Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea «Olatu solidarioak» Debara iritsi dira

«Olatu solidarioak» Debara iritsi dira

Ingurumen Departamentuak milioi bat eta erdi euro bideratu ditu aurtengo hondartza denboraldian, normaltasun berrira itzultzen garen denboraldian, sentsibilizazio kanpaina bat egiteko jasangarritasuna eta elkartasuna sustatzeko. Elikagaien Bankuarekin eta Emausekin lankidetzan burutu da «Olatu solidarioak» sentsibilizazio kanpaina, eta hondartzetan hondakinak bereizi eta gaika biltzearen inguruan sentsibilizatzeaz gain, Gipuzkoako hondartzetan elikagaiak bilduko dira zaurgarritasun egoeran dauden pertsonentzat.

2022/07/19
Olatu solidarioak deba

José Ignacio Asensio: «Uda honetan normaltasunera itzuli gara, eta herritarrei zuzendutako hondartzetako sentsibilizazio kanpainak berreskuratuko ditugu. Aurten, kanpaina honen bitartez,  elkartasunerako deia egingo dugu, momentu honetan bizitzen ari gare errealitate konplexua, egoera sozioekonomikoaren eta prezioen igoeraren ondorioz egoera zaurgarrietan dauden pertsonei laguntzeko. Gainera, hondakin gutxiago sor daitezen eta sortutakoak gaika bereizi daitezen ere sentsibilizatzeko bideratuko dugu kanpaina”.

Sentsibilizazio kanpaina Olatu Solidarioak Santiagoko hondartzan uztailaren 25ra arte egongo da Deban. Kanpaina, Emaus Gizarte Fundazioarekin eta Elikagaien Bankuarekin lankidetzan burutzen da, eta Gipuzkoako 9 hondartzatan barrena ibiliko da Volkswagen furgoneta batean. Bi helburu izango ditu: batetik, sustatzea herritarrek zakarrontziak ondo erabil ditzaten eta hondakinak bereizi eta gaika sailka ditzaten, haur jokoen, tailerren eta pegatinen bidez. Eta, bestetik, elikagaiak biltzea Elikagaien Bankurako, geroz eta pertsona gehiago baitira egungo egoera sozioekonomikoan laguntza behar dutenak. Elikagaien Bankuak azpimarratu du bereziki elikagai hauek beharko liratekeela: olioa, arrain kontserbak (atun latak, sardinak, etab.), arroza, pasta,  dilista lehorrak eta haurrentzako pardelak.

Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak hau azpimarratzen du: «Uda honetan normaltasunera itzuli gara, eta herritarrei zuzendutako hondartzetako sentsibilizazio kanpainak berreskuratuko ditugu, hondakin gutxiago sor daitezen eta sortutakoak gaika bereizi daitezen». Bestalde, diputatuak hau gaineratzen du: «Kanpaina osatzeko elkartasunerako deia egingo dugu, momentu honetan gizartean egoera ahulenetan daude pertsonak errealitate konplexua bizitzen ari dira eta,  egoera sozioekonomikoaren eta prezioen gorakadaren ondorioz». Sentsibilizazio kanpaina Zarautzen hasi zen, eta foru diputatuak eskerrak ematen dizkie herritarrei «oraingoan ere elkartasuna adierazi dietelako zaurgarrienei», eta gogorarazi du “desberdintasun-tasa txikiena duen Europako lurraldeetako bat gara, baina hala ere, beharrezkoa da pertsona ahulenekiko berdintasun-politikak sendotzen jarraitzea, bai ekintza instituzionalaren bidez, bai gizarte-ekimenen eta herritarren parte-hartzearen bidez”.

Europan desberdintasun tasarik txikienetakoa duen lurraldea garela eta egunez egun eraikitzen dela errealitate hori, ekimen instituzionalari, esparru pribatuko ekimenei eta, batez ere, herritarren jarrera onari esker».

Ingurumen Departamentuak ekitaldi honetan milioi eta erdi euro bideratuko ditu hondartzen kudeaketa orokorrerako: sentsibilizazio kanpainaz gain, hondartzen garbiketa, bideometria sarea, Nik Hondartzak aplikazioaren eguneraketa eta salbamendu zerbitzua, Aldundia hondartzak garbitzeko zerbitzua zuzenean ematen duen udalerrietan; kasu hauetan, banaketa orekatua izan dadin, zuzenketa txiki bat ezarriko da udalerri txikienen alde.

  

1767