Dastatu Zumalakarregi Museoa

“Dastatu museoa” ekimenarekin Zumalakarregi Museoa denbora eta espaziotik haratago esploratzeko aukera ematen digu. Museoaren bilduman arakatzen dugu Tomas Zumalakarregiren necessaire, kanpainan erabiltzen zen objetua eta zehazki, bere edalontzia ezagutzera emanez. Generalak oso gustoko zuen txokolate beroa edateko erabilia izan zena, eta XIX.mendeko Euskal Herrian tradizio handiko edaria izana. Hari honi jarraituz Rafa Gorrotxategi tolosarrak, gehiago kontatuko digu elikagai honen inguruan eta etxean egin dezakegun errezeta eta trikimailuekin iraganeko eta egungo jakintza uztartuko ditu. Museoaren jarraitzaileei errezeta etxeetan prestatu eta hau sare sozialen bidez banatuz zozketa batean parte hartzeko gonbidea luzatzen diegu. Dastatu Zumalakarregi Museoa!