortzen da. Ikasle guztiek aukera izan behar dute beren gaitasunak garatzeko eta parte hartzeko.
Praktika: Musika Ekoizpen ikastaroak lan praktikoa dute lehenengo klasetik. Ikasleek egiten ikasteko, praktikan jarriko dute teknologia berrien erabilera eta musika ekoizpen teknikak.
Arazoak aztertu eta konpondu: Ikas-zerrenda ikasten doazen eran, arazoak sor daitezke eta proaktibitatearekin kudeatu behar dituzte.
Kolaborazioa, Talde Lana: Ikasleek talde lanean ibiltzea sustatu behar da, elkarlana eta partekatzea bultzatuz.
Iraganeko Esperientziak Irakaskuntzan Sartzea: Irakasleek iraganeko esperientziak eta gaitasunak transmititzen ditu. Kasu praktikoak eta esperientziak erabili behar dira irakaskuntza-prozesua bultzatzeko.
Teknikak eta Teknologiak Irakasteko Estrategiak: Musika ekoizpen teknikak eta teknologiak erabiltzeko estrategiak argi eta garbi irakatsiko dira.Irakasleek ahalik eta erabilera errazena eta efizientea eskaintzen dute ikasleek ulertu eta praktikan jartzeko.
Espresioa pertsonala eta kreatibitatea: Musika Ekoizpen ikastaroetan kreatibitatea eta bakoitzeran espresioa lantzen dira, ikasleek euren estilo propioa garatzen eta beren musika gustu pertsonalak eta honen erreprodukzioa.
Etika eta Jarrera Profesionala: Musika Ekoizpen ikastaroak etika eta jarrera profesionala sustatu behar dute, ikasleek industriaren ereduak eta praktikak ezagutu eta bertan aplikatzeko prest izan behar dira.
Kultur Industria: Musika Ekoizpen ikastaroetan ikasleak kultur industria ezagutu eta lanbide-esparru horretan lan egiteko aukera izan dezaten informatuko da.
Aurkezpen eta Komunikazioak: Musika Ekoizpen ikastaroetan, komunikazio eta aurkezpen ikasketa praktikan jartzen da. Ikasleek musikaren bidez ideiak argi eta garbi adierazi eta ikusentzuleekin harremanetan jartzeko prest izan daitezen.