Zuhaitzak landatzen zituen gizona

El nombre del proyecto : Zuhaitzak landatzen zituen gizona

Promotor : Teatro Gorakada S.L.

Telefono
946 21 70 53
Contacto
Maite Lopez

Áreas artísticas que trabaja:

Teatro

Materias escolares con las que tiene relación:

Ciencias naturales
Que valores promueve
Ekologia eta naturarekin oreka eta maitasuna
A qué nivel de educación o edad se apunta:
DBH eta OLH, 12tik 16ra
Cuántos estudiantes pueden participar en un evento:
Precio por cada evento:
2.310€ + %10eko BEZ
Descripción de la actividad:

José Carlos Garciak egokitu eta zuzendutako lana, Jean Giono idazlearen “Zuhaitzak landatzen zituen gizona” liburuan oinarritutako antzezpena ikusi eta aktoreekin solasaldia.

Elzéard Bouffier da istorio zirraragarri honetako protagonista, protagonista izateko asmorik gabeko protagonista. Artzain honek urteak eta urteak eman zituen Provenzako landa-eremu zabal batean zuhaitzak landatzen. Hala, lehen alferrik galduta zegoen lurra bizitzaz eta berdetasunez betetako paraje bihurtu zuen. Halaxe kontatzen digu narratzaileak, 1913an hasten den (urte horretan ezagutu baitzuen narratzaileak zuhaitzak landatzen zituen artzain bakartia) eta hogeita hamar urte geroago amaitzen den istorioa, eskualde horretan bertan, gerraren ostean hari bisita egin eta lore-baratze bihurtuta aurkitu zuenean.

Jean Giono-ren kontakizun eder honek mezu indartsu bezain garrantzitsu bat dakarkigu bizitzaren suntsipenaren aurka. Era berean, harmoniaren aldeko kantu soil eta zehatz bat da, gizakiek animaliekin batera partekatzen duten lurra zaindu eta aberastu dezaten, isilik baina etengabe hazten den landarediaren laguntzaz.

Ekintzaren garapena:

1)            Antzezpena ikusi

2)            Konpainiako kideekin solasaldia

Condiciones y recursos necesarios para realizar la actividad:

Herriko antzokia, teknikoki ekipatua.

Informe de actividades:

Jardueraren alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena.

-              Jose Carlos Garcia zuzendari portugaldarraren obraz gosatzea.

-              Konpainiako kide Fran Lasuen eta Sandra Fernadez Aguirrerekin solosteko aukera

-              Antzezlanak sorkuntza eta kulturalki hainbat ardatz ditu:

  • Naturari egindako kantu bat da, jendeak naturarekiko duen harmoniari, laguntasunari, herrien arteko bakeari egindako kantua
  • Dramaturgia propio baten eraikuntza.
  • Arlo ezberdinen elkar komunikazioa etengabe (musika, dramaturgia, argiak, eszenografia…)

    Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena.

    Landu nahi ditugun helburuak hizkuntza ezberdinen bitartez helarazten ditugu: Hitzezkoak, bisuala, plastikoa, musikala eta gorputzarena. Ideia, emozio eta sentimenduak hauen bidez azalduz. Honekin diziplinartekotasuna eta ikaskuntzaren tratamendu globala sustatuz.

    Batzen dituen gaiak gazteen interesekoak direla iruditzen zaigu, ekologia, naturarekiko maitasuna,.... eta hau planteatzeko erabiliko dugun antzezlanaren eszenaratzeak haiekiko gertutasuna sortzeko kontuan hartuz egin ditugu.

Trayectoria profesional del autor de la propuesta

Teatro Gorakada antzerki taldea 1987an sortu zen, eta ordutik hona arte eszenikoen inguruko profesional talde zabalarekin lan egitea du helburu, klasikoak eta , kasu honetan bezala, interes handiko obren eszenaratze personal eta garaikidea lortuz.

Sari ugari ditu sorbalden gainean taldeak, eta aurkezten dugun antzezlana estreinatu berria bada ere, taldearen balore eta estetikak mantentzen ditu.

Obraren musikaria, Fran Lasuen da. Berarena da konposizio musikala eta interpretazioa. Historian lizentziatua, ezaguna da Fran Lasuen, musika munduan eta antzerkian zabala da bere ibilbidea, bai Euskal Herrian zein munduan.

Sandra Fernandez Aguirre, euskal aktoresa eta abeslariak ere ibilbide luzea du antzerki munduan, konpainia desberdinetan antzeztu eta abestu du eta.