Atrás MUSIKA MODERNOA, NEW ORLEANSETIK EUSKAL HERRIRA

El nombre del proyecto : MUSIKA MODERNOA, NEW ORLEANSETIK EUSKAL HERRIRA

Promotor : SUSANA CENCILLO

Telefono
676198661
Contacto
SUSANA CENCILLO

Áreas artísticas que trabaja:

Música

Materias escolares con las que tiene relación:

Ciencias sociales
Euskara
Inglés
Música
Que valores promueve
Musika transmititzen dituen baloreak, errespetoa musika entzuterakoan, musika taldekideekin… Berdintasuna, atal bakoitzean, emakumearen izenak aipatzen ditugu. Aniztasuna, kulturen aniztasuna. Musika beltza (musikari beltza) eta txuria. Gaur egungo egoerarekin eta leloarekin bat dator, “Black lives matter”
A qué nivel de educación o edad se apunta:
Guztiak
Cuántos estudiantes pueden participar en un evento:
Gela bat ala aretoaren arabera (75 ikasle gehienez)
Precio por cada evento:
1000 € + %10 BEZa
Descripción de la actividad:
Kontzertu didaktikoa. Bertan, musika modernoaren hasieratik abiatuko dira, New Orleans-etik, hain zuzen ere. Ondoren, 1920an Chicago-n eta New York-en jarriko dute begia, Jazz orkestra hadietan. 1940an bada fenomeno interesgarri bat, gitarra elektrikoaren sorrera. Honek Blues elektrikoaren
jaiotza ahalbidetzen du; hurrengo hamarkadan Rock and roll-a eta 1960an Pop Britainiarra. Eta Euskal Herrian zer? Momentu honetan sortzen da Ez dok hamairu kultur mugimendua, bertan Benito Lertxundi, Xabier Lete, Lurdes Iriondo eta Mikel Laboa musikariek garrantzi handia izango dutelarik.
Bukatzeko, 80. Hamarkadatik Euskal Pop-Rock-ari eta 90. hamakadan Ska- Punk-ari egingo diogu aipamen, gure garaiko musikara iritsiz.
Jakin badakigu kasu gehienetan, behintzat, entzuleari berri egingo zaiola eskaintzen dugun hori, horregatik hitza eta irudia, garaian garaiko musika esanguratsuenaz lagunduta joango da.
Condiciones y recursos necesarios para realizar la actividad:
Lekua: Eskolan bertan, auditorio txiki batean edo gela handi batean
Iraupena: ordu bateko saioa musikariekin. Lehendik irakasleeekin gai batzuk landu ditzakete irakasleak prest baldin badaude.
Ikastetxeak proiektorea jarri beharko du.
Ikasleei banatuko zaizkien materialak (fotokopiak).
Beste behar teknikoak: Soinu ekipoa (musikariek beraien mikroak eta mahaia eramango dituzte)
3 aulki
Informe de actividades:

Jardueraren alderdi arDsDko-kulturalari buruzko txostena:

Ikastetxeetan musika klasean ematen duten edukien osagarri berezi bat izatea da helburu nagusia.
Bidaia bat egiten da kronologikoki eta Amerikatik Euskal Herrira, musika zuzenean entzuteko aukera emanez. Eta beraiek, ikusle - ikasleek zenbait abestietan parte hartuko dute.


Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena.


Musika modernoa prestakuntza zabala eskatzen duen diziplina da, non, musika tradizionalaren zorroztasun tekniko eta metodologiko bera eskatzen duelarik.

Musika modernoak musika hezkuntzaren barruan toki garrantzitsua izan beharko luke, gutxien gutxienez, ondoko hiru ardatz landuaz; musika-elementuen sentsibilizazioa, konposizioprintzipien eskuratzea eta aurretik aipatutako bi kontzeptu teoriko hauen adierazpen praktikoa, instrumentu, kantu, gorputz-adierazpen eta mugimenduaren bidez iritsi beharko litzateke.

Musika hezkuntzan erreferentzia marko historikoa finkatzeko eta tratatu beharreko eremua definitzen duen euskarri kontzeptual bat finkatze aldera, gure musika aukeratu dugu, Euskal Musika. Abiapuntu bezela aldiz, XX. mende hasierako jazz musika hartuko dugu. Gure aukeraketa justifikatze aldera, estilo honek forma eta egitura oso zehaztuak dituela esan behar da, eta forma eta egitura propio hauek, bidai bat egiteko aukera ematen digute, herrialde eta estilo musikal desberdinetatik, gure egungo komunitate kulturaleralean helmuga duen bidaia. Bide batez, musika modernoaren garapena ere esplikatuko dugu.

Trayectoria profesional del autor de la propuesta

Javi Perez (tronpeta, fliskorno) eta Iban Gurrutxaga (gitarra elektrikoa), 2016ean Donostiako Jazzaldian, Txikijazz bandeko arduradun pedagogikoak izan ziren eta hortik aurrera, 2017an, 2018an, 2019an eta aurten ere 2020an (pandemia dela eta bertan behera gelditu da), Txiki Jazz big bandeko eta Txiki Jazz Konboko arduradunak eta zuzendariak izan dira.

Susana Cencillok (www.susanacencillo.com ), beste aldetik, 2013. urtetik, beste kontzertu didaktikoak suspertu zituen, Iraitz Lizarraga aktorearekin batera “Konekta zaitez Euskal musikara”. Haur eta gazteak Euskal musikara konektatzeko helburuarekin.

2017. urtean hasi zen hirukote hau, Javi Perez, Susana Cencillo eta Iban Gurrutxaga, proiektu honekin, hau da, kontzertu didaktikoekin, Musika Bulegoak babestuta.
Musika Modernoa, New Orleansetik Euskal Herrira